Humilitate eta Erantzun taldeek Espainiar bira burutuko dute
Erantzun eta Humilitate taldeek, Espainiar bira txiki bat burutuko dute datorren zubian. Oraingoan bai Xatour izena jarri dioten bira honetan, Zaragoza, Bartzelona, Mallorka, Valentzia, Madril eta Soraluze zapalduko dute.
Bi taldeek igorri diguten mezutxoa duzue honakoa:
Hemen gaituzue beste behin bira berri baten berri emateko. Humilitatekook urrian europear biran izandako arazo mekaniko eta buruhauste guztiak oraindik konpondu gabe eta berriz ere errepidean izango gara. Oraingo honetan HUMILITATE eta ERANTZUN taldeok biok batera egingo dugu bira iberiar penintsula eta balear irletan.
Mallorka, Bartzelona, Valentzia eta Madrilen emango ditugu kontzertuak. Humilitateren 3. bira izango dugu honakoa. Europan zehar bi bira egin ostean eta Euskal Herriko txoko gehienetan autoprodukzioz ateratako cda aurkeztu ostean errepidean gara berriz. Hainbat kantu berri sartu ditugu errepertorioan eta abesti berri horiek zuzenean aurkezteko gogotsu gaude. Erantzun taldeari dagokigunez, Europan, Hegoameriketan eta makina bat aldiz ibili eta 5 diskaren ostean hemen gatoz urteko bigarren bira egitera. Alemanian izan ginen apirilean eta orain taldearentzat 3.iberik croket tourra denari ekingo diogu. Taldeak bizirik dirauen 13 urteetan zehar sarritan bixitatutako tokietara itzuliko gara eta hortzak zorrotz ditugu iada.