Total Arse
Total Arse crust/d-beat musika jorratzen duen laukotea da, beste hainbat taldetan jotzen duten (edo zuten) taldekideekin (morghead, kobory, kamorrah, metralleta, ernia etab…).
Taldea 2013.urteko udazkenean sortzen hasi zen. Titok crust talde bat egiteko gogoz zebilen (crust klasiko, xinple eta oinarrizkoa) eta kanta batzuk zituen aspalditik. Kontzertu batean joniri proposatu zion ea nahiko zuen bateria jo, jakinda bera ere crust eta d-beat zale amorratua zela. Honek berehala eman zuen baiezkoa eta biak hasi ziren jotzen, batzuetan Usurbilgo Ugarte etxean, beste batzuetan Zarauzko entsegu lokalean.
Garai hoietan Pablo (Final Slum War, Muerte cotidiana, filhos da desgraça etab…) hemendik zebilen, eta hari proposatu zioten abesteko, eta aldi berean Abuelori baxua jotzeko. Pablorekin entsaio batzuk egin genituen, baina zoritxarrez Bartzelonara bueltatu behar izan zuen. Orduan pentsatu genuen Abuelo oso ondo moldatuko zela abesten, berak ere nahiago zuen eta gainera esperientzia luzea du, eta bere ohiuak munduko beste puntan ere aitzen dira! Baina baxu jole faltan geratu ginen. Hilabete gutxiren ostean eta asko pentsatu eta gero bururatu zitzaigun Rafari galdetzea ea baxua jotzera animatuko zen, eta zorionez baiezkoa eman zuen. Behin betiko taldea, 2014an osatua, horrela geratu da: Rafa baxuan, Abu abesten,
Joni baterian eta Tito kitarran.
Orain arte kontzertu gutxi batzuk eman ditugu, Getariko Gaztetxean, Zarauzko Gaztetxean, Usurbilgo Gaztetxean, Oreretako Gaztetxean eta Niessen aretoan, Urretxuko Gaztetxean, Orbeko etxe okupatuan etab… Maketa moduko bat grabatu genuen eskuko grabadora batekin CD formatuan atera genuena, guk geuk egindakoa, lagunei oparitzeko ( edo zigortzeko hobeto esanda), eta 2015eko aste santutan beste grabaketa “serioago” bat egin genuen guk geuk ere entsegu lokalean, oraindik bukatzeke dagoena baina aurki argitaratuko duguna kassette formatuan.