Archive for the ‘MKT’ Category
astelehena, 1 martxoa, 2010
Otsailaren 19an ospatu zen ZarataZarautz Festeko bideoak sarean daude iada. Bideoetan ez dira talde guztiak ateratzen baina guapoenak behintzat agertzen direla esan dezakegu jajaja. Gozatu ezazue!!!

INOR EZ vs MKT
DISKOIRAA vs ERANTZUN
DIRTAA vs METRALLETA
Posted in Berriak, Dirtaa, Diskoiraa, Erantzun, Inor Ez, Metralleta, MKT | No Comments »
astelehena, 15 otsaila, 2010
Otsailaren 16ko ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxean burutuko den II. ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu. Ez dakizuenentzat, esan lehen bataila Lobato Etxean burutu zela. Bertan, bi eszenatokitan banatuta, Zarauzko 10 taldek joko dute, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat. Horrela, talde bakoitzak 8 abesti joko ditu.

II. gerra honetan parte hartuko duten taldeak Metralleta, Diskoiraa, Ulu, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Burux Lee, MKT, Dirtaa eta Ezereza izango dira.
Astearte honetan, talde hauetako partaide batzuk izango ditugu gonbidatu gisa, B Jauna eta Lagun Izoztuarekin batera. Beraz ez ahaztu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3a sintonizatzea edo internet bidez entzutea.
Posted in Burux Lee, Dirtaa, Diskoiraa, Erantzun, Ezereza, Humilitate, Inor Ez, Irratsaioak, Kontzertuak, Metralleta, MKT, Ulu | No Comments »
osteguna, 10 abendua, 2009
Astebukaera hau ere kontzertuz beterik dator. Hasteko, Abenduaren 11ean, Zarauzko Arrano tabernan, MKT Zarauztarrak eta Orioko Uteh taldeek joko dute. Gaueko 23:00etatik aurrera, bi talde hauen doinuez gozatzeko aukera izango duzue.
Honez gain, larunbatean, Abenduaren 12an eta Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, Terror Harris, Miranda de Ebroko talde berria izango dugu hardcore punk azkarra eginez. Bigarren taldea berriz, Punk rock melodiak ekarriko dizkigute eta Donostiarrak dira, beraien izena, The Dispositive. Kontzertua 22:30tan hasiko da.

Eta amaitzeko, Zallan ere Zarauztar talde batek joko du, Erantzunek hain zuzen ere. Bertan, Fly shit taldearekin joko du.
Posted in Berriak, Erantzun, Kontzertuak, MKT | No Comments »
asteartea, 1 abendua, 2009
MKT eta Humilitate taldeek Orioko festetan joko dute Abenduaren 4an. Beraiekin batera, Oriokoak diren Uteh taldeak ere joko du. Kontzertua gaueko 22:30etan hasiko da, txosnetan.

Posted in Berriak, Humilitate, Kontzertuak, MKT | No Comments »
asteazkena, 24 ekaina, 2009
Ekainaren 25, 26, 27 eta 28an Zarauzko San Pelaioak izango ditugu gure herrian. ZarataZarataZarautz webguneak beraz, oporraldi txiki bat hartuko du egun horietan, ratero eta bortxatzaileen artean festaz gozatzeko.

Gure partetik, festara hurbiltzea gomendatzen dizuegu, makina gauza eta ekintza izango ditugu egiteko. Baina bereziki, Ekainaren 27an izango den kontzertura gonbidatu nahi dizuegu. Bertan, Txixaparrazta talde mitikoaren berragerpena izango dugu. Dutxatu gabeko zikin hauek, kontzertua eskeiniko dute denbora batean isilean egon ondoren. Beraiekin batera, MKT-ko lagunaka ere izango dira, sentimenduz beteriko doinuak astintzen. Kontzertu hau, arratsaldeko 20:00etan hasiko da.
Beraz, webgune hau bisitatzen duzuenok, gonbidatuak zaudete San Pelaioetara.
Posted in Berriak, Kontzertuak, MKT, Txixaparrazta | 1 Comment »
asteazkena, 17 ekaina, 2009
MKT hirukote Zarauztarraren azken lana eskuragarri duzue iada. Kostatu zaigu, baina sarean dago jeisteko.

