Archive for the ‘Taldeak’ Category

Humilitate egunerokoa

asteartea, 26 uztaila, 2011

Antolamendu falta Uztailak 24, Igandea

Ordu nahiko lo eginda esnatu gara Julioren etxean. Atzoko kontzertu eroaren ostean, gaur Los Angeles ezagutzera joateko asmoa dugu. Behin hemen egonda, ezin lotan denbora gehiegi galdu. Atzo, buelta txiki bat eman genuen eta ikusteko asko dagoela ohartu ginen, beraz, gaur zertxobait gehiago ezagutzen saiatuko gara. Guk, ez dakigu ezer LA-ri buruz. Baina tira, tipikoena Hollywood izanik, bertara eramateko eskatu diogu Juliori. Han ibili gara famosoen ibilbidean barrena, lurreko baldosetan dauden izarrak eta ezagunen izenak ikusten. Ziur mila toki interesgarri daudela hemen ikusteko, baina gu, turista tipikoak bezala, hantxe lurreko baldosei begira. Oscar sariak ematen dituzten antzokia eta antzerako toki mitiko asko ikusi ditugu bertan. Ez da beste munduko ezer, baina kuriosoa behintzat izan da ibilbidea. Mendi magalean dauden “Hollywood” hitzekin ere atera dugu argazkia (nola ez!!)

Soto auzoko mexikar batera joan gara bazkaltzera. Bertatik Ritorekin hitz egin dugu. Bera ari zen azken orduan guri kontzertua topatu nahian. Azken egunetan, bere berririk ez dugu izan eta gaur berarekin hitz egitea lortu dugu. Atzo kontzertua antolatu zigutenek, gaur beste kontzertu bat antolatzen zuten beste toki batean, bertan jotzeko gonbitea luzatu digute. Ritok, beste kontzertu bat ere topatu digu. Hasiera batean, biak jotzeko asmoa genuen arren, elkarrekin hitz egin ondoren bi kontzertuak elkartzea onena dela pentsatu dugu. Beraz, LA-ko 6 talde, bi kanadiar eta Texas-eko talde batekin arituko gara zuzenean gaurkoan. Musika tresnak saltzen dituzten denda batean izango da kontzertua eta pinta ona du. Atzo, gure kontzertuan izandako asko joango dira bertara eta gogotsu gaude.

20110724_los_angeles_i_0749

Ritoren etxean egon gara arratsaldean kontu kontari. Kanadiarrak iritsi bitartean, bere taldeari eta hemengo eszenari buruz hizketan aritu zaigu. Kanadiarrak iritsi dira. Texas-ekoak ez. Bidean geratu dira. Gidatzeko gehiegi edan dutela eta ez dira LA-ra iritsiko. Kuriosoa benetan. Beraz, ekipoa osorik gaudenez, bagoaz kontzertuko aretora.

