Archive for the ‘Kontzertuak’ Category
Metralletak Mogambon joko du larunbatean
asteartea, 17 iraila, 2013Metralleta Zarauztarrek Trintxerpeko Mogambo Aretoko irekitze festan joko dute Irailaren 21ean, larunbatean. Bertan, Saint Ettieneko Atomic Tango, Bartzelonako Assac! eta Lasarteko Bar Remigio taldeekin joko dute gaueko 22:00etatik aurrera.
Finisterre, Geranium eta Automuro Putzuzulon
asteazkena, 11 iraila, 2013Irailaren 12an, Ostegunean, biran datozen hiru talderen kontzertua edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Gaueko 21:00etatik aurrera, Alemaniako Finisterre eta Geranium eta Valentziako Automuro taldeak edukiko ditugu Gaztetxean.
Managaitz taldeak Porrontxotan joko du
igandea, 8 iraila, 2013Managaitz taldeak Egiako Porrontxo jaietan joko du Irailaren 13an, ostiralean. Gaueko 21:00etatik aurrera eta Hell Division taldearekin batera, Beti Boga tabernako terrazan izango dira belarriak zulatzen.
Managaitz eta Metralleta Getariako Gaztetxean
igandea, 1 iraila, 2013Irailaren 6an, ostiralean, hardcore kontzertu itzela izango dugu Getariako Gaztetxean. Bertan, Zarauztarrak diren Metralleta eta Managaitz taldeez gain, Bartzelonatik datozen Mandanga eta Armagedom Brasildarrak edukiko ditugu gaueko 22:00etatik aurrera.
Managaitzek Bilboko 7 Katu Gaztetxean joko du
igandea, 18 abuztua, 2013Managaitz taldeak Bilboko 7 Katu Gaztetxean joko du Abuztuaren 24ean, larunbatean. Bertan, Donostiako Adrenalized eta Bilboaldeko Despeñaperros eta Control de Plagas taldeekin ariko da sarrera debaldekoa izango delarik.
Disko Gomendioa: Active Minds/Petrograd – Split LP
larunbata, 27 uztaila, 2013Klasikoei jira bira batzuk ematen hemen duzue sekulako LP hau. Gainera, izugarri gustoko ditudan bi talderen artekoa. Lehenak, Active Minds ingelesak, bi anaiek osaturiko biko taldea. Diska honetako abestiak normalean baino melodikoagoak direla esango nuke, nik gogoratzen dudala behintzat. Gainera, aspaldi, Lobato Etxean Metralletarekin batera ikusteko aukera ere izan nuen, ASPALDI.
Bestetik, Petrograd. Orain dela gutxi Nine One One diska ere hemen jarri genuen. Beti bezala, melodia bikainekin.
Abestiak:
Active Minds
01 Jacboots and Braces
02 The Triumph Of The Till
03 Lynching Party Politics
04 Sponge
05 Smile You´re On Candid Camera
06 Democracy Sounds Like a Good Idea
Petrograd
01 1997
02 Chamaleon
03 Seven
04 Jumble
05 Cotton Myth
06 Pay To Play
07 Pooh
08 Romeo And Julian
09 Perhaps One Day
Diska jeitsi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN.
Diswar eta Kamorrah Putzuzulon
ostirala, 26 uztaila, 2013Diswar eta Kamorrah taldeek Zarauzko Putzuzulon ekingo diote beraien Europar birari Uztailaren 30ean, asteartean, gaueko 21:00etatik aurrera. Belarriak zulatu nahi badituzue, gonbidatuak zaudete.
Geriatric Unit Putzuzulon
osteguna, 4 uztaila, 2013GERIATRIC UNIT (uk hc-legends, ex-HERESY) Heresy, Iron Monkey eta Hard to Swall taldeetan aritutako musikari mitikoak behingoz gurean izango ditugu. Erresuma Batutik zuzenean datoz lehen aldiz gurean jotzera. Pare bat urtez saiakerak egiten jardun ostean, hemen ditugu. Iberiar penintsulan zehar egingo dute bira eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango da!!
Beraiekin, datorren astean, biran aterako diren HELL DIVISION donostiko crust talde bikaina dugu. Dagoeneko aurkezpenik behar ez duen taldea, Iron Batasuna, Diktadura eta inguruko beste hainbat taldeetako musikariez osaturiko talde bikaina. zuzeneko indartsua duen taldea donostiko korsarioen kaletik!!!!
Eta azkenik sorpresatxo bat, Geriatric Unit-ekin bira osoa egingo duen talde berezia. Bira honetarako propio prestaturiko hc-express taldea dugu RELAMPAGO. Ira et decessus, Metralleta, Erantzun, Humilitate eta beste hainbat taldeetako kideez osatuta. Trintxerpe, Zarautz eta Soraluze konektatzen dituen taldea. HC- azkarra eta zikina!!!
Putzuzulo Amets Fabrika
Uztailak 12, 21:30ean
Zarautz
Totalickers eta Richard Hardcross Arrano Tabernan
asteazkena, 3 uztaila, 2013Ostiral honetan, Uztailaren 5ean Totalickers talde Bartzelonarraren kontzertua egongo da Zarauzko Arrano tabernan. Katalanek, Iberiar penintsulatik kontzertu batzuk emango dituzte eta Euskal Herrian emango duten sesio bakarra Zarauzkoa izango da. Kontzertua 23:00ak aldera hasiko da eta honen ostean Richard Hardcross edo Eutxourrei edukiko duzue musika apur bat jartzen.