Archive for the ‘Kontzertuak’ Category

Kontzertuek ez dute etenik Putzuzulon

astelehena, 11 apirila, 2011

Aurreko astean eduki genituen kontzertuak alde batera utziz, asteazken honetarako ere sekulako sesioa dugu. Hemen duzue Apirilaren 13ko kontzertuaren propaganda:

CROSSOVER THRASH ERAUNTSIA!!!
PARASYTIC (Virginia, EEBB)
www.myspace.com/parasyticrva
thrash eta crosover nahasketa indartsua Richmond-ik zuzenean. Beste hainbat taldeetan aritutako
musikari mitikoez osatutako taldea (Alabama Thunder Pussy, Behind Enemy Lines, Cannabis Corpse, Morne, Aghast, Man The Conveyors…). All Star banda bat, zuzenean galdu ezin den taldea.
HUMILITATE (putzuzulotik)
www.myspace.com/humilitate
etxetik bertatik thrash eta hardcore nahasketa. Udan egingo duten estatu batuetako bira iritsi bitartean

euskal herriko eta kanpoko beste hainbat txoko bixitatzen izango dira. Total harrokeriya!!

parasytic_web

3 talderen kontzertua Putzuzulon

osteguna, 7 apirila, 2011

3 talderen kontzertua izango dugu Putzuzulon larunbat honetan, Apirilaren 9an. Honako hauek dira edukiko ditugun taldeak:

MARASME (Mallorka): Mallorkatik putzuzulora apropos datorren talde
emo-metalero galduezina.  www.myspace.com/marasme

LÖKHUL (Salamanka): Zarautzen flipau gutxi batzuei hainbeste gustatzen
zaigun betiko d-beat bortitza.  www.myspace.com/lokhul

MADELEINE (Donostia): izugarri intentsoa den post-rock modernoa.
www.myspace.com/madeleinmusika

Metralleta eta Humilitate taldeek kontzertua dute larunbat honetan

osteguna, 7 apirila, 2011

Metralleta eta Humilitate taldeek kontzertua eskeiniko dute larunbat honetan, Apirilaren 9an Hernaniko Kontrakantxa Gaztetxean. Bertan, Lasarteko Despervicio eta Valentziako Recolecta pa una birra taldearekin batera. Kontzertuan ateratzen den dirua AHT-aren aurkako Borrokarako erabiliko da.

ahtren-aurkako-kontzertuak-hernanin-2011ko-apirila-txiki

Iñor Ez taldeak Moganbon joko du

astelehena, 4 apirila, 2011

Iñor Ez taldeak Trintxerpeko Moganbo Aretoan joko du asteazken honetan eta guri mezutxo hau iritsi zaigu.

Asteazkena, Apirilaren 6an 20:30tan – Moganbo Aretoa


Iñor Ez

Zarautz Thrashing CrustCore

http://aldanmoun.net/inorez

La Casa Fantom

Noruega Bass & Drums and….

http://www.lacasafantom.com/

1301873684936_f

Datozen egunetako Putzuzuloko eta Zarauzko taldeen kontzertuak

asteazkena, 30 martxoa, 2011

Datozen egunak oso mugituak edukiko ditugu gurean eta hau dena mezu honen bidez laburbiltzen saiatuko gara.

Lehenik eta behin Orioko Gaztetxera joango gara. Bertan, Apirilaren 1ean, ostiralean,  sekulako kontzertua antolatu dute eta. Zarauztik, Diskoiraa eta Erantzuneko lagunak hurbilduko dira Oriokoak diren Citizen Kane, Donostiako Los Santos eta Urretxuko Zaborra taldearekin batera jotzera.

orio_apirilak1_web

Apirilaren 2an, larunbatean, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxera joango gara, bertan hiru talderen kontzertua izango dugu eta. Gaueko 21:30etatik aurrera, Zarauzko MKT eta iparraldetik datozen Willis Drummond eta George Abitol Sex Toy Academy edukiko ditugu.

apirilak2_zarautz_web

Kontzertuekin jarraituz, Apirilaren 4ean, astelehenean sekulako Crust kontzertua edukiko dugu Putzuzulon. Bertan, Alemaniatik datozen Gun mob eta Hellborn messiah taldeak edukiko ditugu. Kontzertua 21:00etan hasiko da.

apirilak4

Eta Putzuzuloko kontzertuekin amaitzeko, datorren egunean, Apirilaren 5ean alegia, hiru talderen saioa edukiko dugu. Oraingoan, Donostiako Hell Division, Bartzelonako Gattus eta Nailbiter Ingelesak edukiko ditugu.

cartel_nailbiter_baja

Zarauzko taldeen astebukaerako kontzertuak

asteartea, 22 martxoa, 2011

Asteburua gertu dago eta Zarauzko zarata taldeek kontzertuak izango dituzte egun hauetan.