Jende pixkat badago gu iritsi garenerako. Atzoko kontzertua ikusitako jende ugari dago bertan eta asko gerturatu zaizkigu kasu egitera. “españa, españa” esaten digute denek, eta pazientziarekin azaltzen diegu ez garela espainiarrak! (pazientzia ere pixkanaka bukatzen den arren!). Antolatzaileak, bertako talde pare bat hasiko direla esan digu, gerora, jende gehiago gerturatzen denean, gure txanda izango dela. Jende asko dago gu ikusteko gogoz eta gu ere oso gogotsu gaude. Atzoko kontzertu bikainaren ostean gaur ere kontzertu on bat izango delakoan gaude, gainera bolumenarekin ez dugu arazorik izango gaurkoan. Biran gatozen talde denak elkarrekin joko dugu. LA-ko bi taldeen ostean, kanadiarrak hasiko dira eta ondore gu. Kontzertua hasita zegoela, kanadiarrak etorri zaizkigu ea axola zaigun guk beraien aurretik jotzea galdezka. Guri, berdin zaigu noiz jo, beraz, baietz, arazorik ez dagoela esan diegu. Beranduxeago, nekatuta daudela eta ea beraien ostean jo ahal dugun galdetu digute. Nahiko mareatzen ari garen arren, arazorik ez dugula esan dugu beste behin ere. Kontzertua aurrera doan heinean, orden aldaketa dexente izan dira. Bertako talde gehiago agertu dira eta kontzertua luzatzen ari da. Azkenean, lehen kanadiarrak hasi dira eta kontzertu luze xamarra eman ostean, orain arte ikusi ez dugun antolatzaile bat agertu da. Presa handia dagoela eta geratzen diren talde bakoitzak 10 minutu jotzeko erregutu digu. Denak material berarekin eta kantu gutxi batzuk. Hiruzpalau. Bigarren kanadiarrak, asko tardatu dute hasi direnerako. Gu, jada urduri gaude, baldintzak uneoro aldatzen ari dira arratsalde osoan zehar eta ez dakigu kontua nola geratuko den. Antolatzaile batek 25 minutu, gure materialarekin izango ditugula dio, beste batek ezetz, 10 minutu bakarrik. Azkenean, bigarren kanadiarrak luzatzen ari direla ikusita 5-6. Kantuan bukatzeko esan die antolatzaileetako batek (presa zuenak). Guk, dagoen materiala hartu, gure kitarrak hartu eta jotzeko prestatu gara, nola ahala, baina moldatuko gara 10 minututxo jotzeko. Jendea, gu ikusteko gogoz dago eta sekulako gogoarekin gaude. Baina, zoritxarrez, lehen nota jo aurretik, dendako jabea etorri da mikroak kentzera. Kontzertuak ezin duela jarraitu esan du eta gu jo gabe geratu gara. Tonto aurpegia amorruarekin nahasten ari zaigu. Antolakuntza eskasagatik jo gabe geratuko gara. Inoiz baino jende gehiago gure zain dagoenean. Antolatzaile batzuek izan duten fundamentu faltak amorrua sortzen digu, baita bigarren talde kanadiarrak ere. Denborarik etzegoenean, oso mantso ibili direlako. Azkenean, arratsalde osoa zain egon ostean, mila orden aldaketa egin ostean, jendeari noiz jotzen genuen mila aldiz esan ostean, jo gabe gelditu gara. Kitarrak, aurpegi tristez jasotzen ari garen bitartean, “volver , volver” abesten hasi dira zaletu batzuk. Eskertzen da babesa. Amorrua nola ahala tragatzen ari gara gure gauzak jasotzen ditugun bitartean. Bertako lagun asko, denetik egiten saiatu dira, guk pixkat jo ahal izateko. Baina ez da posible izan. Unerik gozoenak eta gogorrena LA-n. Erdi tonto, erdi triste , erdi amorru aurpegiarekin, bagoaz Julioren etxera. Bera ere sekulako bajoiarekin dago. Esan diogu berak errurik ez duela. Beregatik ez balitz, ez genuke atzoko kontzertua jo ere egingo. Beraz, oso eskertuta, bihotzez eskerrak eman, besarkada handi bat, eta lotara goaz.

Barrukaldera beste behin
Uztailak 25, astelehena

10:00etan hitzartu genuen atzo esnatuko ginela. Iratzargailuak jo du eta jaikitzera gindoazenean… falsa alarma! Norbaitek Albixuri mobilera deitu dio eta ez dugu oraindik esnatu beharrik! (hau poza!) Oraindik goizeko zortziak dira! Beste bi ordu ditugu lotarako. Esnatu, Julioren familia penaz agurtu eta bagoaz gosaltzera. Atzo bazkaldutako mexikarrera goaz gosaltzera. Wifi-a dutela eta internet begiratu beharra dugunez gaurko kontzertuko helbidea lortzeko, bertara goaz. Ohikoa dugun gosari-bazkaria egin eta ordenagailua piztu dugunean hartu dugu eguneko sustoa. Ez da ordenagailua pizten. Bertan ditugu birako datu pila bat eta orain arte atera ditudan argazki eta grabatutako bideo guztiak. Lan guzti hori galduz gero… bosgarren pisutik botako naiz! Jeje (bueno, jeje orain…. Goizean ez hainbeste!). Gosaldu eta ordenagailuak konpontzen dituzten denda batera joan eta datuak salbu dira, beraz, dotore! Partizio bat egin eta sistema operatiboa berriz instalatu beharko dugu, baina, Fresnora iristeko, kilometro dexente ditugu beraz, bideari ekingo diogu oraingoz.

