Archive for the ‘Irratsaioak’ Category

B Jauna eta Lagun Izoztua ZararaZarautzen

asteartea, 27 martxoa, 2018

Gaur ere ZarataZarautz irratsaio bat dugu eta berau Lagun Izoztuaren eta B Jaunaren esku egongo da, Krixpin oporretara joan zaigu eta. Azken aldian lortu ditugun diskekin osatuko dugu saioa, eta nobedade batzuk ere entzun ahalko ditugu.

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hagendas taldeko kideak ZarataZarautzen

asteartea, 20 martxoa, 2018

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Hagendas taldeko kideak edukiko ditugu. Lan berria atera dute duela gutxi eta gurera hurbilduko dira aurkeztera, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Hagendasekoekin eginiko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Juanma ZarataZarautzen

asteartea, 13 martxoa, 2018

Aste honetan Juanma datorkigu bisitan. Penintsulan irten diren diska berriei errepasoa egingo dio gurean, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Juanmarekin eginiko irratsaioa entzungai duzue podcastean. Playlista berriz HEMEN duzue.

Hirukotea ZarataZarautzen

asteartea, 6 martxoa, 2018

Gonbidaturik ezean, hirukotearen esku geratuko da aste honetako ZarataZarautz irratsaioa. Inguruan ditugun kontzertuei errepasoa egingo diogu eta abesti berri batzuk ere ekarriko ditugu 21:30etatik aurrera eta ordu eta erdiz.

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Poison Ideari buruzko irratsaioa gaur

asteartea, 27 otsaila, 2018

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa Poison Idea talde Estatubatuarrari eskeiniko diogu. 80ko hamarkadan Portlanden sortu zen taldeak, 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du soinean eta urte luze horietan argitaraturiko diskei eskeiniko diegu saioa, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Poison Idea taldearen inguruan eginiko saioa podcastean duzue. Playlista berrzi HEMEN.

Zaragoza Letal fanzineaz ZarataZarautzen

asteartea, 20 otsaila, 2018

Aste honetako ZarataZarautz saioan Zaragoza Letal fanzinea edukiko dugu. Eta horretarako, fanzinearen egilea den Juan elkarrizketatuko dugu, baita dituen edukiak ere errepasatu. Eta beti bezala musika apur bat ere jarriko dugu 21:30etatik aurrera.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Bertsioei eskeinitako ZarataZarautz saioa

asteartea, 13 otsaila, 2018

Aste honetako ZarataZarautz saioa bertsioei eskeiniko diegu. Putzuzulo Gaztetxeko urteroko bertsio gaua gertu dela aprobetxatuz, talde ezberdinek eginiko hainbat bertsio ekarriko ditugu, beti bezala, 21:30etatik aurrera.

Juanma Metalpunk doinuekin

asteartea, 6 otsaila, 2018

Aste honetan Juanma etorriko zaigu Metalpunk estiloko taldeekin. Azken aldian etorri zeneko irratsaioari segida egingo dio hortaz 21:30etatik aurrera.

Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotea berriz ere ZarataZarautzen

asteartea, 30 urtarrila, 2018

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik izango eta saioa egiten digun hirurok burutuko dugu ordu eta erdiko zarata dosia. Guzti hau, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Irratsaioa podcastean duzue. PLaylista berriz HEMEN.

Defenestre Fest jaialdiaz ZarataZarautzen

asteartea, 23 urtarrila, 2018

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa Defenestre Fest jaialdiari eskeiniko diogu. Urtero Putzuzulon egiten den Hardcore jaialdia larunbatean izango da eta bertako taldeen abestiak errepasatuko ditugu, beti bezela, gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzoko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.