Archive for the ‘Burux Lee’ Category
osteguna, 3 maiatza, 2012
Zintzilik Irratiko Lepotik Zintzilik irratsaioan, Zarauzko taldeen errepasoa egin dute aste honetan. Estigia, Anestesia, Folkcore, Burux Lee, Erantzun, Metralleta, Diskoiraa, Iñor ez, Dirtaa, Humilitate, Zulo edo Thrashgression bezalako taldeen doinuak jarri zituzten atzo asteazkenean.

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Eta milesker irratsaioa burutzen duzuenoi!!!!
Posted in Berriak, Burux Lee, Dirtaa, Diskoiraa, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Irratsaioak, Metralleta, Taldeak, Zulo | No Comments »
asteazkena, 16 otsaila, 2011
Zarauzko BURUX LEEtarren azken kontzertua izango dugu larunbat honetan putzuzulon.
merezi duten festa eskaini nahi diegu beraien agurrean beraz, ahalik eta jende gehien elkartzea gustatuko litzaiguke larunbatean izango dugun festan.
22:00etan , PUTZUZULO AMETS FABRIKAN, kontzertu ostean amaierarik gabeko festa!!

Posted in Berriak, Burux Lee, Kontzertuak | No Comments »
asteazkena, 24 azaroa, 2010
Beste astebukaera bat iritsi da eta Zarauzko hainbat taldek kontzertuak dituzte iragarrita.
Lehen zita, Andoaingo Gaztetxean izango dugu. Ostiralean, Azaroaren 26an, Humilitate, Burux Lee eta Fly Shit taldeen kontzertua izango da. Burux Leekoentzat gainera, kontzertu berezia izango da, beraien ibilbidearen amaierakoa izango da eta.
Larunbatean ere, Zarauzko bi taldek izango dute kontzertua. Kasu honetan Donibane-Ziburuko Gaztetxean izango da. Putzuzulo Gaztetxeko eta bertako asanbladak antolaturiko egitarauaren barruan, Diskoiraa eta Metralleta taldeek kontzertua eskeiniko dute George abitols dirty sex toy academy eta The MC Fly taldeekin.

Eta amaitzeko, igandean, Azaroaren 28an, Beasaingo Gaztetxean ere kontzertua izango da. Kasu honetan, Diskoiraa eta Metralleta taldekoak izango ditugu berriro ere Transicion taldearekin.

Posted in Berriak, Burux Lee, Diskoiraa, Humilitate, Kontzertuak, Metralleta | 1 Comment »
asteartea, 5 urria, 2010
Mundurateko zerbitzaria berreskuratu dugun honetan, Humilitate eta Burux Lee taldeek burutu behar duten Europar biraren informazioa eskeintzeko aprobetxatuko dugu.
2009ko abuztuan bezalaxe, bi taldeak biran doaz beste behin elkarrekin. Urriaren 7an piztuko dute furgonetako motorra eta urriaren 8an joko dute lehen kontzertua Italiako La Espezia hirian. Bertan, Vandana Fest jaialdian joko dute. Handik, Europa ekialdera egingo dute salto eta 4 egunez Eslovenia eta Croazian izango dira. Handik Alemaniara egingo dute salto, Munich-eko Kafe Marat gunea bisitatuko dute Urriaren 13an. Urriaren 14ean, Alemanian bertan joko dute baina Kastle hirian, mendebaldean.

Posted in Berriak, Burux Lee, Humilitate, Kontzertuak | No Comments »
ostirala, 24 iraila, 2010
Humilitate eta Burux Lee taldeek kontzertua eskeiniko dute Orion, bertako Gazte Asanbladak antolaturiko gazte egunean. Kontzertua, gaueko 22:30etan hasiko da plazan eta beraiekin batera 3gabe2 taldeak joko du.

Posted in Berriak, Burux Lee, Humilitate, Kontzertuak | No Comments »
ostirala, 9 uztaila, 2010
Astebukaera hau ere kontzertuz beterik dator Zarauzko taldeentzat. Gaur ostirala, Uztailaren 9ean bi kontzertu izango dituzue.
Lehena Mogambo aretoan izango da. Bertan, Erantzun eta Burux Lee taldeak ibiliko dira Bostonetik biran datorren Ramming Speed taldearekin batera. Kontzertua gainera, Donostiako lagun batzuek beraien entsegu/grabaketa lokalarekin dituzten gastuak ordaintzeko izango da.