Fresnora iritsi eta kontzertuko tokia itxita dagoela ikusi ostean, ordenagailu denda batera joan gara. Zorionez, bertan, dendariari gertatutakoa azaltzen ari garela, ordenagailua piztu egin da. Disko gogor bat erosiko dugu datuen kopia egiteko eta kitto, salbu gara, oraingoz! Jeje (orain bai jeje)

Kontzertua dugun etxean 18etan egina dugu hitzordua eta ordua denez, etxeraka goaz. Bertan, Omar-ek egin digu harrera. Etxea nahiko zikin dago (ohikoa hau ere) eta Omarrek, zikinkeriari erreferentzi eginez, “it is a realy DIY place” esan digu (guztiz Zuk Zeuk Egin filosofia daraman gunea da). Ez dugu ulertzen nola nahasten dituzten bi terminoak. DIY, gauzak norberak egitea da. Narratza izatea narratza izatea da. Baina, hemen, askotan nahasten dituzte bi terminoak (etxe okupatuak, narratzak izan beharra dutela bezala. Ez dut inoiz ulertu eta ez dut inoiz ulertuko).

Ska-punk eta hardcore taldeak hasi dira gure aurretik. 3 taldek jo dute eta ez dabil jende gehiegi gaurkoan. Astelehena da eta normala iruditzen zaigu (nor etorriko da ba inork ezagutzen ez gaituen toki honetara astelehen batean?). Kostaldeko haize freskoa urrun geratu da. Hemen, barrukaldean, bero egiten du berriz. Kontzertu gelan ere bero handia egiten du. Dena prestatu eta gogor hasi dugu kontzertua. Arraroa eta dena egiten da talde guztia elkarrekin berriz. Indartsu sentitu gara zuzenekoan, denok elkarrekin berriz. Kontzertu ederra eman dugu eta gustura bukatu dugu. Ez gara ohitzen oraindik kontzertua bukatu eta oraindik 22ak izatea. Goiz dira hemen kontzertu asko. Bihar eta etzi kontzertu bikainak ditugu. Abrupteko lagunak antolatu dizkigute Oakland eta San Franciscon. Azken hiri honek, interes berezia sortzen dit. Ikusiko dugu nola joaten den. Zerbezatxo batzuk eta kontutxo batzuk kontzertua eman dugun etxe atzeko parkean, gau giro bikaina dago eta.

Humilitate egunerokoa

astelehena, 25 uztaila, 2011

Kaliforniarantz Uztailak 22, Ostirala

Sekulako beroarekin esnatu gara Las Vegasen. Atzoko kontzertua oso ona izan zen. Lehen aldiz, beste taldeetako musikari, ikusle eta zaletuak, denak elkartu ziren gure kontzertuan. Hemen, ohitura handia dago, nobere taldeak jo ostean alde egiteko. Atzo ordea, kontzertuko lehen bi taldeetan ez zen jende gehiegi sartu tabernara, jende gehiago zegoen kanpoan barruan baino. Baina gure kontzertua hasi zenean, denak sartu ziren eta eromen handia egon zen kontzertuan. Musikari kasu gehiegi egin gabe oso biolento dantza egiten zuenik ere bazen arren kontzertua ederra izan zen.

20110722_las_vegas_0797

Beroa hemen jada jasanezina da, baina, zorionez, bagoaz Kaliforniara. Pazifikoko haize freskoa jotzen duen kostaldera! San Diegon jotzen dugula suposatzen da. Suposatzen da esaten dut, zeren, oraindik ere kontzertua konfirmatzeke dugu. Azken unean erori zitzaigun aurrez konfirmatua genuen kontzertua, eta beste lagun batek zerbait topatu ahal digula esan digun arren, ez dugu ezer jaso eta gaur gauean kontzertua izanda… ez dut uste ezer aterako denik.

