Aurtengo Defenestre Fest-a berriz ere Putzuzulo Gaztetxean ospatuko da.
Defenestre Fest-a beste gertaera gris bat gertatzen zen aldi berean jaio zen 2011ean, Ikuiluaren (Amurrio) desalojoan. Amorrua eta tristura, aspalditik lantzen zebiltzan gauzak burutzeko gogoekin nahastu ziren, eta horregatik izen berarekin jarraitzea erabaki zen; Ikuilua eta proiektu hura aurrera atera zituzten baloreak gogoratzeko.
Defenestre-a pisu ludiko handia zein DIY nortasun sendoa dituen ekitaldia da, jarrera sexista, homofobo, espezista edota arrazoirik gabeko bortizkeria era ireki batean gaitzesten dituena. Defenestre-a ongintzazko ekitaldia da; honek, onura ekonomiko posible guztiak gertuko zaizkigun proiektu politikoetara zuzenduak izango direla esan nahi du.
TALDEAK HILKAR (Guipuzkoa) Thrashcore TÖTAL ARSE (Guipuzkoa) Old School Crustcore ROBLË (Bizkaia) Stoner DESPEÑAPERROS (Bizkaia) Sludge´n´Crust DRÖGA (Cantabria) Rocking Violence KUMA NO MOTOR (Baiona) Hardcore AUXILIO (Valencia) D-Beat KHMER (Madrid) Blackened Hardcore ULTIMO GOBIERNO (Burgos) Leyendas D-Beat/Crust LA CASA FANTOM (Noruega) True Norwegian Forest Noise
Astebukaera nahiko potentea dator Bergara aldetik, bertako Gaztetxean, 4. Tapoi Fest jaialdia ospatuko da eta. Eta aurten ere ez dira Zarauzko taldeak faltako.
Otsailaren 27an, ostiralean, Ernia eta Hilkar zarauztar taldeez aparte, Hernanialdeko Meltdown eta Bergarako Drop! taldeak edukiko ditugu.
Larunbatean berriz, otsailaren 28an, Managaitz eta Sofa izango dira zarauzko errepresentazioa. Eta beraiekin batera, Madrilgo Accidente eta Perras Salvajes taldeak jardungo dute.
Durangoko liburu eta disko azokan ZarataZarauzko talde batzuen materiala lortzeko aukera edukiko duzue, Musikazuzeneaneko standetik pasatzen bazarete behintzat. Bertan, Managaitz, Hilkar, Ernia edota MKTren azken lanak lortzeko parada edukiko duzue besteak beste.
Ostiral honetan, Ekainaren 13an, Hilkar talde Zarauztarraren eta bolada luze batean jo gabe egon diren Adikune ikusteko aukera izango duzue Donostia Gros Auzoko Kortxoenea Gaztetxean. CAN VIESekin elkartasun kontzertua izango da gainera.
Dakizuen bezala Bartzelonako CAN VIES zentro sozialaren desalojoaren ondotik 80 atxilotu baina gehiago eta 2 espetxeratu izan dira. Horren aurrean, fidantzak eta abokatuen gastuak ordaintzeko elkartasun kanpaina bat abiarazi dute Santsen, eta Kortxoenetik, kanpaina honi ekarpen txiki bat egin nahi diogu, eta kontzertuaren etekinak beraientzat izango dira.
Hilkar eta Thrashgression talde Zarauztarrek beraien diskak aurkeztuko dituzte larunbat honetan, Maiatzaren 3an Putzuzulon. Beraiekin batera, Amurrioko Lupulo Thrash taldea ere izango da. Baina kontzertuaren aurretik, Mikel Orbegozo Euskal Preso Politikoaren lanen erakusketa egongo da eta baita Preso Nago 2 komikiaren aurkezpena ere. Honez gain, afari-merienda ederra prestatuko digute.
Biharko ZarataZarautz irratsaioan Hilkar taldea edukiko dugu. Zarauztarrak, diska berria kaleratu dute orain dela ez oso gutxi eta hau aurkeztera etorriko zaizkigu. Gogoratu zita zaratatsua duzuela astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratian.
Atzoko saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Abenduaren 14ean, larunbatean, Zaratazarautz Batallaren ekitaldi berri bat bizi ahalko da Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, bi eszenatokietan 10 musika talde ariko dira zuzenean. Kontzertu honetan atera daitekeen dirua, gure lagunak diren Ekhiñe eta Ekaitzen bixitak ordaindu ahal izateko erabiliko da. Beraz badakizue, nahiz eta zarata ez gustatu, AZALDU!!!!
Humilitate taldeak bi kontzertu eskeiniko ditu astebukaera honetan. Lehena Andoaingo Gaztetxean izango da ostiralean, Ekainaren 8an, Zarauzko Hilkar eta Gasteizko More Too taldeekin batera.
Bigarrena berriz larunbatean izango da, Berako Kaxerna Gaztetxearen urteurrenean.
Apirilaren 27an Labi eta Xaporrari ongietorri kontzertu bat egin genien herriko 13 taldek. Apur bat berandu bada ere hemen dituzue egun horietako irudiak:
Asteazken honetan Labi eta Xaporra kartzelatik irtengo dira bertan urtebete egin ondoren. Mila aldiz salatu dugu zein arrazoigatik giltzaperatu zituzten eta ez gara berdina behin eta berriz errepikatzen ibiliko. Baina bai gogoratu nahiko genuke ostiral honetan, Apirilaren 27an gure lagun, Txixaparraztako kide eta Vistalegre kide den Labiri omenaldi txiki bat egingo diogula Zarauzko Arrano tabernan. Arratsaldeko 20:30etatik aurrera 12 taldek joko dugu bertan. Txixaparrazta, Erantzun, Metralleta, Humilitate, Diskoiraa, MKT, Dirtaa, Hilkar, B.A.F., Inor Ez, Ernia eta Napalm taldeak joko dugu.
Kontzertuak gaueko 01:00etarako amaitua egon behar du eta hortaz dena ziztu bizian joango da.