Archive for the ‘Kontzertuak’ Category

Metralletak Bartzelonako La Junglan joko du

osteguna, 2 urtarrila, 2014

Metralleta Zarauztarrek Bartzelonako La Jungla etxe okupatuan joko du urtarrilaren 11ean, larunbatean. La Junglak 15 urte betetzen ditu eta bi eguneko jaialdia antolatu dute honako taldeekin.

jun

LA JUNGLA FEST 2014

OSTIRALA 10:
========
G.A.U. (Berlin)
CONGREED (Freiburg)
PSICOTERROR (Bilbao)
ALERTA! (Bcn)
PERRÄS SALVAJES (Madrid)

LARUNBATA 11:
===========
IRRSINN (Biel)
DERROTA (Valencia)
INSTITUTION (Sweden)
METRALLETA (Zarautz)
INSTINTO (Molins sin Rey)

Dictadura eta Achtung taldeak Donostiako Atabalen

osteguna, 26 abendua, 2013

Bihar, ostirala eta arratsaldeko 20:30etatik aurrera, Dictadura Zarauztarren eta Achtung Hernaniarrak Donostiako Atabal tabernan joko dute.

atabal


Managaitz eta Suicidas Donostiako Atabal tabernan

osteguna, 26 abendua, 2013

Urtea ongi amaitzeko kontzertua edukiko dugu Donostiako Amara auzoko Atabal tabernan. Abenduaren 31ean, asteartean eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera (PUNTUAL!!!) Zarauzko Managaitz eta Bartzelona eta Viena arteko Suicidas taldeak edukiko ditugu zuzenean.

mana_suic

Suicidas eta Defaite Putzuzulon

asteazkena, 25 abendua, 2013

Abenduaren 29an, igandean, Punk kontzertu itzela antolatu dugu Putzuzulon. Bertan, Frantziako Defaite eta Bartzelona eta Viena arteko Suicidas taldeak izango ditugu, gaueko 21:30etatik aurrera.

suicidas

Dictadura taldea Europar biran irtengo da

astelehena, 16 abendua, 2013

Dictadura taldea Europar biran irtengo da bihar. 9 egunez, Frantzia, Belgika, Holanda eta Alemaniako hirietan egongo dira jotzen, Paris, Berlin edota Amnsterdam bezelako hirietan.

dictadur

Gure lagun presoen aldeko ZarataZarautz Batalla

asteartea, 10 abendua, 2013

Abenduaren 14ean, larunbatean, Zaratazarautz Batallaren ekitaldi berri bat bizi ahalko da Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, bi eszenatokietan 10 musika talde ariko dira zuzenean. Kontzertu honetan atera daitekeen dirua, gure lagunak diren Ekhiñe eta Ekaitzen bixitak ordaindu ahal izateko erabiliko da. Beraz badakizue, nahiz eta zarata ez gustatu, AZALDU!!!!

batalla

Batalla:

Managaitz Pottors ta Klito
Ernia Hilkar
Txixaparrazta Inor ez
Metralleta Humilitate
Erantzun MKT

Eta aurreko batallak nola joan ziren jakin nahi baduzue, ikusi bideo hauek.



Managaitz eta Metralleta taldeek Mallorkan joko dute

astelehena, 2 abendua, 2013

Managaitz eta Metralleta taldeek Mallorkan joko dute abenduaren 6an, ostiralean. Bertan, Mallorka bertakoak diren Usura eta Wasted taldeekin joko dute.

maxorka

Metralleta taldeak Atarazarata Fest II jaialdian joko du

asteazkena, 20 azaroa, 2013

Metralleta taldeak Eibarren lehengo urtetik ospatzen den Atarazarata Fest jaialdian joko du larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bertan, Fly Shit, Fraga, Colapso, Diswar, Kamorrah eta Raiser taldeekin egongo da.

Hasiera batean, Managaitz taldearekin jo behar genuen (kartelean jartzen duen bezala) baina lan kontuak medio ezingo dugu jo. Baina lasai, luxuzko ordezko batek joko du eta. Kontzertua oso puntual hasiko da, zarata kontuengatik Eibarko Gaztetxean goiz amaitu behar dute eta.

atarazarata

Inner Conflict eta Ernia Getariako Gaztetxean

osteguna, 17 urria, 2013

Urriaren 24ean, ostegunean, kontzertu itzel bat edukiko duzue Getariako Gaztetxean. Bertan, Zarauztarrak diren Ernia eta Alemaniatik biran datozen Inner Conflict taldeen kontzertua edukiko duzue. Zarata eta melodiak uztartuko dituen kontzertu hau Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean egin behar genuen hasiera batean baina bertako obrak medio, Getariako Gaztetxeko lagunek esku bat bota digute. Milesker aldez aurretik. Tautala Bina-bina!!

inner_simple

Desercion eta Infekzioa Zarauzko Arrano tabernan

asteazkena, 9 urria, 2013

Ostiral honetan, Urriaren 11ean, Bartzelona inguruko Desercion OI! taldearen eta Euskataluñako Infekzioa taldearen kontzertua izango da Zarauzko Arrano tabernan. Guzti hau Zarauzko Libre! egitasmoaren barruan izango da eta kontzertua gaueko 23:30etatik aurrera izango da.

DESERCION