Archive for the ‘Kontzertuak’ Category

Metralletakoek bi kontzertu eskeiniko dituzte

asteazkena, 17 urria, 2012

Urriaren 25ean eta 26an bi kontzertu interesgarri eskeiniko ditu Metralleta taldeak. Ostegunean, Hardcore kontzertua Getariko gaztetxean! kontzertu afitxean Absurdo eta Metralleta.

Absurdo, Hardcore politizatua lantzen duen taldea da. Bartzelonatik datoz eta laukote moduan taularatzen dira. Europatik zehar egiten ari diren biraren barnean izanen dira Getarian. Metralleta taldea, berriz, Powerbiolentzia bezala definitzen du bere musika. Zarauztik!

Ostiralean berriz, Urriaren 26an, beste kontzertu interesgarri bat Donostiako Mogambo aretoan. Honakoan lau izanen dira taula txikian ariko diren bandak, kartelburu, Agnosy talde britainiarra ariko dela, crust punk erritmoak jorratzen dituen banda. Taldekidea Doom edota Health Hazard taldeetan ibilitakoak dira, beraz, egurra zihurra da. Beraikein batera, Gasmask terror (Frantzia) eta Euskal Herriko Nerviosah eta Metralleta.

Diskoiraa Etengabeko Zarata festibalean

osteguna, 4 urria, 2012

Urriaren 6ean, ETENGABEKO ZARATA jaialdiaren beste edizio bat ospatuko da. Aurtengo afitxa, Diskoiraa, Entropiah, Derrota, Besta, sychofagist, Massgrave eta Mob 47 osatzen dute. Ohikoan den bezala, atzerriko taldeek eta bertakoek osatuko dute zarata menua. Diskoiraakoentzat, azken kontzertua izango da.

Menua:
DISKOIRÄÄ “Zarautz HC/Punk. Taldearen azken emanaldia”
ENTROPIAH “Segovia. ThrashCore”
DERROTA “Balentzia. Rockin’ NeoCrust”
BESTA “Portugal. Grinding Crust”
PSYCHOFAGIST “Italia. Free Death Jazz”
MASSGRAVE “Kanada. GrindCrust”
MÖB 47 “Suedia. Crust/Punk. Mitikoak”

Sekulako kontzertua Putzuzulon

asteartea, 2 urria, 2012

Ostiral honetan, Urriaren 5ean, Etengabeko Zarata txiki bat antolatu dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Bertan, Zarauzko Ernia, Bartzelonako Alerta eta Mallorkako Orden Mundial edukiko ditugu gaueko 22:00etatik aurrera.

Nitad, Mordare eta Dictadura Putzuzulo

asteartea, 18 iraila, 2012

Bihar, Irailaren 19an, 3 talderen kontzertua edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Suediatik datozen Nitad Hardcore/punkrock taldea, Bartzelonaldeko Mordare eta Zarauzko Dictadura taldeak izango ditugu arratsaldeko 20:30etatik aurrera. Gogoratu, kontzertuak 23:00rako amaitua egon behar duela.

Erniak Izalgo Txomen joko du

astelehena, 17 iraila, 2012

Zarauzko Ernia taldeak Idiazabalgo Txome etxean joko du Irailaren 20an. Bertan, Bartzelonatik datozen Mordare taldearekin ariko dira, ostegunean.

Humilitatek Mogambo aretoko irekiera kontzertuan joko du

osteguna, 13 iraila, 2012

Humilitate taldeak, Mogambo aretoaren irekiera kontzertuan joko du ostiral honetan, irailaren 14ean. Bertan, Baionako Antifun Krieg, Donostiako Los Santos eta Beer Fisting ere egongo dira. Guzti hau, gaueko 21:30etatik aurrera izango duzue.

Metralleta eta Ilegal Soraluzeko Gaztetxean

asteartea, 4 iraila, 2012

Ostegun honetan, Irailaren 6an zarata kontzertu itzela egongo da Soraluzeko Gaztetxean. Bertan, eta dena ongi badoa, Zarauzko Metralleta (aspaldiko partez!!!) eta Kanadatik datozen Ilegal taldeak egongo dira belarriak zulatzen.

Guzti hau, esan bezala ostegunean, gaueko 21:00etatik aurrera eta 3 eeuuroren truke

No more art eta Screaming targets Putzuzulon

asteartea, 21 abuztua, 2012

Abuztuaren 26 arratserako, iganderako, hitzordu punkrockero bat iragartzen da zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Emanaldia The Screamin Targets talde donostiarrak zabalduko du, punkrock eta power pop doinuak nahastuz. Ondoren taularatuko da No More Art talde Hamburgotarra. Hauek, ‘tough to breathe’ 7″ hatzmarkako diskoa aurkeztuko dute emanaldi honetan. Ipurdia moitzeko zita aproposa igande baterako.

Metralleta eta Porkeria taldeak Putzuzulon

asteazkena, 15 abuztua, 2012

Abuztuan ere egurra banatzeko asmoarekin datoz Zarauzko Gaztetxian, zaratantzako ‘oporrak’ hitza ez dutelako ezagutzen.

Abuztuaren 20rako, astelehenerako, Porkeria eta Metralleta taldeen emanaldia prestatu da. Metralleta taldea zarauztarrek, aurten ateratako LP bat dakartzate besapean, doinu oso azkarrak eta mala letxia topera!! Gainera, etxean jokatzen dute, beraz, emanaldia berezia izango dela aurre ikusi daiteke.

Beraiekin batera Porkeria taldea izango da agertoki gainean, Ameriketako Estatu Batuetako Texas hegoaldeko taldea. Europa zaharra konkistatzera etorri dira, kontzertu biran, eta musikalki Hardcore azkarra eta zuzena jorratzen dute, Los Crudos edota Huasipungo taldeen kutsuarekin.

Kontzertu experimentala Putzuzulon

asteartea, 31 uztaila, 2012

Abuztuak 1ean, asteazkenez, gaueko 21:00etatik aurrera Zarautzko Gaztetxean kontzertu berri bat burutuko da. Kontzertu afitxean hiru musika talde iragartzen dira.

MARSHSTEPPER (AABB): Soinu industrial eta dance kolageak poesia mistikoz beteta. Psychick TV erara ikus-entzunezko bidaia galduezina.

BODY OF LIGHT (AABB): Gerria mugitzeko Synth Post-Punk elektronikoa.

DESTRAL (Bartzelona-Zarautz): Soinu experimentazioa Diskoirääko kide ohiekin.