Zorionez egia da, Kaliforniara gerturatu ahala, haizea freskoagoa nabari dugu. Ederra oparia! San diegora iritsi gara, 5-6 orduko bidaiaren ostean. Hiri interesgarria dirudi. Kostaldeko hiria da, Mexikoren muga oso gertu dagoelarik. Zentrura gerturatu gara, internet begiratzera. Ea kontzertuaren berririk dugu. Zoritxarrez, ez dugu berririk, beraz, ez dugu ez kontzertu, ez lotarako tokirik. Aparkatu eta San Diego ezagutuko dugu, zerbait afaldu eta eguna lasai hartu. Bihar, goizean goiz mugitu beharra gara, Legoland bisitatzeko asmoa duelako taldekide batek. Beraz, gauen hiritik buelta bat eman ostean, bideari ekin eta bideko atseden gune batean geratuko gara lotara. San Diegoko erdigunean jende pila dabil. Diru asko dagoela nabari da hemen inguruan. Turismo asko. Baina afalostean, besteak kafea hartzen zuten bitartean, erdigunetik atera eta bueltaxka bat ematera joan naiz. Eskale mordoa ikusi ditut kalean lotan. Orain arte ikusi ditudan gehienak. Minutu batzuk lehenago, antzoki batetik ateratzen ari zen abeslari ezagun bati bidea itxi diote trafikoarekin arazorik izan ez lezan. 10-15 maromok errepidea moztu dute, artista hau lasai irten zedin. Kuriosoa, batzuei errepidea ixten diote lasai ibil dadin eta beste batzuei hiriko gune guztiak ixten dizkiete, kalean lo egin behar dutelarik.

Los Angeleseko eromena Uztailak 23, Larunbata

Legolandera bidean geratu ginen auzoan esnatu gara. Belardi batean egin dugu lo. Etxerik gabe batek esnatu gaitu, bertan lotan harrapatzen bagaituzte isuna jarri ahal digutela esanaz. Beraz, esnatu , gosaldu eta Legolandera goaz. Bertan utzi dugu taldekidea eta gainontzekoak hondartzara goaz. Uda osoan lehen aldiz goaz hondartzara. Eguzkiak gogor jotzen duen arren ederki sartu da pixkat hondartzan etzan eta bainu bat hartzea. Birako bigarren bainua, honek uda sentsazio gehiago ematen digu (jejej zarauztarrak gera gero!).

20110724_los_angeles_i_0703

Eguerdiko hiruretan Los Angelesko aireportura joan gara. Bertan jaso dugulako Humilitateko bigarren abeslaria. Lana dela eta ezin izan du bira hasieratik etorri eta gaur iristen da, geratzen den hilabetea gurekin egiteko. Gogotsu dator eta indar eta haize freskoa ekarriko digu Arrona jaunak. Hilabete goaz 24 ordu elkarrekin eta ederki etorriko da falta izan den abeslariaren indar freskoa.

Juliok, bere etxean hartu gaitu. Bere familiak sekulako ongi etorria egin digu. Mexikarrak dira denak. Aspaldi hona etorriak dira. Beraien etxea, gure etxea dela errepikatu digute. 3 urte dituen Ashley-k ere horixe bera esan digu. Asko eskertzen da horrelako goxotasuna etxetik kanpo zaudenean. Los Angeleseko auzo japonesa ezagutzera eraman gaitu eta ondoren beraien etxean afari oso goxoa eman digute. Flipatzen ari gara familia hau zein jatorra den. Ilusioa egiten die gu bertan egoteak. Ea egunen batean Euskal Herrira etortzen diren eta afari eder bat eskaini ahal diegun.

Kontzertua etxe baten atzeko patioan da. Iritsi eta jende pila bat dagoela konturatu gara. Kontzertua emateko tokiak azpiegitura oso eskasa duen arren, jende asko dago eta giro bikaina egongo dela dirudi. Lehen taldea jotzen ari da eta inork gutxi egin die kasu. Ska-punk taldeak dira gaurko gehienak. Bigarren taldean hasi denerako jendez gainezka dago ingurua. Ska doinuak jotzen hasi dira eta jendea dantzan hasi da. Giroa berotzen hasi da. Momentu batean, argiak itzali eta denak isiltzeko esaten hasi dira. Aurrez, abisatu digute, polizia etortzen bada horixe egiten dutela. Argiak itzali eta jende dena isilarazi. Festarik egongo ez balitz bezala egiteko. Egia esan kuriosoa da. 10-15 lagunekin logikoa izan daiteke. Baina 100 pertsonatik gora dauden kontzertu batean, hau nahiko xelebrea iruditzen zaigu. 5 minutuz “isilik” egon ostean, kontzertuak aurrera jarraitu du. Bolumenarekin arazoak izango ditugula ikusten dugu jotzen hasi aurretik. Jotzen ari den taldeari bolumena jaisteko esan diete eta guk askoz ere altuago jotzen dugu. Beraz, soinu frogarik egin gabe, dena prest utzi eta zuzenean hastea erabaki dugu. Julio gure lagunak, gure saioa aurkeztu nahi du. Dena prest dugula ikusi duenean, jendeari oihuka, gure taldea aurkeztu du eta jotzen hasi gara. Erritmo mantso samar batekin hasi gara, baina lehen minutuan doinu azkarra sartu dugun momentuan eromena lehertu da. Mundu guztia dantzan hasi da. Gure gainera erori dira asko, ni ampliaren gainera erori naiz eta abeslariak ere bateriaren gainera erori dira. Lurreko hautsa ere botatzen hasi dira batzuk eta arnas hartzea ere kostatzen da. Ni, ampli atzean jarri behar izan naiz, besteen aurrean lagun batzuk jarri dira babesten saiatzeko. Batzuk zuhaitzetatik saltoka, besteak mahai gainetik saltoka… inoiz jo dugun kontzerturik eroena izan da. Bolumena inoiz baino baxuagoa izan den arren… kontzertua eromen galanta izan da. Sekulako gozatua hartu dugu. Azken kanta ezin izan dugu bukatu, gure abeslarietako bat 4 bat ikuslerekin batera bateri gainera erori delako eta bateri guztiak lurretik bukatu duelako. Eskerrak lagun batzuek gure ekipoa heldu pixkat zaindu duten,… bestela gaurkoan ampli gabe itzuliko ginateke etxera.