Hasteko, estreineko kontzertua edukiko duen talde berri batekin hasiko gara. Martxoaren 24ean, ostegunean, Ernia taldearen estreinekoa edukiko dugu Trintxerpeko Mogambo Aretoan. Anestesia eta Metralleta taldeetan ibilitzen diren jendeaz osaturiko formazio berria dugu honakoa eta Mogambon lehen astinduak emango dituzte. Beraiekin batera, Asturiastik datozen Gobierno Militar taldeak ere joko du.

1300664435667_f

Honez gain, Martxoaren 26an ere beste kontzertu interesgarri bat edukiko dugu Irungo La Casita Gaztetxean. Bertan, Zarauzko Humilitate, Surfin Kaos, Memo eta Estricalla taldeek joko dute.

humilitate_irun_11-03-26_web

Eta amaitzeko, Martxoaren 27an, igandean, kontzertu oso interesgarria edukiko dugu Zarauzko Putzuzulon.  Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Orioko Citizen Kane, Zarauzko Diskoiraa eta Bartzelonatik datozen Absurdo eta Ingalaterrako The Shitty Limits taldeek joko dute.

absurdo_kolore

Azken orduko kontzertua Andoaingo Gaztetxean

asteazkena, 16 martxoa, 2011

MARTXOAK 18, OSTIRALA
ANDOAINGO GAZTETXEAN
22:30etan

MOSTROS
Mallorcatik datoz, taldekide batzuk argentinarrak diren arren, eta haien artean Juanmi dago, Cerebros Exprimidos taldeko gitarra jotzailea. Punk rock indartsu eta sutsua egiten dute, Aerobitch eta Capacesen erdibidean, rockanrolleroagoak batzuetan, hardcoretik gertuago beste batzuetan, baina beti fresko bezain gogor eta Mackyren ahotsak gidatuta. Hainbat disko plazaratu dituzte (azkena, Desguaze taldearekin erdibana ateratako split bat), eta Euskal Herrian jo duten bakoitzean, ahoa bete hortz utzi dituzte ikusle guztiak, oraingoan asmo horrekin egingo dute berriro irletatik barakaldorainoko hegalaldia.

HUMILITATE
Zarautzetik, Humilitate taldea gerturatuko da Hardcore eta trash musika jorratuz. Azken boladan emanaldi ugari eskaintzen ari da taldea, eta udarari begira Estatu Batuetarako bira prestatzen ari dira. Orain arte cd bat kaleratu dute eta bi bira egin dituzte europan zehar. Aurrez, Erantzun, Ira et decessus, Trigger travis, Burux lee,.. eta beste hainbat taldeetan aritutako lagunak 3.aldiz izango ditugu andoainen zuzenean.

mostros_humilitate_andoain_web

Bi talde Lituaniar Putzuzulo Gaztetxean

asteartea, 15 martxoa, 2011

Ostegun honetan, Martxoaren 17an, bi hardcore talde Lituaniarren kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean.

martxoak-17

Arratsaldeko 20:30etatik aurrera, GxFxTx eta K.A.N.G. taldeak edukiko ditugu. Lehenak, eskola zaharreko jarkore helio izugarri ona egiten dute KILL YOUR IDOLS taldearen modura. Bigarrenak berriz, NYHC ona eta mortala burutzen dute MADBALL, BREAKDOWN eta KILLING TIME taldeeen modura.

Yakuzi eta Bloodseekersen kontzertua Putzuzulon

asteazkena, 2 martxoa, 2011

Bi talde interesgarri ikusteko aukera egongo da Putzuzuloko oholtzan. Martxoaren 4ean, ostiralean, Elorrixoko Yakuzi eta Hondarribiko Bloodseekers Punk Rockeroak izango ditugu gaueko 22:00etatik aurrera.

yakuzi_koloretan_web

Astebukaerako Zarauzko taldeen kontzertu sorta

ostirala, 25 otsaila, 2011

Beste astebukaera luze bat dator Zarauzko zarata talde askorentzat. Esate baterako, Amurrioko La Kuadra etxean ospatuko den DefenestreFest jaialdian, Metralleta, Diskoiraa eta Humilitate taldeak joko dute. Metralletako lagunak, ostiralean (alegia gaur) jardungo dira eta Diskoiraa eta Humititatekoak berriz larunbatean. Bertan, penintsulako beste 20 bat taldek ere joko dute.

defenestr

Igandean berriz, Moganbo aretora joateko txanda izango da. Bertan, Dictadura taldeak joko du eta State Poison Frantziarrekin eta Ali Agca, Bartzelonan finkaturik dauden Poloniarrekin.

kartela-27-mogambo