Durangoko liburu eta disko azokan ZarataZarauzko talde batzuen materiala lortzeko aukera edukiko duzue, Musikazuzeneaneko standetik pasatzen bazarete behintzat. Bertan, Managaitz, Hilkar, Ernia edota MKTren azken lanak lortzeko parada edukiko duzue besteak beste.
Larunbatean berriz, otsailaren 22an, bi zita dituzue nahi izan ezkero. Lehena, Antzuolako Gaztetxean izango da eta bertan, Ernia Zarauztarrez gain, Beasaingo Colapso, Zaragozako Inquietud eta Bilboko Crimental edukiko dituzue. Guztia, gaueko 22:00etatik aurrera.
Larunbatean bertan ere beste kontzertu bat duzue iragarrita. Hau Usurbilgo Gaztetxean izango da eta oraingoan MKT Zarauztarrak, Can´t Explain Oriotarrak eta Usurbil bertako Desegin taldeak joko dute.
Eta amaitzeko, igandera pasako gara, otsailaren 23an Donostiako Atabal tabernan egongo den kontzertuaz hitzegiteko. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera Metralletak eta Addendak oholtza elkarbanatuko dute beste behin ere.
2014a ongi hasteko M.K.T. taldeko kideak edukiko ditugu ZarataZarautz irratsaioan. Beraien Leherketak Zeruan diska berria ia ia prest dute eta gurean egongo dira hau aurkezten. Honez gain, gure ohiko agendari ere errepasoa emango diogu, beti bezala, asteartean eta gaueko 21:30etatik aurrera.
Atzoko irratsaioa Podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Abenduaren 14ean, larunbatean, Zaratazarautz Batallaren ekitaldi berri bat bizi ahalko da Putzuzulo Gaztetxean. Bertan, bi eszenatokietan 10 musika talde ariko dira zuzenean. Kontzertu honetan atera daitekeen dirua, gure lagunak diren Ekhiñe eta Ekaitzen bixitak ordaindu ahal izateko erabiliko da. Beraz badakizue, nahiz eta zarata ez gustatu, AZALDU!!!!
Apirilaren 27an Labi eta Xaporrari ongietorri kontzertu bat egin genien herriko 13 taldek. Apur bat berandu bada ere hemen dituzue egun horietako irudiak:
Asteazken honetan Labi eta Xaporra kartzelatik irtengo dira bertan urtebete egin ondoren. Mila aldiz salatu dugu zein arrazoigatik giltzaperatu zituzten eta ez gara berdina behin eta berriz errepikatzen ibiliko. Baina bai gogoratu nahiko genuke ostiral honetan, Apirilaren 27an gure lagun, Txixaparraztako kide eta Vistalegre kide den Labiri omenaldi txiki bat egingo diogula Zarauzko Arrano tabernan. Arratsaldeko 20:30etatik aurrera 12 taldek joko dugu bertan. Txixaparrazta, Erantzun, Metralleta, Humilitate, Diskoiraa, MKT, Dirtaa, Hilkar, B.A.F., Inor Ez, Ernia eta Napalm taldeak joko dugu.
Kontzertuak gaueko 01:00etarako amaitua egon behar du eta hortaz dena ziztu bizian joango da.
Datozen egunak oso mugituak edukiko ditugu gurean eta hau dena mezu honen bidez laburbiltzen saiatuko gara.
Lehenik eta behin Orioko Gaztetxera joango gara. Bertan, Apirilaren 1ean, ostiralean, sekulako kontzertua antolatu dute eta. Zarauztik, Diskoiraa eta Erantzuneko lagunak hurbilduko dira Oriokoak diren Citizen Kane, Donostiako Los Santos eta Urretxuko Zaborra taldearekin batera jotzera.
Kontzertuekin jarraituz, Apirilaren 4ean, astelehenean sekulako Crust kontzertua edukiko dugu Putzuzulon. Bertan, Alemaniatik datozen Gun mob eta Hellborn messiah taldeak edukiko ditugu. Kontzertua 21:00etan hasiko da.
Eta Putzuzuloko kontzertuekin amaitzeko, datorren egunean, Apirilaren 5ean alegia, hiru talderen saioa edukiko dugu. Oraingoan, Donostiako Hell Division, Bartzelonako Gattus eta Nailbiter Ingelesak edukiko ditugu.
Euskal preso politikoen alde Anmistiaren Aldeko Mugimenduak antolatzen duen ibilaldia da Pausoz Pauso ekimena. Larunbatean, apirilaren 25ean izango da eta Azkoititik Zarautzerako bidea egingo dute eskualdeko hainbat eragilek. Eta eragile horien artean, ZarataZarautz osatzen dugun lagunak egongo gara.
Goizeko 10:00etan abiatuko da martxa Azkoitiko plazatik Azpeitiarantz. Azpeitiatik igaro ostean Zestoarantz joango dira. Zumaiara iristean, 14:30ak aldera, herri bazkaria egingo da eta bazkalostean, arratsaldeko 16:30ak aldera berriz ere martxari ekingo zaio. Getariatik igaro eta Zarautzen amaituko da ibilaldia. Arratsaldeko 19:30ak aldera Musika plazan izando da amanera ekitaldia eta baita indar berritzeko txotxa ere. Gauean kontzertuak egongo dira gaztetxean. “Egurra eta kitto”, “Fridays Crew” eta “Mercenarios” taldeek joko dute.
Honez gain, Arraio irratiak zuzeneko emankizuna egingo du goizeko 10:00etatik aurrera.
Beste astebukaera mugitu bat dute Zarauzko taldeek oraingoan ere. Ostiralean, Apirilaren 23an, kontzertua izango du MKT taldeak Azkoitiako Matadeixen. Honez gain, Humilitate taldeak ere Balmasedako herriko tabernan joko du Tres41 taldearekin.
Ostiral honetan ere kontzertu handia zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Aste honetan, Siervos de Nadie
Galiziarrak izango ditugu berriz ere. Frantziatik konzertu batzuk eman aurretik bisita egingo digute. MKT Zarauztarrak ere bertan egongo dira. Europan barrena egin behar duten birako aurreneko konzertua izango da, Galizarrekin Frantzian ibili ondoren, Belgika, Holanda, Alemania, Txekia eta Suitza zapalduko dituzte. Hauekin batera Sub Rats Bilbotarrak izango ditugu denboraldi luze batean kontzerturik eman gabe egon ondoren. Hau gutxi balitz, Belgradoko bi talde izango ditugu gure artean, Lets Grow eta Jaibo!.
Gaubela dotorea beraz ostiral honetan gaztetxean, 21:00k aldera hasiko dira kontzertuak, 1:00 bukatu behar bait dute.