Managaitz
Managaitz, 2011ko urte bukaeran sortu genuen taldea da. Zarata barruan beste ‘estilo’ bat jorratu nahiean hasi zen gure buruan ideia sortzen. Pixkanaka taldeari forma ematen hasi ginen eta azkenean horrela gelditu zen, bi kitarra, baxua, bateria eta bi ahots. Bertako partaideak beste proiektu askotan egon gara musikaren munduan nahastuak, Diskoiraa, Metralleta, Erantzun, Mor-more, Zulo, Ernia……
Hardcore punk-a egiten dugu kutsu melódiko batekin, abestiak nahiko melodikoak dira eta ahotsa ere bai, nahiz eta zati batzuetan indarrez sartu. Gure letretan gure inguruan gertatzen edo ikusten duguna isladatzen saiatzen gara, beti ere polítika edo salaketa ahaztu gabe.
Proiektu berri honek ere ZarataZarautzeko beste taldeen ildoa jarraitzen du, DIY edo zu zeuk egin filosofian oinarrituta. Gurea guk egiten, manager edo putrerik gabe, gu grabatzen, gu editatzen… Zirkuito komertzialetik at.
2014ko otsailan Lolorekin 9 kantu grabatu genuen. Horietatik 4, 7 hatzbeteko batean sartu genituen. 2015eko urtarrilean berriz, 9 abestiak CD batean argitaratu genituen
Managaitz gara:
Jorge – bateria
Ander – kitarra
Iñigo – kitarra
Iosu – baxua
Andrea – ahotsa
Izotz – ahotsa
Gurekin kontaktuan jartzeko: ZARATAZARAUTZ@ARRAIO.NET
Diskografia
- Hodi Katodikoa (Noise & Seitan bilduma, 2012)
- Etxerako Bidea (Makil Danta/Ball de Bastons, 2014)
- Managaitz EP (Discos Enfermos, Chaos 666, In My Hearth Empire, La Humanidad Es La Plaga… 2014)
- Managaitz – s/t (2015)
Argazkiak
- Casal de Joves de la Guinueta (2012-12-06)
Bideoak
- Arraio Irratiaren 9. urteurrena (2015-05-23)
- Labi eta Xaporraren ongietorri kontzertua (2012-04-27)
- Mila kilometro, Casal de Joves de la Guinueta (2012-12-06)
- Beldurrik ez, Casal de Joves de la Guinueta (2012-12-06)