Archive for the ‘Taldeak’ Category

Metralletako kideak ZarataZarautzen

astelehena, 26 martxoa, 2012

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Metralleta taldeko kideak edukiko ditugu. LP berria kaleratu berri dute eta hau aurkeztera etorriko zaizkigu. Honez gain, Aste Santuetan Europan zehar egin behar duten 2 asteko biraren berri ere izango dugu. Honen ondorioz, saioa ere berezia izango da, irratiko kide eta entzule den Disgalerna edukiko dugu irratsaioaren gidaritzapean, Metralletatarrei galderak eginez.

Gogoratu, zure astearteko zarata dosia gaueko 21:30etan hasiko dela FMko 99.3an edo internet bidez.

Atzo Disgalerna eta Metralletako kideekin egin genuen saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Astebukaera honetako Zarauzko taldeen kontzertuak

ostirala, 16 martxoa, 2012

Astebukaera berri bat dugu aurrean eta Zarauzko zarata taldeek kontzertu batzuk eskeiniko dituzte. Hasteko, gaur bertan Erantzun eta Metralleta taldeek kontzertua izango dute Ordiziako Kirkil tabernan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Bestetik larunbatean ere kontzertu itzela izango da Laudioko Orbeko Etxean. Bertan lau taldez gozatzeko aukera edukiko duzue. Kantabriako CrisisChrist, Bilboko Boa Morte eta Zarauzko Diskoiraa eta Metralleta berriz ere.

Kalean da Metralleta taldearen lan berria

asteartea, 13 martxoa, 2012

Metralleta taldearen LP berria kalean da. 2009 eta 2010ean Kobory eta Diskoiraa taldeekin elkarbanaturiko lanen ostean, 12 hatzbeteko bat kaleratu berri dute.

Diska hau 2011ean grabatu zuten laukote bezala eta bertan 13 abesti ageri dira, tartean, Ezin Izan, Kamikaze eta Afonia taldeen moldaketa bana. Abestien hitz batzuk berriz, Labi eta Ekhiñek eginikoak dira eta plastiko zatian leku apur bat geratzen zenez, 2007an Tximasekin grabaturiko eta oraindik argitaratu gabe zeuden Coche Bomba eta Obni taldeen bertsio pare bat ere sartu dituzte. Lan honen diseinua berriz, Aritz Aranbururen eskutan geratu da.

Diska hau taldeak berak eta kaleratu du KHHAPSPMCH zigiluaren laguntzaz. LPa lortu nahi baduzue honako helbideetara idatz dezakezue:

zaratazarautz@arraio.net
khhapspmch@yahoo.es

Baina binilorik entzuteko aukera ez baduzue, HEMEN klik egin dezakezue.

Metralleta taldea Guilty of Being DIY bilduman

ostirala, 9 martxoa, 2012

Metralleta taldea, Filferro Records zigiluak kaleraturiko Guilty of Being DIY Lp bilduman irteten da. 22 talde Europarrek osaturiko bilduma honetan parte hartu du Pertxenta abestiarekin.Lp-az gain, CDa ere ekartzen du.

Beraiekin batera, El punto devil, The Capaces, Zinc, Estricalla, Drama, Adrenalized edota Error bezalako taldeen abesti bana ere agertzen da.

Norbaiti interesatzen bazaio,errekopilatorio honen kopia batzuk ditugu salgai. Nahi duen edonork, zaratazarautz@arraio.net helbidera idatzi besterik ez du gurekin kontaktuan jartzeko.

Humilitate taldeak Basaurin joko du larunbat honetan

osteguna, 8 martxoa, 2012

Humilitate taldeak, Basauriko Txarraska Gaztetxean joko du larunbat honetan, Martxoaren 10ean. Panicka Fest izena duen jaialdian jardungo da, Hell Division, Nerviosah, Diswar, Madrilgo Accidente eta Mallorkako Net Weight taldeekin batera.

Metralletak Elorrioko Gaztetxean joko du

astelehena, 5 martxoa, 2012

Metralleta taldeak Elorrioko Gaztetxean joko du Martxoaren 9an ostiralean. Gaueko 23:00etan hasiko den kontzertuan, Donostiako Hell Division, Asturiasko Nietos De Puta eta Mallorkako Net Weight taldeekin jardungo da. Metralletakoek gainera, kaleratu berri duten LP berria aurkeztuko dute.

Diskoiraak Atabal tabernan joko du

ostirala, 2 martxoa, 2012

Diskoiraa taldeak Donostiako Atabal tabernan joko du bihar, larunbatean. Jarraian kontzertuaren xehetasunak:

BEER FISTING (Donostia): eskola zaharreko jarkore azkarra, zikiña ta oldarkorra!!

DISKOIRAA (Zarautz-Atapuerca): geo ta azkarro jotzen duen jarkore punk taldea

Martxoak 3, larunbata, Atabal tabernan (Amara-Donostia). Musu-truk!!!!

Metralleta taldearen inguruan ZaratataraZen

astelehena, 27 otsaila, 2012

Urretxu-Zumarragako KKinzona irratiko ZaratataraZ irratsaioak Metralleta taldearen inguruko irratsaio berezi bat burutu dute, Tximas aske utzi zutela eta. ZarataZarautzen konpetentzia den saioak, Tximasen taldea denaren abesti batzuekin saio berezia egin du eta entzungai duzue arrosa irrati sareko webgunean edo hemen bertan, podcastean.

Metralleta eta Hilkar Arranon tabernan joko dugu

asteazkena, 22 otsaila, 2012

Metralleta eta Hilkar taldeek Zarauzko Arrano tabernan joko dugu gaur, gaueko 21:00etatik aurrera, Tximasek merezi duen omenaldia emateko.Gonbidatuak zaudete!!!!

Humilitatek Mogambon joko du

astelehena, 13 otsaila, 2012

Humilitate taldea Trintxerpeko Mogambo aretoan egongo da asteazken honetan, Otsailaren 15ean. Bertan, Mallorkatik biran datozen Mostros taldeko kideak ere izango ditugu. Mallorkarrak biran dabiltza gure inguruan eta diska berria aurkezten dabiltza gainera. Honez gain, Humilitate, Estricalla eta Zinc taldeekin batera atera behar duten 7 hatzbetekoa ere aurkeztuko digute.