Demokhratia taldeak Putzuzulon joko du

Apirilaren 20an sekulako kontzertua izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. ZarataZarauzko lagunen bitartez, Argeliatik datorren DEMOKHRATIA taldeak joko du. INFEST edota SEEIN´RED taldeen antza duen taldea da Afrikarra, Hardcore-punk politikoa jorratzen dute. Guk uste, Putzuzulon egongo den lehen talde Afrikarra izango dela.

apirilak_20

Beraiekin batera, Oreretakoak diren TOIL taldeak ere joko du. Hauek, Hardcore Metal astuna jorratzen dute.

Gogoratu beraz, zita zaratatsu bat duzuela datorren asteartean, gaueko 21:00etatik aurrera.

Leave a Reply