Diska, oso osorik jeisteko, klikatu ezazue HEMEN.
Posted in Berriak, Diskak, MKT | No Comments »
larunbata, 13 ekaina, 2009
Aurrena Etsaiak izan zen, gero Subterranean Kids, hauen ostean Ama Say, Komando Tripontxik ere kontzerturen bat eman du eta orain Txixaparraztaren txanda iritsi da.

Bai, ez da gezurra, Rock Star batzuen moduan bueltan dira Zarauztarrak. Zarauzko San Pelaioak aitzakiatzat hartuta, kontzertua eskeiniko dute Ekainaren 27an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera eta MKT taldearekin batera..
Garai batean, Erdoiztatik afeitatu gabe etortzen ziren. Oraingoan agian beraien bizarrak moztuta etorriko dira baina betiko nazka itsura emango dute eta beraien ahotatik oraindik eta nazka gehiago irtengo da. Nik badaezpada egun horretan aterkia eramango dut, agian aurpegira txixaparrazta egingo didate eta.
Posted in Berriak, Kontzertuak, MKT, Txixaparrazta | 4 Comments »
osteguna, 4 ekaina, 2009
Ekainaren 2tik 21era bitartean ’Rockaren aztarna Zarautzen’ argazki erakusketa izango da Photomuseumen, herriko historian izan diren musika taldeen hainbat irudirekin. Bertan noski, ZarataZarautz osatzen duten hainbat talde eta “musikarien” irudiak aurkitu ahal izango duzue.

Hala ere gogoratu nahi dizuegu, erakusketa ikusteko ordaindu beharra duzuela, ostiraletan izan ezik, egun horretan debalde izaten da eta.
Honen arira, zenbat diru jasotzen dute Rockumentala antolatzen dutenek? eta zenbat urte osoan zehar Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean edota Herriko Tabernan ekitaldiak antolatzen dituztenek? Zer laguntza mota ematen zaie? Zuen erantzunen zain geratzen gara
Posted in Berriak, Burux Lee, Dirtaa, Diskoiraa, Erantzun, Ezereza, Humilitate, Inor Ez, Metralleta, MKT, Txixaparrazta, Zulo | 1 Comment »
astelehena, 18 maiatza, 2009
Zarauzko Hainbat musika taldek bere atxikimendua eman diote Gurekin Jai batzordeari. Zarauzko udaletxeak azken aldian ezartzen ari zaizkien neurri eta debeku ezberdinak ikusita, Zarauzko Gurekin Jai Batzordeak atxikimendu kanpaina bat ekin zuten Udalaren jarrera salatzeko.

Atxikimendu hauen baitna, Zarauzko hainbat musika taldek beraien babesa eman diote Gurekin Jairi. Orain arte honako hauek dira taldeak:
METRALLETA
ERANTZUN
CULANDRA
HUMILITATE
STOCKHOLM SS
DISKOIRAA
EZEREZA
DIRTAA
MKT
BURUX LEE
INOR EZ
HARLORE
MANTISA
TXIXAPARRAZTA
ANESTESIA
Beste talderen batek bere babesa eman nahi badu, zaratazarautz@arraio.net helbidera idatzi ezazue mesedez.
Honez gain, gogoratu Maiatzaren 29an eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Asanblada irekia egingo da Munoan bertan.
Ekainaren 5ean berriz, prentsaurrekoa burutuko da Munoan ere, arratsaldeko 19:00tan.
Posted in Berriak, Burux Lee, Dirtaa, Diskoiraa, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Metralleta, MKT, Txixaparrazta | 1 Comment »
asteazkena, 29 apirila, 2009
Apirilaren 28ko saioa iada entzungai duzue. Bertan MKT talde Zarauztarrarekin hizketan ibili ginen. Beraien sorreraz, lehen lanaz eta aste Santutan eginiko biraz hitz egin genuen.

Honez gain, astebukaera honetan egongo diren kontzertuez ere hitzegin genuen. Amaitzeko, Putzuzuloko kide batek jasan behar duen epaiketa ere hizpide izan genuen.
Irratsaioa entzun nahi baduezue, klikatu ezazue HEMEN.
Egun horretako Playlista ikusteko, irakurri ezazue HEMEN.
Posted in Berriak, Irratsaioak, MKT | No Comments »