Metralleta eta Total Arse iruñean
astelehena, 1 otsaila, 2016Larunbat honetan, Otsailaren 6an, Metralleta eta Yotal Arse taldeek Iruñean joko dute, Subeltz ateneoaren urteurrenean. Bertan, Altsasuko Disasko taldea ere egongo da.
Larunbat honetan, Otsailaren 6an, Metralleta eta Yotal Arse taldeek Iruñean joko dute, Subeltz ateneoaren urteurrenean. Bertan, Altsasuko Disasko taldea ere egongo da.
Managaitz taldea zuzenean ariko da Bergarako Gaztetxean, ostiral honetan, urtarrilaren 29an. Bertan, Neke Politikoa eta Bergara bertakoak diren Hardflip taldeekin izango da, gaueko 22:30etatik aurrera.
Aurtengo Defenestre Fest-a berriz ere Putzuzulo Gaztetxean ospatuko da.
Defenestre Fest-a beste gertaera gris bat gertatzen zen aldi berean jaio zen 2011ean, Ikuiluaren (Amurrio) desalojoan. Amorrua eta tristura, aspalditik lantzen zebiltzan gauzak burutzeko gogoekin nahastu ziren, eta horregatik izen berarekin jarraitzea erabaki zen; Ikuilua eta proiektu hura aurrera atera zituzten baloreak gogoratzeko.
Defenestre-a pisu ludiko handia zein DIY nortasun sendoa dituen ekitaldia da, jarrera sexista, homofobo, espezista edota arrazoirik gabeko bortizkeria era ireki batean gaitzesten dituena. Defenestre-a ongintzazko ekitaldia da; honek, onura ekonomiko posible guztiak gertuko zaizkigun proiektu politikoetara zuzenduak izango direla esan nahi du.
TALDEAK
HILKAR (Guipuzkoa) Thrashcore
TÖTAL ARSE (Guipuzkoa) Old School Crustcore
ROBLË (Bizkaia) Stoner
DESPEÑAPERROS (Bizkaia) Sludge´n´Crust
DRÖGA (Cantabria) Rocking Violence
KUMA NO MOTOR (Baiona) Hardcore
AUXILIO (Valencia) D-Beat
KHMER (Madrid) Blackened Hardcore
ULTIMO GOBIERNO (Burgos) Leyendas D-Beat/Crust
LA CASA FANTOM (Noruega) True Norwegian Forest Noise
Larunbat honetan, Managaitz taldeak Urretxu-Zumarragako Gaztetxean joko du tartalarien alde antolatu den egunean. Bertan, Afu, Disasko eta Gureran taldeak ere egongo dira.
Kaixo lagunak!! Hurrengo ostiralean, abenduak 4, hardcore punk eztanda Zarauzko Putzuzulo gaztetxean!
L´Hospitalet de Llobregat-etik Ansïa taldea datorkigu, bi neska eta mutil batez osaturiko crust taldea (toke epiko-melodiko batekin)
beraien lehenengo LP-a aurkeztera datoz, “Deshielo”, amorruz beteriko 11 abesti, soinu indartsuarekin.
Beraiekin batera Lokuria oñatiarrak joko dute, hardcore punk bortitza eta basatia jorratzen duen hirukotea,
zuzeneko basatia, eroa, ikaragarria! Taldearen izena ez da kasualidadea…
Azkenik, Uralita taldeaz gozatzeko aukera izango dugu. Zumaiatik datorkigun bostkote honek bereaien hardcore punk potentearekin gorpuntza astinduaraziko digu!
Ez galdu edo damutuko zarete!
Astebukaera honetan zarta kontzertuak edukiko ditugu Putzuzulon. Igandean hasiko gara bazkari begano batekin. Eta honen ostean Zaragozako Warsong eta Schwach talde alemaniarra edukiko ditugu oholtza gainean.
Astelehenean berriz, etxekoak diren Ernia eta Holanda aldeko Krush talde zaratatsuak izango ditugu 21:30etatik aurrera.
Trintxerpeko Moganbo Aretoak ateak zabaldu berri ditu aurtengo denboraldirako eta ostegunean, Urriaren 8an, hardcore kontzertu itzel bat edukiko dugu. Oholtzara igotzen lehen taldea Zarauzko Managaitz izango da eta hauen ostean, Estatu Batuetatik biran datozen Rvivir taldea izango dugu. Kontzertua 20:30etan hasiko da.