Archive for the ‘Kontzertuak’ Category

Metralleta taldeak Putzuzulon joko du

asteazkena, 22 apirila, 2015

Ostiral honetan Ugarte Etxe okupatuaren aldeko kontzertu bat edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, denbora dezente jo gabe dabilen Metralleta taldea izango dugu Debon taldearekin batera. Kontzertua gaueko 22:30etan izango da baina lehenago afari beganoa edukiko duzue borondatearen truk.

metralleta


Bi zarata kontzertu aste honetarako

astelehena, 23 martxoa, 2015

Bi zarata kontzertu ditugu aste honetan Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Lehena Martxoaren 25ean izango da, asteazkenean eta Zaragozako Venganza taldea eta Zarauzko Total Ars taldeak edukiko ditugu. Gogoratu aste barruko kontzertuak 23:00etarako amaituak egon behar dutela.

venganza


Larunbatean berriz, Martxoaren 28an
, Oreretako Odio, El Sonido de La Metralla eta Alemaniatik biran datozen High edukiko ditugu.

high

Managaitz, Ernia eta Hilkar Bergarako Tapoi Fest jaialdian

asteazkena, 25 otsaila, 2015

Astebukaera nahiko potentea dator Bergara aldetik, bertako Gaztetxean, 4. Tapoi Fest jaialdia ospatuko da eta. Eta aurten ere ez dira Zarauzko taldeak faltako.

Otsailaren 27an, ostiralean, Ernia eta Hilkar zarauztar taldeez aparte, Hernanialdeko Meltdown eta Bergarako Drop! taldeak edukiko ditugu.

Larunbatean berriz, otsailaren 28an, Managaitz eta Sofa izango dira zarauzko errepresentazioa. Eta beraiekin batera, Madrilgo Accidente eta Perras Salvajes taldeak jardungo dute.

tapoi_copy3

Managaitz, Trance eta Suicidas Putzuzulon

osteguna, 29 urtarrila, 2015

Otsailaren 1ean, igandean, Punk kontzertu itzela edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Biran dabiltzan Trance eta Suicidas taldeek beraien elkarbanaturiko 7 hatzbetekoa aurkeztuko digute gaueko 21:00etatik aurrera. Beraiekin batera Zarauzko Managaitz taldea ere ariko da. Kontzertu honetan atera daitekeen dirua, Pandora operazioan atxilotutakoak laguntzeko erabiliko da.

pandora

Active Minds, Bataalla eta Total Arse Putzuzulon

ostirala, 2 urtarrila, 2015

Urtarrilaren 7an, asteazkenean punk kontzertu itzel bat edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Active Minds Erresuma Batuko talde mitikoa, erdi Zarauztarrak diren Total Arse eta Salamancako Bataalla taldeak edukiko ditugu gaueko 21:00etatik aurrera. Gogoratu kontzertuak 23:00etarako bukatuak egon behar dutela.

activeminds


Bi hardcore kontzertu aste honetarako

astelehena, 22 abendua, 2014

Urtea ongi bukatzeko bi kontzertu antolatu ditugu Putzuzulon. Lehena abenduaren 25ean izango da, ostegunean. Gaueko 21:00etatik aurrera Bilboko 1991, Zarauzko Ernia eta Suediatik datozen Knaegt edukiko ditugu.

abenduk25

Eta abenduaren 28an, igandean, beste hiru talde edukiko ditugu. Donostiako Esklabutza, Frantziatik datozen Litovsk eta Finlandiako The Escapist, hauek ere gaueko 21:00etatik aurrera.

gara_beltz

Landverraad eta Managaitz Getariako Gaztetxean

igandea, 2 azaroa, 2014

Astea indartsu hasteko, kontzertu ikaragarri bat izango degu Getariako Gaztetxean,oraingoan, Amsterdametik datorren Landverraad taldea izango dugu, bi astetako bira burutuko dute europan zehar eta Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango da.Hardcore azkarra jorratzen dute eta energiaz betetatko zuzenekoak eskeintzen dituzte. Talde desberdinetan ibilitakoak dira ia kide danak eta elkarrekin dioazen lau urtetan hiru EP argitaratu dituzte, azkenengo lana aurkezten ari dira bira honetan. Bira dexente egin dituzte europan zehar eta jaialdi ospetsutan jotzeko aukera ere izan dute.

Hauekin batera, Managaitz talde zarauztarra izango dugu, hauek ere atera berri dute diska berria eta jotzeko gogotsu azaldu dira.

21:00tan puntual hasiko gara eta sarrera 4 eurokoa izango da.

landmana


Managaitz eta Die Wrecked Donostiako Atabalen

asteazkena, 15 urria, 2014

Erresuma batuetako Die Wrecked biran datoz eta parada bat egingo dute Donostiako Amara auzoan dagoen Atabal tabernan, beraien azkenengo lanaren aurkezpen biran.

Beraiekin batera zarauztarrak diren Managaitz izango dira, hauek ere beraien 7″ berria aurkezten jarraitzen dute.

atabal

Managaitz taldea Txirbilenean

ostirala, 3 urria, 2014

Larunbat honetan, Urriaren 4ean, Managaitz taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue Sestaoko Txirbilenea Gaztetxean. Mundo Ivaginario jardunaldien barruan, Kashbad taldearekin batera ariko dira oholtza gainean.

KASHBAD-MANAGAITZ

Ernia eta Absolutist taldeak Getariako Gaztetxean

osteguna, 11 iraila, 2014

Irailaren 16an, asteartean, Absolutist talde irlandarra izango dugu Getariko Gaztetxean beraien neocrust tekniko eta indartsua eskeiniz.

Hauekin batera Ernia alde zarauztarrak joko du beraien cd berria aurkeztuz, zuen bihotz taupadak azkartuko duen hardcore azkarra eta bortitza.

Azaldu zaratazaleoook!!

erniaabsolutist