Zülo

Zülo 2004. urtean jaiotako Zarauztar Hardcore punk musika taldea zen. Metralleta eta Erantzuneko taldekide batzuk sortu zuten, proiektu paralelo batean. Hasiera batean, inongo abeslaririk gabe entsaiatzen hasi ziren gitarra, baxu eta bateria. Hainbat entsegu egin ostean, Txixaparraztako kidea den Aubelo elkartu zitzaien abeslari moduan.

Hala ere, bigarren abeslari baten beharrak, hau bilatzera bultzatu zuten. Horrela, 2004-ko urria-azaroa aldera bigarren abeslari bat aurkitzea lortu zuten eta taldea guztiz osatua zegoela, proiektua finkatzea lortu eta seriotasun gehiagorekin lanean jarraitu zuten. Taldea guztiz osatu eta bi hilabetera lehen kontzertua eman zuten. Beraien musika estiloa, Powerviolence etiketapean katalogatua izan zen.

2004ko abenduan, lehen demoa grabatu zuten 11 abestiz osatua. Diska hau K7 formatuan eta miniCD formatuan kaleratua izan zen Metralleta taldearekin elkarbanatua.

Beraien ibilbide guztian, hainbat kontzertu eman zituzten Euskal Herri guztian eta baita besteren bat ere Espainiar estatuan. 2005ean, 10 eguneko Europar bira egin zuten, Alemania, Frantzia, Suitza edo Belgika bezalako Herrialdeetan joz. Bira amaierako azken kontzertuan, Lyonen (Frantzia) zeudela, arazoak izan zituzten Polizia Frantsesarekin, hauek jotzen ari ziren etxe okupatua desalojatu nahi izan zuen. Tentsiozko gau baten ostean birako furgoneta eraman eta bi egun gehiago pasa behar izan zituzten hirian bertan.

2007-an taldeko partaideak berriz elkartu ziren Zarauzko Putzuzulo Gaztetxeko urteurrenean gustoko taldeen bertsio batzuk jotzeko. 2010ko Maiatzean berriz Arraio Irratiaren 4. urteurrenean jo zuten azken aldiz.

Diskografia

Argazkiak

Bideoak

  • Errenteriako Lobato etxean

  • Azken kontzertua, Arraio Irratiaren 4. urteurrenean, lehen zatia (2011-05-22)

  • Azken kontzertua, Arraio Irratiaren 4. urteurrenean, bigarren zatia (2011-05-22)