Humilitate egunerokoa

ostirala, 22 uztaila, 2011

Riders On The Storm Uztailak 20, Asteazkena

600 Kilometro genituelakoan esnatu, baina, 750 kilometro ditugu egiteko gaurkoan Tucson-era. Lo pixkat egin ahal izan dugu eta internet begiratu ostean patxadaz atera gara. 4. Kiometroa egitera iritsi gabe, furgonetak, antikongelante likido usaina botatzen duela ohartu naiz. Pixkat aurrerago, korreak ondo heltzen ez duela ohartu eta gelditu egin gara. Gelditu eta gure motorretik ke zuria ateratzen dela ikusi dugu. Kakalarri aurpegia jarri zaigu denoi. Mekanikaz ideiarik ez dugu baina larria dirudi. Frank, gure mekaniko partikularrari deitu, eta tailer batera gerturatu gara. Jator asko hartu gaituzte mexikar jatorriko mekanikoek. Zorionez, ura garraiatzen duen tubo bat solte dago. Hori dela eta likido dena galdu eta radioadorea berotu da. Konponketa erraza zorionez. Denbora pixkat galdu dugu konponketekin baina dena prest bideari ekiteko.

Gaur, Tucsonera bidean, desertuko zatirik gogorrena gurutzatu behar dugu. Gogotsu gaude. Orain artekoa ez baitzaigu oso gogorra iruditu. Gaurkoan ordea, desertuak, bere aurpegirik gogorrena erakutsiko digu. Gogorrena eta ederrena. Bi ekaitz ekiditea lortu ondoren, beste bi ekaitz bete betean harrapatu ditugu. Euri jasa ikaragarria aurrena, hondar erauntsia ondoren, eta amaitzeko, ekaitz elektrikoa. Sekulakoa izan da. Gogorra bezain ederra. Gainera, bukatzeko, ekaitzen ostean geratzen den kolore indartsua, eguzkiaren azken izpi naranjekin nahastu eta inoiz ikusi dugun ilunsentirik ederrenetakoa oparitu digu desertuak.

20110721_gran_canyon_ii_0674

Tucsonen Alex eta bere semea genituen zain. Biak elkarrekin talde bat duten arren, gaur Alex-en beste taldeak joko du gurekin. Harrera bikaina egin digu bikoteak. Semeak 12 urte inguru izango ditu. Afaltzera, janari begetarianoa dagoen jatetxe batera eraman gaituzte. Bertan, internetera sartu eta Gran Canyon non dagoen begira hasi gara. Badakigu egunotan gertu gabiltzala eta ikustera joan nahi dugu. Kilometroak ikusi ostean, biharko eguna da gertuen izango garena, beraz, gaur 750 kilometro egin ostean, kontzertua jo eta zuzenean atera beharko gara. 1000 kilometro ditugulako Las Vegas-era Gran Canyonetik pasata. Beraz, Las Vegas-en 19:00etarako egoteko, eta Gran Canyon ikusi ahal izateko aukera bakarra dugu. Leher eginda gauden arren horixe da erabakia. Nik furgonetan siesta txikia egin dut gure kontzertu aurretik. Beste bi taldeak jotzen ari ziren bitartean. Gure kontzertua ederra izan da. Baina gaur ere jo eta berehala itxi dute taberna. Beraz, furgonetan sartu eta bagoaz berriz errepidera. Egun osoa furgonetan daramagunan sentsazioarekin. Musika klasikoa jarri dut bideko banda sonora gisa. Besteak , berehala lokartu dira. 4 ordu oso gustura gidatu ditut. Eguna argitu den arte. 100 kilometro bakarrik falta zaizkigu Gran Canyon-era iristeko!

