Archive for the ‘Diskak’ Category

Disko gomendioa: Achtung! – Tumbando aguja

asteartea, 21 ekaina, 2011

Achtung!, Afonia eta Dune Buggy taldeetako partaideek sortutako taldea da. Punk Rocka jorratzen dute gehienbat eta aurten argitaraturiko maketa da Tumbando Aguja izena duen hau.

achtung

Abestiak

01 Cianuro
02 Limpieza Total
03 20 contra 1
04 Ti darl Kuen?
05 Punkrockys
06 La carniceria del norte
07 Tu
08 Cerebros de semen
09 Crisis
10 Llora yankee

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Disko gomendioa: 25th Coming Fire – Zinc

igandea, 19 ekaina, 2011

Atzo Putzuzulon jo zuten bi talderen elkarbanatua duzue honakoa. 25th Coming Fire eta Zinc taldeen elkarbanaturiko LPa alegia.

25th Coming Fire, Donostialdetik datoz eta Ira Et Decessus, Ruido de Rabia, Rouse edota HHH taldeetan ibilitako jendeaz osaturik dago. Zinc berriz, Madrildarrak ditugu eta blog hau jarraitzen duzuenok badakizue ze taldez ari naizen, Zarautzen makina bat aldiz jo dutelako eta beraien diskaren bat hemen ere eskegi dugulako. Elkarbanaturiko LP hau, Rumble Recordsek kaleratu du.

portada2

Abestien zerrenda

25ht Coming Fire

01 Intro

02 Inexistent

03 Small Ideas

04 Comfort

05 Anachronisty Necessity

06 The Method

Zinc

07 Adelante

08 5 Minutos

09 Black Night

10 Destroy Rock & Roll

Diska jeitsi nahi baduzue, HEMEN duzue.

Diskoiraa eta Anarcolepsia taldeen elkarbanatua kalean da

asteazkena, 8 ekaina, 2011

Diskoiraa Zarauztarren eta Anarcolepsia Venezolarren elkarbanaturiko kasetea kalean da. Bertan, bi taldeen diskografia guztia azaltzen da. Diskoiraakoen partetik, beraien lehen 7 hatzbetekoa eta Metralleta taldearekin batera kaleraturiko 7 hatzbetekoaz gain, oraindik argitaratu gabeko abestiak ere aurkitzen dira.  Informazio gehiago nahi baduzue, Anarko Punk Noticias blogean aurki dezakezue.

portada1

Disko gomendioa: Net Weight – El ojo y lo que no es el ojo

igandea, 5 ekaina, 2011

Hemen duzue Net Weight taldearen azken LPa. Urte dexente isilik egon ostean 12 hatzbeteko hau atera dute aurten bertan. ZarataZarauzko jendearen talde kuttunetako bat eta bereziki I Jaunarena.

portada

Abestiak

01 Boca Chancla

02 Que bonito

03 Teoria del descalabro

04 La gran mentira

05 La revolucion gafapasta

06 Nacer aqui, morir alli

07 Pitbull

08 Infinito

Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Disko gomendioa: Hondartzako Hondakinak – st (2011)

asteazkena, 18 maiatza, 2011

Atzo Disgalerna jaunak talde honen abestitxo bat ekarri zigun ZarataZarautz irratsaiora. Berak esan bezala, Karkabaren antzekotasun handia duen taldea da hau, Iparraldeko Hondartzako Hondakinak taldea alegia. Blog honetan Karkabaren oso zaleak garenez, sarean bilatzea otu zaigu eta beraien lehen maketa  zuen eskura jartzea ere burutik pasa zaigu. Noski, guk kasete hau egunen batean esku artean izatea espero dugu.

hondartzako-hondakinak

Abestiak

01 Marea Beltza

02 Apurketa

03 Gerlaren Beldurra

04 Goian, Mendian

05 Infernuko Surflariak

06 Etxe Apurtuak

07 Bihar

Maketa hau jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Disko gomendioa: Masshysteri – st (2010)

asteazkena, 20 apirila, 2011

Blog honetan idazten duena gaixo dagoela aprobetxatuz eta aspaldian hemen diskarik jarri ez dugunez, disko gomendio berri batekin gatoz gaurkoan.

Kasu honetan, Suediako Masshysteri taldearen azken LP-a jarri dugu zuen gozamenerako. Emakume eta gizon ahotsez lagunduriko punk rock bikaina duzue honakoa. Hau ere LPan edukitzeko desiratzen gabiltza batzuk.

masshys

Abestien zerrenda

01Masshysteri del tva

02 Dom kan inte höra musiken

03 Välkommen till verkligheten

04 Beskjutna

05 Satans barn

06 Vintern

07 När botten är nadd

08 Lat dom hata oss

09 Immun

10 Spökstad

Diska jeitsi nahi baduzue HEMEN duzue.

Disko gomendioa: RKL – Unreleased last demo (2006)

astelehena, 31 urtarrila, 2011

Disgalerna jauna ZarataZarautzen emailera bidalitako altxor hau dugu gaurkoan. RKL talde mitikoaren azken grabaketa da honakoa. Zarautz inguruan askotan entzun den eta entzuten den taldea da RKL eta hemen 2006an grabaturiko azken maketa duzue.

logowithnewshadow

Abestiak

01 Don’t take us

02 Maiden Goleta

03 Revenge

04 The Kookie

05 Twisting and turning

06 What happens next

Diska hau jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.

Juanma edukiko dugu gaurko ZarataZarautz saioan

asteartea, 18 urtarrila, 2011

Beste astearte zaratatsu bat iritsi zaigu eta gaurkoan ere gonbidatu berezi batekin egingo dugu. Gaurko ZarataZarautz irratsaioan, Juanma edukiko dugu berriz ere bere gustoko biniloak jartzen.

kawa

Gaurkoan ordea, Lagun Izoztuaren baja sumatuko da Arraio Irratiko uhin libreetan, ea nola joaten zaien…

Eta gogoratu iada internet bidez entzuteko aukera dagoela HEMEN klik eginaz

Disko gomendioa: Fly Shit – Arnas bakoitzeko ernetzen

asteartea, 21 abendua, 2010

Hemen duzue Fly Shit Bergararren diska berria, Arnas bakoitzeko ernetzen izenekoa.

flyshit

Abestiak

1. Hitz Zorabiatuak
2. Errua
3. Ez Dira Jolasean Ari
4. Badaezpadakoak
5. Loratu
6. Ontzi Galdua
7. Sarea
8. Bideak
9. Azken Aldarria
10. Desterratuak

Diska jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.

Disko gomendioa: Antichism – Diskografia

asteazkena, 8 abendua, 2010

B jaunaren diska gomedio bat duzue honakoa, Antichism taldearen diskografia osoa gordetzen duena. Bertan, 1988 eta 1992 artean argitaratu zuten material guztia ageri da.

antischism1

Diskografia hau jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.