Diskoiraa Oainguan bai Tour I
Aupa kaixo:
Hemen idazten dugu Orlovatik, Txekiatik. Iada biraren erdia egina dugu. Ostiralean hasi ginen Gironan, Martxoaren 26an, Los Democratas eta Crosta taldeekin jo genuen bertan, etxe okupatu batean. Gironan bertan, 4 edo 5 etxe okupatu omen daude. Hurrengo eguna Marsellan izan zen, Entrophy izeneko areto batean. Bertan, Mello izeneko lagun bat ezagutu genuen, Venezuelakoa bera.
Kontzertua itzel joan zen, nahiz eta gure aurretik jo zuten batzuei ez dakit nola utzi zieten jotzen. C-uter bezalako taldearen antza hartu genion. Kontzertuaren ostean DJ bat hasi zen musika jartzen. Giro ezin hobean geundela, berri txar batekin etorri zitzaigun gure abeslaria, gure autoan lapurtu zutela. Autoko kristal bat hautsi eta gure pasaporte guztiak, gidatzeko baimen batzuk, mobilen bat eta 50 eeuuro inguru lapurtu zizkiguten. Honen ondorioz, bira guztia kristalik gabe egiten ari gara. Hala ere, hurrengo egunean konponketa txiki bat egin genion Milanoko Villa Vegan etxe okupatuan. Honez gain, pasaporte berriak egiteko Ljubjiana eta Milanoko kontsulatuak ezagutu behar izan ditugu, baita beraien inkonpetentzia ere.
Milanen ere oso ongi tratatu gaituzte. Kontzertua baino lehen Genovako fanzine anarkista baten aurkezpena entzuten egon ginen. Gure italiarra bikaina denez, ez genuen arazorik izan hitzaldia ulertzeko (juas!}. Honen ondoren, guri iritsi zitzaigun txanda hitzaldia emateko. Putzuzulo Gaztetxearen inguruan eta Arraio Irratiaren inguruan egon ginen hizketan. Hala ere ez zuten interes gehiegi gai hauei buruz, Euskal Gatazkaren inguruan eta AHT-ren inguran galdetu ziguten eta.
Esloveniako kontzertuak ere oso ongi joan dira. Kranjen jo genuen kontzertuan ez zen jende gehiegi egon. Hala ere esanguratsua da nola Eslovaneniako Zentru Sozial batean piszina olinpiko bat egon daiteken. Ljubjianan ere primeran tratatu gaituzte.
Rijeka eta Zagreben ere ezin hobeto ibili gara. Bertan, garbi geratu da batzuek ez dutela kanpeatzeko ez klase ezta estilorik ere ( lasai izenik ez dugu esango hemen].
Jende eta giro aldetik, kontzertu onenak Kroazia eta Hungriakoak izan dira. Ajkako kontzertuan esaterako, Casteller bat eta guzti egin ziguten. Diskoiraaren istoriako kontzerturik onena izan da dudarik gabe.
Momentuz ez dugu ezer gehiago kontatzeko, interneteko aukera dugun hurrengoan idatziko dugu. Eta biratik itzultzen garenean gure furgonetan idazten ari garen kuadernoa webgune honetan eskegiko dugu irakur dezazuen. Oraingoz ezer gehiago ez.
Diskoira+Lope+Lagun Izoztua
8 apirila, 2010 at 11:36 am
Apa kaxo!!
Arazoak arazo ikustea earki bizi zeatela!! Gu hementxe zintzo zintzo gabiltza herriya zaintzen, zuek ez bezela, haure baten batek in ber du ta. Kapeuan asuntuan seguru mutturra asko sartzeun bat izango dala ajjajaja bestela mikro baten antza dakana re ez da urruti ibiliko.
Ba ondo pasa hortikan ta erantzuneko jentuzakin juntatzian zintzo ibili!!