Archive for the ‘Managaitz’ Category

Managaitz eta Metralleta Getariako Gaztetxean

igandea, 1 iraila, 2013

Irailaren 6an, ostiralean, hardcore kontzertu itzela izango dugu Getariako Gaztetxean. Bertan, Zarauztarrak diren Metralleta eta Managaitz taldeez gain, Bartzelonatik datozen Mandanga eta Armagedom Brasildarrak edukiko ditugu gaueko 22:00etatik aurrera.

arma

Managaitzek Bilboko 7 Katu Gaztetxean joko du

igandea, 18 abuztua, 2013

Managaitz taldeak Bilboko 7 Katu Gaztetxean joko du Abuztuaren 24ean, larunbatean. Bertan, Donostiako Adrenalized eta Bilboaldeko Despeñaperros eta Control de Plagas taldeekin ariko da sarrera debaldekoa izango delarik.

managaitzbilbo

Managaitzen kontzertua Putzuzulon

asteazkena, 20 martxoa, 2013

Igande honetan, Martxoaren 24ean, igandean, hardcore kontzertua izango da Putzuzulon. Bertan hiru talderen saioa izango dugu. Lehenak, etxean jokatzen duten Managaitz izango dira. Eta hauen ostean, Madriletik datozen Obediencia eta Norbegiako Lucky Malice.

KARTEL_mana_web

Beraz, Hardcore, Punk eta emakume ahotsez bustiriko igande arratsalde bat eduki nahi baduzue, hurbildu Putzuzulora eta bidali Errealaren partidua popatik hartzera.

Managaitz taldeak Mogambon joko du

osteguna, 7 martxoa, 2013

Managaitz taldeak Trintxerpeko Mogambo aretoan joko du larunbat honetan, Martxoaren 9an. Bertan, Iparraldeko Kuma No Motor eta Bartzelona aldetik datozen El Punto Devil eta The Crowd taldeekin egongo da.

kontzert martxoa 9


Managaitz eta Humilitatek kontzertuak dituzte

asteazkena, 27 otsaila, 2013

Managaitz eta Humilitate taldeek kontzertuak eskeiniko dituzte astebukaera honetan. Lehena Eibarren izango da ostiralean, Martxoaren 1ean. Bertan, KaosarenerasoaK, Annunaki Revenge, Mantala no eta Raiserrekin egongo dira Gaztetxean bertan.

eibar

Humilitatekoek berriz ere jarduna izango dute larunbatean. Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean joko dute Arrosa irrati sareak antolaturiko II. Irrati Topaketetan. Oraingoan, 24 Ideas Bartzelonar talde mitikoarekin eta berriz ere, KaosarenerasoaK taldearekin joko dute.

larunbata24ideas

Astebukaerako kontzertu sorta

asteartea, 19 otsaila, 2013

Astebukaera kontzertuz beterik datorkigu, bereziki Zarauzko talde batzuentzat, baina baita ere Putzuzulon bertan. Lehen zita ostegun bertan duzue Putzuzulon, eta gainerakoak jarraian dituzue.

Bergaran edukiko dugu lehen jomuga. Otsailaren 22an eta 23an, ostiral eta larunbatez, II. Tapoi Fest jaialdia ospatuko da Gaztetxean. Ostiralean, Managaitzek joko du KaosarenerasoaK, Hardflip eta HHD taldeekin batera.

Larunbatean berriz, Humilitate eta Erniaren txanda izango da eta oraingo honetan, Lukas Prest!, Layo Raser, eta Perras Salvajesekin izango da.

tapoifest

Igandean, otsailaren 24ean eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera hiru talderen kontzertua edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Venezuelatik, punk anarkista egiten duen Fracaso, Bartzelona aldeko Final Slum War talde zaratatsua eta Karkaba taldean ibiltzen ziren jendeaz osaturiko Gaitze taldeak edukiko ditugu bertan.

fracaso

Managaitz taldeak Zallako Gaztetxean joko du

asteazkena, 13 otsaila, 2013

Managaitz taldea, Zallako Gaztetxean joko du ostiralean, otsailaren 15an bertakoak diren Hil Aiari (diska aurkezten dute) eta Bilboaldeko J.A.N. taldeekin batera.

Kontzertua baino lehen ordea, Zallako 3 gazteren aldeko atxikimendu kanpainaren aurkezpena izango da. Ondorengo lerroetan duzue 18/20 Absoluzioa kanpainaren aurkezpeneko testua:

Bost urte igaro dira Zalako 3 gaztearen aurkako prozesu judiziala hasi zenetik, eta orain ezagutu dugu epaiketaren data. Berriz ere erantzungo dugu, alde batetik prozesuaren nondik norakoa salatu nahi dugu, bestetik asanbladan eta autogestioan oinarritzen diren proiektuen eta Gaztetxe eta gazte asanbladen garrantzia eta beharra aldarrikatu nahi dugu eta horretarako, pertsona ororen elkartasuna eskatzen dugu.

Ondorioz kapainia berri bat abiaraztea erabaki dugu eta otsailaren 15ean Zallako gaztetxean ekingo diogu kanpainiari, honen aurkezpenarekin. Horretarako konzertuak prestatu ditugu, Zallako Hil Aiari bere diska berria aurkezten, Alonsotegiko J.A.N. eta Zarauztik Managaitz tadeekin, gainera luntx bat egongo da. Prozesu honen azkeneko pausua epaiketa eguna aurretik Gazte Eguna izango da. Beraz maiatzaren 18a Zallako Gazte egun erraldoia egingo dugu eta Maiatzaren 20an epaiketa eguna izango da. Informazio guzti honen berri emateko bloga eta facebook-a duzue.

mandrazalla

Metralleta, Managaitz eta Dictaduraren kontzertuak

asteazkena, 16 urtarrila, 2013

Metralleta, Managaitz eta Dictadura taldeek kontzertuak dituzte astebukaera honetan. Ostiralean, Urtarrilaren 18an, Metralletakoek kontzertua izango dute Arrasateko Gaztetxean. Itxungi irratiaren aldeko kontzertuan, Bar Remigio eta Psicoterror taldeekin egongo dira.

Urtarrilaren 19an berriz Managaitz eta Dictaduraren txanda izango da. Managaitzekoek, Etxarriko Gaztetxean edukiko dute zita. Bertan, Fiemo, Hurto, Banda Cojones, Conejillas Vill eta Theodora Barbarie taldeekin izango dira Javi Punki egingo zaion omenaldian, gaueko 22:00etatik aurrera.

Eta azkenik, Dictadurakoak Tolosako Bonberenean egongo dira Urgent Kicks eta Nuevo Catecismo Catolicorekin batera.

Managaitz eta Ufestuek Arrano tabernan

asteartea, 8 urtarrila, 2013

Managaitz eta Ufestuek nafarren kontzertua izango da ostiral honetan, urtarrilaren 11ean Zarauzko Arrano tabernan. Arranopolako lagunek antolatuta, Punk kontzertu itzela edukiko duzue gaueko 23:00etatik aurrera.

Managaitz taldeak Iberiar bira egingo du

igandea, 2 abendua, 2012

Managaitz Zarauztarrek 5 eguneko bira burutuko dute datorren astean. Abenduaren 5etik 8ra, Zaragoza, Bartzelona, Alacant eta Madrilen izango dira jotzen.