Dictadura taldea Getarian
ostirala, 25 urtarrila, 2013Dictadura taldeak Getariako Gaztetxean joko du igande honetan. After Defenestre Party izena jarri dioten kontzertuan, Hondartzako Hondakinak eta Hoax talde estatubatuarrarekin joko dute.
Dictadura taldeak Getariako Gaztetxean joko du igande honetan. After Defenestre Party izena jarri dioten kontzertuan, Hondartzako Hondakinak eta Hoax talde estatubatuarrarekin joko dute.
Otsailaren 26ean III defenestre Fest jaialdia ospatuko da Putzuzulo gaztetxean. Hardcorea, zarata, crust doinuak, rocka, edo Sludge bezalako doinuak entzun ahal izanen dira, bertako eta atzerriko musika taldeen eskutik.
Hauxe menua:
ERNIA (Zarautz)-Zaratafasthc
VENGANZA (Zaragoza) Hardcorea
BURNING CUCHILLO (Santander) Neocrust
HELL DIVISION ( Donosti) Crust
ERROMA (Donosti) erRitmo Egipziarrak
ACCIDENTE (Madrid) Hcpunk Melodikoa
LOS CONEJOS (Logroño) Rock
RAISER ( Logroño) Punkcrust
BLACK PANDA (A Coruña ) Crust And Roll
AGUIRRE (bordeaux) dirty sludge
MONARCH (Baiona) Doom
Ondoren disko jartzaileak izanen dira: Dj, Wldv ( We Love La Dolce Vita), Italodisco, Eurodance, (Bilbao) + Dj, El Naturista ( 70s,80s,90s, Rock A Dolor) , (Donosti)
Metralleta, Managaitz eta Dictadura taldeek kontzertuak dituzte astebukaera honetan. Ostiralean, Urtarrilaren 18an, Metralletakoek kontzertua izango dute Arrasateko Gaztetxean. Itxungi irratiaren aldeko kontzertuan, Bar Remigio eta Psicoterror taldeekin egongo dira.
Urtarrilaren 19an berriz Managaitz eta Dictaduraren txanda izango da. Managaitzekoek, Etxarriko Gaztetxean edukiko dute zita. Bertan, Fiemo, Hurto, Banda Cojones, Conejillas Vill eta Theodora Barbarie taldeekin izango dira Javi Punki egingo zaion omenaldian, gaueko 22:00etatik aurrera.
Eta azkenik, Dictadurakoak Tolosako Bonberenean egongo dira Urgent Kicks eta Nuevo Catecismo Catolicorekin batera.
Managaitz Zarauztarrek 5 eguneko bira burutuko dute datorren astean. Abenduaren 5etik 8ra, Zaragoza, Bartzelona, Alacant eta Madrilen izango dira jotzen.
Larunbat honetan, abenduaren 1ean Play Fast or Don’t jaialdia edukiko dugu Putzuzulon. Bertan, Hyedra, Hilahiari, Alatak eta Bolson taldeak edukiko ditugu gaueko 21:30etatik aurrera.
Larunbat honetan, Azaroaren 24ean, I. Atarazarata Fest jaialdia ospatuko da Eibarko Gaztetxean. Bertan Zarauzko bi talde edukiko ditug soinu apur bat egiten, Metralleta eta Ernia taldeak urrenez urren. Bi talde hauez gain, R209, Perras Salvajes, Hell Division, Cisma eta Diswar taldeak ere jardungo dira arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Managaitz taldeak estreineko kontzertua edukiko du larunbat honetan, azaroaren 17an. Putzuzulo Gaztetxearen 7. urtemugaren barruan ospatuko den ZarataFest jaialdian parte hartuko du Necesidad de Luchar, Cisma, Criatura eta Bar Remigio taldeekin batera.
Asteburu honetan, HUMILITATE eta ZINC Urretxuko gaztetxean eta Tolosako Bonberenean arituko gara zuzenean KKLR diskoa aurkezten.
Ostiralean, Zumarraga-urretxuko gaztetxeko KROKETA FEST jaialdian arituko gara. Larunbatean aldiz, Tolosako Bonberenean, arratsaldeko 16:30ean SKATE txapelketa hasiko da eta 22:30ean Kontzertua.