Hilkar eta Thrashgression talde Zarauztarrek beraien diskak aurkeztuko dituzte larunbat honetan, Maiatzaren 3an Putzuzulon. Beraiekin batera, Amurrioko Lupulo Thrash taldea ere izango da. Baina kontzertuaren aurretik, Mikel Orbegozo Euskal Preso Politikoaren lanen erakusketa egongo da eta baita Preso Nago 2 komikiaren aurkezpena ere. Honez gain, afari-merienda ederra prestatuko digute.
Ernia Zarauztarrek Santurtziko La Kelo Gaztetxean joko dute larunbat honetan, apirilaren 26an. 15. urteurrena ospatzen ari dira bertan (ZORIONAK!!) eta larunbatean, 20:15etatik aurrera zarata kontzertu itzela edukiko duzue. Zarauztarrez gain, Gaitze, Toni Metralla y Los Antibalas eta Un Dia De Furia taldeak ere egongo dira bertan.
Apirilaren 19an, larunbatean eta gaueko 22:00etatik aurrera, hardcore kontzertu itzela edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean. Hiru talde bikain ikus/entzuteko aukera izango da, Vertigo, Ansia eta Citizen Kane taldeek osatuko dute afitxa.
Apirilaren 11ean, ostiralean, Usurbilgo Gaztetxean bixitan izango ditugu CITIZEN KANE, MANAGAITZ eta MADELEINE taldeak gaueko 23:00etatik aurrera. Halere, kontzertuaren aurretik 22:00etan NASI GORENG ADIKTION dokumentala proiektatuko dugu, bertan Diskoiraä talde zarauztarraren asiako biraren abenturak izango ditugu ikusgai.
CITIZEN KANE
Urte pare bat zuzenean aritu gabe egon eta gero, martxan da berriz ere Orioko banda. Hc-punk taldea da rock ukitu nabarmenekin, kantu azkar, alai eta laburrekin egurra emateko prest datoz. Gogoekin uzten zaituzten talde horietako bat.
MANAGAITZ
Managaitz, 2011ko urte bukaeran sortu zen taldea da. Zarata barruan beste ‘estilo’ bat jorratu nahiean hasi ziren ideiak sortzen. Pixkanaka taldeari forma ematen hasi ziren eta azkenean horrela gelditu zen, bi kitarra, baxua, bateria eta bi ahots. Bertako partaideak beste proiektu askotan egon dira musikaren munduan nahastuak, Diskoiraa, Metralleta, Erantzun, Mor-more, Zulo, Ernia…… Hardcore punk-a egiten dute kutsu melodiko batekin, abestiak nahiko melodikoak dira eta ahotsa ere bai, nahiz eta zati batzuetan indarrez sartu. Letretan gure inguruan gertatzen edo ikusten duguna isladatzen saiatzen dira, beti ere polítika edo salaketa ahaztu gabe. Proiektu berri honek ere ZarataZarautzeko beste taldeen ildoa jarraitzen du, DIY edo zu zeuk egin filosofian oinarrituta. Zirkuito komertzialetik at.
MADELEINE
Madeleine Donostiako laukotea da. Musika instrumentala jorratzen dute, iturri askotatik edaten duena. Soinuaren bitartez sentsazio ezberdinak sortzeko gai dira. Rockaren arau tradizionaletatik aldenduta, beraien pasarte eta melodia bereziek hegan egitera gonbidatzen dute. Askatu irudimena eta murgildu bidaian.
Metralleta taldea Bartzelona aldean egongo da astebukaera honetan. Martxoaren 22an Punkaires Metal Spring jaialdian joko du, Canovellesen. Bertan, Apnea, Dolent, Rastrojo eta Tanatori taldeekin joko dute.
Larunbatean berriz, otsailaren 22an, bi zita dituzue nahi izan ezkero. Lehena, Antzuolako Gaztetxean izango da eta bertan, Ernia Zarauztarrez gain, Beasaingo Colapso, Zaragozako Inquietud eta Bilboko Crimental edukiko dituzue. Guztia, gaueko 22:00etatik aurrera.
Larunbatean bertan ere beste kontzertu bat duzue iragarrita. Hau Usurbilgo Gaztetxean izango da eta oraingoan MKT Zarauztarrak, Can´t Explain Oriotarrak eta Usurbil bertako Desegin taldeak joko dute.
Eta amaitzeko, igandera pasako gara, otsailaren 23an Donostiako Atabal tabernan egongo den kontzertuaz hitzegiteko. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera Metralletak eta Addendak oholtza elkarbanatuko dute beste behin ere.
Otsailaren 17an, astelehenean, Hardcore kontzertu itzela edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, Zarauztarrak diren eta aspaldian jo ez duten Ernia eta biran datozen Youth Violence Hungriarrak edukiko ditugu. Kontzertua, beti bezala, gaueko 21:30etan hasiko da eta 23:00etarako amaitua egon beharko du. Beraz, etorri nahi duzuenok puntual ibili mesedez.
Getarian, astearte honetan izango den kontzertuaren ondorioz ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo. Gaztetxean bertan Gaitze eta The Extranged taldeek joko dute eta saioa egiten dugunok bertan egongo gara. Beraz, datorren astean itzuliko gara zuen belarriak zulatzeko gogoz!!
Managaitz Zarauztarrek, Putzuzulon egingo den IV. Defenestre Fest jaialdian joko du. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera (PUNTUAL!!!) 12 talde edukiko ditugu bi oholtzetan banatuta. Kontzertuaren ostean DJak ere izango dira eta sarrera 10 eeuurokoa izango da. Jarraian duzue talde guztien informazioa:
Ostiral honetan, urtarrilaren 17an, Hardcore kontzertu itzela edukiko dugu Zarauzko Dictadura eta Metralleta, Bilboaldeko Crimental eta Holandatik datozen Vitamin X taldearekin.
Holandarrak, 1997. urtean ekin zion ibilbideari, urteetan zehar Europako txoko askotan jotzeaz gain, Japon, Australia, Estatu Batuak eta Hego Amerikan ere izan dira kontzertuak ematen. Full Scale Assault diskoa 2008an Chicagon grabatua zuten Steve Albiniren bitartez. Bertan, Negative Approach taldeko John Brannonek hartu zuen parte eta Baroness taldeko Jon Baizleyk egin zituen diseinuak.
Dictadura taldeak gainera bira txiki bat egingo du beraiekin eta ostegunean Madriden izango dira. Honez gain, larunbatean ere Bartzelonan joko dute.