Archive for the ‘Taldeak’ Category

Metralleta eta Humilitate taldeak Beasaingo Gaztetxean

osteguna, 9 otsaila, 2012

Metralleta eta Humilitate taldeak Beasaingo Gaztetxean ariko dira larunbat honetan, otsailaren 11ean. Ondorengo taldeak ariko dira bertan:

FIEMO (Punk Iruñea)
HIC SVENT LEONES ( Rock Iruñea)
METRALLETA (Hardcore Zarautz)
HUMILITATE ( Hardcore Zarautz)
UHULU (Rock stoner Lizarra)
… Pantxiño (DJ)

Humilitate eta Diskoiraa taldeak Bergarako Tapoi Fest-en

asteartea, 7 otsaila, 2012

Zarauzko Humilitate eta Diskoiraa taldeek Bergarako Tapoi Fest jaialdian joko dute, ostiralean, otsailaren 10ean. Txapa irratiko Jar itzazu Tapoiak irratsaioak Bergarako Gaztetxean antolaturiko bi eguneko jaialdiak honako talde haue edukiko ditu:

Otsailak 10 Ostirala
Humilitate
Diskoiraa
Vitesee
Yaw
+ Dj Zarata

Otsailak 11, larunbata
Fly shit
Necesidad de luchar
J.A.N.
Garganboig
Adrenalized
Keep digging
+ Dj 90seg

Ernia eta Diskoiraa taldeek Ordizian joko dute

asteazkena, 1 otsaila, 2012

Otsailaren 3an, ostiralean, bi Zarauztar talderen kontzertua izango da Kirkil Tabernan. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Ernia eta Diskoiraa taldeak egongo dira tabernako hormak mugiarazten.

Defenestre Fest-a Putzuzulon

osteguna, 26 urtarrila, 2012

Larunbat honetan, Urtarrilaren 28an II. Defenestre Fest jaialdia ospatuko da Putzuzulon. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera honako talde zaratatsu hauek ikusteko aukera edukiko duzue:

Erantzun
Metralleta
Almax
Diswar
Kamorrah
Destierro
Derrota
Nerviosah
Pornosaurio
Hell Division

Zuzeneko kontzertuak amaitu eta gero gainera, disko jartzaileen txanda izango da. Hor izanen dira Viniloekin tiro egiteko prest Dj Johm Wayne eta DJ Clit Eastwood.

Humilitatek Deustuko gazte lokalean joko du

ostirala, 20 urtarrila, 2012

Humilitate taldeak Deustuko Gazte Lokalean joko du urtarrilaren 21ean, larunbatean. Bilboko Irola Irratiak antolaturiko kontzertuan, Yangtze Kiang eta Difuntos Telaraña taldeak ere ariko dira.

Erantzun taldeak Bartzelonan joko

asteartea, 17 urtarrila, 2012

Erantzun taldeak, Badalonako Estraperlo aretoan joko du ostiral honetan, urtarrilaren 20an. Bertan, Scream talde Estatubatuar mitikoarekin eta Bartzelonako Reves eta Assac! taldeak ere ariko dira.

Bi Zarauztar talderen kontzertua Bermeon

asteazkena, 11 urtarrila, 2012

Larunbat honetan, Urtarrilaren 14ean, bi talde Zarauztarrek joko dute Bermeoko Beleza Malandra Ateneoan. Kartelean gaiztotxo aurpegiarekin azaltzen diren Humilitate eta Hilkar taldeak zehatz mehatz. Jarraian duzue informazio guztia.

UZTAILAK 14, LARUNBATA
“BELEZA MALANDRA”
Ateneo kulturalean, Bermeo (erremedio 9)
18:30etan
[sarrera mugatuak izango dira eta aurre salmenta ateneoan bertan izango da]

HUMILITATE

Hc-trhash nahasketa bortitza. Estatu batuetako biratik bueltan kanturik berrienak zuzenean aurkezten. Erantzu, Burux lee, IRa et Decessus, Ras … eko kideekin.

HILKAR

Metal ikutuko hc gordina Zarautz, Donosti eta Urretxuko kideez osatuta.

Sekulako kontzertua Getariako Gaztetxean

larunbata, 7 urtarrila, 2012

Berandu baina seguru!! Azken egunak hospital batean igarotzeak horrelakoak ekartzen ditu… Crust kontzertu bortitza Getariako Gaztetxean! Egurra latza! Euskal Herriko, Belgikako eta Suediako taldeak igoko dira oholtza gainera. Kontzertua gaueko 21:00etan hasiko da.

VISIONS OF WAR: Belgikatik crust bortitza bi ahotseta


INFERNOH
: Suediako talde berria, anti.cimex edo eta totalitar taldeen arteko nahasketa!


HELL DIVISION
: tanke batzuk zure gañetik pasatzen

HILKAR: Urretxu-zumarraga punk/metal konexion, doñu astunak, ilunak eta azkarrak

ERNIA: Zarauzko hirukotea, hcpunk narratza eta zikiña

Txixaparraztaren kontzertua sarean da

asteartea, 3 urtarrila, 2012

Denbora askotxo pasa bada ere, azkenean Txixaparraztakoek Arraio Irratiaren 4. urteurrenean eman zuten kontzertuaren irudi batzuk sarean dira. Gozatu ezazue.., eta Labi askatu!!!

Ernia eta Extensity taldeak Arranon!!

asteartea, 27 abendua, 2011

Kontzertu zaratatsu oso interesgarria edukiko dugu bihar Zarauzko Arrano tabernan. Bertan, Zarauzko Ernia taldea eta Torellotik datozen Extensity taldeak edukiko ditugu gaueko 21:30etatik aurrera.