Archive for the ‘Ernia’ Category

Astebukaera honetako beste kontzertu sorta

asteartea, 3 maiatza, 2011

Ohikoa den bezala, zarata kontzertuek ez dute etenik Putzuzulo Gaztetxean. Kasu honetan, kontzertu bat dugu programatua aste honetarako.

Maiatzaren 7an, larunbatean, Anti-Udaberri Fest jaialdia edukiko dugu Txekiar Errepublikako hiru talderekin. Beraiekin batera, Zarauzko talde berria den Erniakoak ere edukiko ditugu. Hemen duzue, kontzertu honetako informazioa:

ONANIZER (Txekiar Errep.): mundu osoan zehar ibili den grindkore talde mitikoa  www.myspace.com/onanizer

NOW YOU´RE FUCKED (Txekiar Errep.): australiar grindkorearen erregeak lehen aldiz gure artean  www.myspace.com/hobartgrindcore

THE BREED (Txekiar Errep.): oi! ikutu majua duen jarkore punk earra  www.myspace.com/555300451

ERNIA (Zarautz/Atapuerka): ANESTESIA, METRALLETA, DISKOIRAÄ-n jotzen duten hirukotearen estreinu bortitza!!! Boooomm!!!

antiudaberri

Astebukaera honetako zarata kontzertuak

osteguna, 28 apirila, 2011

Beste astebukaera potente bat dugu oraingoan ere. Hasteko, Apirilaren 29an, bihar alegia,  bi Zarauztar talderen kontzertua edukiko dugu Zarauzko Arrano tabernan. Alde batetik HILKAR: Burux Lee, Amoniako87 eta Dirtaa  taldeetan hezi ostean talde berri batekin datoz Leitza, Zarautz eta Urretxuko gure mutil kozkorrak! Trashcore, hardcore crust eta nork jakin zer gehiago eskainiko duten. Hauekin batera ERNIA: Metralleta, Anestesia, Diskoiraa eta Erantzuneko agureez osaturik datorren musika fusionatzailea. Inork bizkarreko minik badu badaki non duen errehabilitaziorik onena! Kontzertua gaueko 23:00etatik aurrera izango da.

ap_29

Bestalde, Apirilaren 30ean , larunbatean, Erantzunen kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean. Hemen duzue beraiek bidalitako idatzi txikia:

ERANTZUN taldeak 13 urte beteko ditugu iada. Konturatzerako hegan pasa dira urte guzti hauek…milaka kilometro, mila gau eta mila zarata. 13 urte lagunak egiten, 13 urte bidaiatzen, 13 urte ikasten,… eta orain urte guzti hauetan bizitutakoa ospatu nahi dugu. Orain arte bezala, lagunez inguratuta, bidelagun izan zareten guztiei omenduz.

Honetarako gau berezia antolatu dugu Apirilaren 30erako. 20ak aldera elkartuko gara Putzuzulo Gaztetxean eta afari eder bat prestatuko dizuegu urte guzti hauetako babesa eskertzeko (afaritara etorri nahi duenak izena eman mesedez). Eta afariaren ostean kontzertua!! oihuak eta amorrua putzuzulon!! Egun berezi hau betiko gogoratu nahian zuzenean grabatuko dugu.

Beraz, guretzat hain berezia den egun honetan, asko eskertuko genuke zu zeu ere bertan izatea!!! mila esker 13 urte hauetan eman diguzuen guztiagatik!!!
ERANTZUN!!

erantzun_13_urteurren_festa_web

Eta astea amaitzeko, Maiatzaren 1ean, igandean, Finlandiako Diskelma eta Frantziako Death Reign taldeen kontzertua edukiko dugu.

Zarauzko taldeen astebukaerako kontzertuak

asteartea, 22 martxoa, 2011

Asteburua gertu dago eta Zarauzko zarata taldeek kontzertuak izango dituzte egun hauetan.

Hasteko, estreineko kontzertua edukiko duen talde berri batekin hasiko gara. Martxoaren 24ean, ostegunean, Ernia taldearen estreinekoa edukiko dugu Trintxerpeko Mogambo Aretoan. Anestesia eta Metralleta taldeetan ibilitzen diren jendeaz osaturiko formazio berria dugu honakoa eta Mogambon lehen astinduak emango dituzte. Beraiekin batera, Asturiastik datozen Gobierno Militar taldeak ere joko du.

1300664435667_f

Honez gain, Martxoaren 26an ere beste kontzertu interesgarri bat edukiko dugu Irungo La Casita Gaztetxean. Bertan, Zarauzko Humilitate, Surfin Kaos, Memo eta Estricalla taldeek joko dute.

humilitate_irun_11-03-26_web

Eta amaitzeko, Martxoaren 27an, igandean, kontzertu oso interesgarria edukiko dugu Zarauzko Putzuzulon.  Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Orioko Citizen Kane, Zarauzko Diskoiraa eta Bartzelonatik datozen Absurdo eta Ingalaterrako The Shitty Limits taldeek joko dute.

absurdo_kolore