Archive for the ‘Berriak’ Category

Veneno taldeko Imanol ZarataZarautzen

asteartea, 18 otsaila, 2020

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Veneno taldeko Imanol edukiko dugu. Bartzelonako taldeak lan berria kaleratu du eta Putzuzulon edukiko ditugu martxoan. 21:30etatik aurrera guzti hontaz hizketan egongo gara.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Edgar eta Rambo ZarataZarautzen

asteartea, 11 otsaila, 2020

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Rambo etorriko zaigu. Berak partehartzen duen horu talde edukiko ditugu hizpide, berriki diskak kaleratu dituzte eta.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Juanma ZarataZarautzen

asteartea, 4 otsaila, 2020

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Juanma edukiko dugu. Ordu eta erdiz musika zaratatsua jartzen izango da Juanma.

Juanmarekin egin dugun irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

Optika taldeko kideak ZarataZarautzen

asteartea, 28 urtarrila, 2020

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Optika raldeko kideak edukiko ditugu. Berriki kaleratu duten diskoari errepasoa egingo diogu 21:30etatik aurrera.

Optikakoekin eginiko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Disgalerna dator bisitan ZarataZarautzen

asteartea, 21 urtarrila, 2020

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Disgalerna etorriko zaigu musika apur bat jartzera. Urteroko bisita izango da honakoa eta bere gustoko taldeak entzuteko aukera izango dugu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotea ZarataZarautzen

asteartea, 14 urtarrila, 2020

Urteko bigarren irratsaioa hirukotearentzat izango da ZarataZarautz irratsaioan. Gustoko musikarekin alaituko dugu ordu eta erdiko zarata saioa.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

RAS eta Betoe taldeak Putzuzulon

igandea, 12 urtarrila, 2020

Urte berriarekin zarata doinuak ere badatoz Putzuzulora. Urtarrilaren 19an eta 19:00etatik aurrera.

Alde batetik Tolosako RAS talde mitikoa edukiko dugu Gaztetxsko oholtzan, aurkezpenik behar ez duen taldea da hau. Eta bestetik, Venezuelatik biran datozen Betoe taldea ere edukiko dugu, distortsioz beteriko doinuekin.

Urteko azken irratsaioa

asteartea, 17 abendua, 2019

Aste honetan urteko azken ZarataZarautz irratsaioa izango duzue. Eta urtea amaitzeko 2019an izan ditugun kontzertu interesgarrienei egingo sdiegu kasu. Guzti hau, 21:30etatik aurrera.

Urteko azken irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Managaitz eta Fly Shit taldeek diska aurkeztuko dute Putzuzulon

larunbata, 14 abendua, 2019

Managaitz eta Fly Shit taldeek elkarbanaturik atera duten LPa aurkeztuko dute Putzuzulon abenduaren 22an. Formatu berezia izango da gainera,bi taldeek eguerdiko 12:00etan joko dute eta. Honen ondoren gainera babarrun jan popularra egingo dute. Inork, bazkaritan geratu nahi badu, zaratazarautz@arraio.net helbidera idatz dezake.

NorkZer?! taldeko kideak gure irratsaioan

asteartea, 10 abendua, 2019

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan NorkZer?! taldeko kideak eduki ditugu. Aurten beraien bigarren lana den Isiltasuna suntsitu diska aurkezten eduki ditugu.+

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.