Gaurko beste kontzertua Amurrioko La Kuadra etxean izango da. Bertan Inor ez, Despeñaperros eta Ametsgaizto taldeek joko dute.

Posted in Berriak, Burux Lee, Erantzun, Inor Ez, Kontzertuak | No Comments »
astelehena, 14 ekaina, 2010
Kontzertu itzel baten berri eman behar dizuegu. Ekainaren 18an, ostiralean eta gaueko 22:30etatik aurrera hardcore kontzertu mundial bat edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, 30% Andoaindar talde mitikoak joko du. Andoaingo Gaztetxearen urteurrenerako elkartu ziren berriz ere eta orain Zarautzen izango ditugu. Beraiekin batera, Zarauztarrak diren Burux Lee eta Dirtaa taldeek joko dute.

Posted in Berriak, Burux Lee, Dirtaa, Kontzertuak | No Comments »
ostirala, 23 apirila, 2010
Euskal preso politikoen alde Anmistiaren Aldeko Mugimenduak antolatzen duen ibilaldia da Pausoz Pauso ekimena. Larunbatean, apirilaren 25ean izango da eta Azkoititik Zarautzerako bidea egingo dute eskualdeko hainbat eragilek. Eta eragile horien artean, ZarataZarautz osatzen dugun lagunak egongo gara.

Goizeko 10:00etan abiatuko da martxa Azkoitiko plazatik Azpeitiarantz. Azpeitiatik igaro ostean Zestoarantz joango dira. Zumaiara iristean, 14:30ak aldera, herri bazkaria egingo da eta bazkalostean, arratsaldeko 16:30ak aldera berriz ere martxari ekingo zaio. Getariatik igaro eta Zarautzen amaituko da ibilaldia. Arratsaldeko 19:30ak aldera Musika plazan izando da amanera ekitaldia eta baita indar berritzeko txotxa ere. Gauean kontzertuak egongo dira gaztetxean. “Egurra eta kitto”, “Fridays Crew” eta “Mercenarios” taldeek joko dute.
Honez gain, Arraio irratiak zuzeneko emankizuna egingo du goizeko 10:00etatik aurrera.
Posted in Berriak, Burux Lee, Dictadura, Dirtaa, Diskoiraa, Erantzun, Ezereza, Humilitate, Inor Ez, Metralleta, MKT, Txixaparrazta, Ulu, Zulo | No Comments »
osteguna, 15 apirila, 2010
Burux Lee Zarauztarrek Zallako Limbo aretoan burutuko den K-Putxa fest jaialdian joko dute Apirilaren 17. Beste sei talderekin joko dute arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Besteak beste, J.A.N., Odolaz Blai, Elfo Negro, Down to Agony, Confilct Noise eta Giltzapean taldeekin joko du.

Posted in Burux Lee, Kontzertuak | No Comments »
osteguna, 18 martxoa, 2010
Zubi honetarako ere kontzertu ugari ditugu gure inguruan. Hasteko, gure irratsaioan haipatu bezala 4 taldek joko dute Putzuzulon, Ezereza Dirtaa, KaosarenerasoaK eta Pancake Estatubatuarrek.

Honez gain, Ostiralean ere Zarautzen geratzeko haitzakia paregabea duzue, Zarauzko Arrano Tabernan kontzertu oso interesgarri bat egongo delako. Bertan, Orioko Arrautz Ustelak eta Mallorkako Quartermass taldeak egongo dira gaueko 22:30etatik aurrera.

Amaitzeko, Mogambo Aretoko kontzertu baten berri eman behar dizuegu. Bertan, Zarauztarrak diren Ezereza eta Burux Lee taldeek joko dute, Amurrioko Fabrica de Idiotas taldearekin.

Posted in Berriak, Burux Lee, Dirtaa, Ezereza, Kontzertuak | No Comments »