Burux Lee eta Fly Shit Arrano tabernan izango dira

Beste kontzertu interesgarri batekin gatoz oraingoan ere. Ekainaren 12an, ostiralean, kontzertu itzel batetaz gozatzeko aukera izango dugu Zarauzko Arrano Tabernan.

burux-lee

Bertan, Burux Lee Zarauztarrak eta Fly Shit Bergararrak arituko dira.

FLY SHIT 1996an sortu zen Bergaran, Gipuzkoan. Orain arte bi lan kaleratu dituzte (fly shit 2001 eta Bizitza.. baina nola bizi? 2006), horretaz gain hainbat bildumatan parte hartu dute: ddt, isiltasuna apurtzen, Operacion hazlo tu mismo, Toxiko zine, Zarautzko gaztetxearen alde, Lokomotorra gaztetxea…

ekainak-12

BURUX LEE berriz 2007an sortu zuten, taldekide batzuk FOLKCORE-n etapa bat amaitu ondoren. Oraindik ez dute lanik kaleratu, baina azkenaldian kontzertu dexente ematen ari dira eta indartsu datoz gure barrenak dardarka jartzera.

Kontzertua gaueko 23:00etan hasiko da.

Leave a Reply