Archive for the ‘Kontzertuak’ Category

Burux Lee taldearen azken kontzertua Putzuzulon

asteazkena, 16 otsaila, 2011

Zarauzko BURUX LEEtarren azken kontzertua izango dugu larunbat honetan putzuzulon.
merezi duten festa eskaini nahi diegu beraien agurrean beraz, ahalik eta jende gehien elkartzea gustatuko litzaiguke larunbatean izango dugun festan.

22:00etan , PUTZUZULO AMETS FABRIKAN, kontzertu ostean amaierarik gabeko festa!!

burux_lee_despedida_web

Donostiko Erresistentzi kutxarako kontzertua!

osteguna, 10 otsaila, 2011

Donostiako AHT-ren aurkako taldearen erresistentzi kutxarako kontzertua egongo da Mogambon, otsailaren 12an, larunbatean, gaueko 22:00etatik aurrera.

kartel-grito

Bertan, Zarauzko Metralleta, Diskoiraa eta Erantzun taldeak egongo dira Urretxu-Zumarragako Zaborra taldearekin batera. Eta kontzertuaren ostean, Urko eta Terroriker DJak izango ditugu.


AHTrik EZ eta KITTO!!

Astebukaera honetako kontzertu proposamena

osteguna, 3 otsaila, 2011

Astebukaera honetan ere zer ikusi eta entzun edukiko duzue, Zarauzko zarata taldeei dagokionez behintzat.

Hasteko, Otsailaren 4ean, ostiralean, Erantzun eta Humilitate taldeak ikusteko aukera egongo da Baionako Kixkil ostatuan.

baiona_humilitate_erantzun_11-02-4

Honez gain,  igande zaratatsu bikain bat edukiko dugu Otsailaren 6an Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Zarauzko Metralleta, Donostialdeko Iron Batasuna , Brasilgo Cativerio eta Bartzelonako Crani Septic taldeak edukiko ditugu oholtza gainean.

crani_color_web

Pasa den larunbateko bideo bat sarean dago

astelehena, 24 urtarrila, 2011

Pasa den larunbatean Putzuzulo Gaztetxean egin zen Nazkazakatuak, Disundead, Raiser eta Represion taldeen kontzertuaren bideo bat sarean dago. Milesker Espabila o Muere blogeko lagunei.

Zarata kontzertu itzela Putzuzulon

asteazkena, 19 urtarrila, 2011

Larunbat honetan, Urtarrilaren 22an, zarata kontzertu itzel bat edukiko dugu Putzuzulon gaueko 22:00etatik aurrera. Honako hauek dira joko duten taldeak:

DISUNDEAD
“Bartzelonako D-Beat talde mitikoaren itzulera”
+
RAISER
“Punk-Crust azkarra Logroñoko bodegetatik”
+
NAZKAZAKATUAK
“HC-Crust narrazta Lobatotik”
+
REPRESIÓN
“Amorrua eta Gorrotoa Negative Hardcore formatuan Bilbotik”

urtarrilak_22_web

Humilitate taldeak Markinan joko du

ostirala, 14 urtarrila, 2011

Humilitate talde Zarauztarrak Markinako Akerbeltz Gaztetxean joko du bihar, Urtarrilaren 15ean. Beraiekin batera, Bermeoko Powerflip taldeak joko du.

humilitate-powerflip_markina_11-01-15_web

Kontzertua egongo da gaur Putzuzulon

astelehena, 10 urtarrila, 2011

Gaur, urtarrilaren 10ean, kontzertua izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Bartzelonako HCCE Orwell eta Zarauzko talde berria den Trashgressionek joko dute.

kartela-astelehena

Metralleta taldeak Moganbon joko du

astelehena, 3 urtarrila, 2011

Metralleta talde Zarauztarrak Trintxerpeko Moganbo aretoan joko du Italiako Children of Technology taldearekin. Kontzertua 21:00etan hasiko da.

metra

Bi kontzertu urteari amaiera eta hasiera emateko

asteartea, 28 abendua, 2010

Abenduaren 30ean, ostegunean, Galiziako Inu (www.myspace.com/inumisantropunk) taldea izango dugu oholtzan, egiten ari diren bira motxeko azken kontzertua emanez. Eta hauei laguntzen, Besaingo Colapso (www.myspace.com/colapsopunx) taldea izango dugu. Kontzertua 21:00tan asiko da, astebarruan 23:00etan bukatu behar bai dute.

abenduak-30

Eta Urtarrilaren 3an, astelehenean, Austriako LA LIGNE MAGINOT eta HARDFLIP taldeak izango ditugu. Austriarrek,  doom epiko eta apokaliptikoa egiten dute bi bateriekin. Bergararrek berriz, punk rock gaztea eta alaia egiten dute.

urtarrilak3

Urtea ongi amaitzeko kontzertua

asteazkena, 22 abendua, 2010

2010. urtea ongi amaitzeko kontzertu itzel bat antolatu dugu Putzuzulo Gaztetxean. Abenduaren 25ean, larunbatean, Noruegatik Knuster Ruter taldea etorriko da europan zehar egiten ari diren biran murgilduak. 80. hamarkadako Hardcore punk azkar eta zikina lantzen duen taldearekin batera, Zaborra Urretxu-Zumarragako taldea ariko da.

abenduak25