Humilitate egunerokoa

Errusiar mafiarekin tratuan Brooklyn-en Ekainak 29, asteartea

08:00ak ingururako esnatu naiz gaurkoan ere, taldekidean oraindik ere lo daudela. Gustuko dut besteak baino lehenago esnatzea. Horrela, goizeko lasaitasunean, egunerokoa idatzi, emailak begiratu eta Euskal Herriko lagunekin kontaktua izateko tartetxoa hartzen dut. Argazkiak jeitsi eta “txapa mutturra” idaztera. NY-n eguzkia eta beroa hasten diren une “lasai” honetan. Eguzkia hasterako jada zarata ere martxan dagoelako hemen.

Taldekide guztiak ez daude guztiz lo, baten bat erdi esna dabil dagoeneko ohean bueltaka. Gaur ere furgoneta bila pasako dugu eguna, edo hori da asmoa behintzat. Brooklyn-era joatea da intentzioa. Bronx-en bezala, Brooklyn-en ere bada kotxeen salmentara dedikatzen direnen txoko bat. Coney Island-era joan behar dugu horretarako, Brooklyn hegoaldera. MCP Park beisbol estadioa, “parke de atrakzioneza” eta hondartza kokatzen diren gunea. Gure etxetik 24 metro geltoki ditugu, ia ordu terdiko bidaia metroz. Batzuk lo, besteak erdi lo, nahiko azkar pasa zaigu bidaia, eta bista interesgarriak ere ikusi ditugu bertatik. Manhattandik atera eta Brooklyn-eko zubia gurutzatzean “la gran manzana”ko Downtown eta Wall street ikusi ditugu, “La estatua de la libertad” ere ikusi dugu, oso urrutira.. baina lehen aldiz ikusi dugu. Azken metro geltokira iritsi gara, Brooklyn-eko beste puntara. Hau zertxobait ezberdina da. Eta itsasoko brisa freskoa ere suma daiteke. Mapa hartu eta bagoaz atzo gauean topatutako pare bat furgoneta ikustera. Gustuko ditugun bi furgoneta saltzen ditu tipo berberak eta ea topatzen dugun. Aurrez, etxetik deitu diogu saltzaileari eta gure nola hala helbidea zein den apuntatu ahal izan dugu. Bere ingelesa ere ez baitzen guztiz garbia.

Telefonoz eman digun helbidera iritsi aurretik ikusi dugu atzo gauean topatutako furgonetatako bat, kalean aparkatua dago eta berehala ezagutu dugu. Ederra da, gorria, handia eta oso luzea! 11 bidaiari sartzen dira eta autobus bat dirudi. Irripar txiki bat atera zaigu ikusi dugunean. Helbide zehatza topatzera jarraitu dugu furgoneta barrutik ikusi ahal izateko. Kotxeak saltzen dituzten “tailer” zahar batera iritsi gara. Berehala atera da saltzailea zer behar dugun galdezka. Internetez ikusi duguna azaldu, goizean deitu diogula esan, eta berehala erakutsi digu Dodge markako furgoneta gorri bat. Kalean ikusi duguna baina pinta hobea du. Furgoneta amerikar tipikoa da. Pinta ederra duen arren materiala sartzeko lanak izango ditugu honako honetan. Arratoi erraldoiren bat ere bizi den tailer zahar honetan errusiarrak dira nagusi. Haiekin hasi gara tratuan, oraingoz ikusitako bi furgonetak eskaini dizkigute. Batak itxura hobea du, duela gutxi rotorra eta frenoak konpondu dizkioten arren, bestea zaharragoa den arren, toki aldetik egokiagoa da. Tratuan ari garela hirugarren bat eskaini digu errusiarrak. Baina hau Brooklyn-eko beste toki batean dago. Bazkaldu eta aukeren inguruan hausnartzea erabaki dugu, ez dago erraza, bakoitzak alde onak eta txarrak ikusten dizkiolako bakoitzari. Baina garbi dugu gaur bertan erabaki beharra dugula. Ez digu konfiantza handirik ematen errusiar familia honek. Aurreiritzi gehiegi ditugu hainbeste pelikula amerikar ikusi ditugunok. Aixx , zein manipulatuak gauden.

Alferkeriak, bi hauetako bat aukeratu eta furgonetaren afera ixteko gogoa pizten digun arren, 3.furgoneta ikusteko beharra ere antzematen dugu. Metroa gustuko dugu, baina garesti xamarra iruditzen zaigu eta oinez ibiltzeari hartu diogun gustua ikusita oinez goaz, eguzkitan, Brooklyn iparralderantz. Izerdi asko eta hankak leher eginda, baina iritsi gara Pedrorengana. Errusiarraren furgoneta txukundu duen mekanikoarena. Furgoneta erakutsi eta oraingoan bai irripar erraldoia atera zaigu denei. Hau, bikaina da. Ez dugu mekanikaz ideiarik… baina energia ona transmititzen digu. Beste eskaintza bat ere badu guretzat Pedrok. Tratuan jardun ostean, tratua ixtea lortu dugu. Jajaj ez gara oso negoziante onak. Ez dugu furgonetaren prezioan xentimorik merketzea lortu. Baina oso ondo pasa dugu.

270402_1888682820379_1340700283_31848781_2840600_n

Etxeraka goaz metroz, buelta East Harlem-era. Gustura. Umore ona nabari da gure artean. Lortu dugulako kezka gehien sortzen ziguna. Orain, beste lagun baten bitartez ea bihar aseguruarena ixten dugun eta ampli eta kitarrak lortzea falta zaigu, baina hau errazagoa izango da. Nomada bizitza hasteko gogoz gaude. Gu, errepidean jarduteko jaio gara eta nekatu egiten gaitu geldirik egotea. Beste egun oso bat bueltaka jardun ostean, leher eginda gaude. Harro aldi berean hiri erraldoi honetan bakarrik mugitzen ikasi dugulako eta errusiarrekin tratua itxi dugulako. Pelikula bat dirudi honek momenturo. Etxean, bigarren eskuko materiala begiratzen lokartu gara banan-banan guztiok. Zurrunka festa hasi da.

Leave a Reply