Gran Canyon de Arizona + Las Vegas Uztailak 21, Osteguna

Bidai luzea eta gogorra zirudiena uste baino errazago egin dugu. Goizeko 8etarako Gran Canyonen ginen. Egia esan behar bada, esfortzuak merezi izan du. Zoragarria da hau. Bizi osoan zehar Gran Canyon del Colorado bezala aipatu digutena, Gran Canyon de Arizona da. Arizonan bertan baitago. Flipatzen jardun gara naturaren edertasun honekin. Argazki dexente atera eta bueltaxka bat eman ostean, Las Vegas aldera atera beharra dugu. Hauxe da biran aritzearen alderik txarrena. Toki gehienetan oso denbora gutxi egon ahal zarela (alderik txarrena askotan eta onena besteetan! Jejeej)

Beroa ikaragarria da. Desertua bere alderik beroena erakusten ari zaigu gaurkoan. Furgonetako lehioak irekita, labe barrutik datorren haizea sartzen dela dirudi. Honek, nekea handitzen digu, baina, zorionez, bidean, laku zoragarri bat topatu dugu. Las Vegas-etik 30 mila ingurura topatu dugu paradisu txiki hau. Ura beroa zegoen arren, zoragarria izan da bidaiko lehen bainua hartzea. Asteak daramatzagu 30 bat gradutik jeitsi gabe. Gaur, 40tik gora ere baditugu, eta kuriosoa, ekialdeko kosta guztia gurutzatu ostean, desertuan hartu dugu lehen bainua! Eta zoragarria izan da gainera!

Uretatik atera garenerako lehorrak geunden arren, berehala iritsi gara Las Vegas-era. Takeria batean jotzen dugu gaurkoan. Mexikar takoak egiten dituzten taberna batean. Kontzertu asko antolatzen dituzte bertan, eta pinta ona du gaurkoak. Kontzertuan, 4 talde izango gara. Kanadiar bat, bertako bi eta gu. Gaur, kontzertu ostean, Las Vegas erdigunetik osteratxo bat egiteko gogoa dugu. Argien hirian galdu, Kasinoak bixitatu (dirurik utzi gabe noski) eta bihar desertua agurtuko dugu. Kalifornia da gure hurrengo geltokia. Pazifikoko haize freskoa hartzeko gogoz gaude. Desertuaz asko gozatu dugu. Baina, haize freskoa ere ederki sartuko da. Asteburuan gainera gure beste abeslaria ere etorriko da. Beraz, behingoz, taldea osorik izango gara. Gaur, kontzertu aurretik bukatu beharra dut egunerokoa. Bihar kontatuko zer moduz joan den. Baita kasinoetan aberastu garen edo beti bezain pobre eta zoriontsu jarraitzen dugun. Bitartean, muxu bana denoi.

Metralletakoak Penintsulan egongo dira astebukaera honetan

osteguna, 21 uztaila, 2011

Metralleta taldeko kideak Zaragoza, Madril eta Urretxu aldean egongo dira astebukaera honetan kontzertuak eskeintzen. Ostiral honetan bertan, Zaragozako Arrebato aretoan egongo dira, ondoren Madrilera joan eta Lets go tabernan jotzeko. Bira txiki honi amaiera emateko, Urretxu-Zumarragako Gaztetxean joko dute, Miner taldearekin batera. Azken kontzertu hau gainea, KKinzona irratiak zuzenean emitituko du eta dena ongi badoa, Zarauzko Arraio irratian ere entzun ahalko da.

metralleta_tur

Humilitate egunerokoa

asteazkena, 20 uztaila, 2011

Frank eta bere familia Uztailak 18, astelehena

Furgoneta konpontzea da gaurko zeregin nagusia. Bueno, eta harekin San Antoniora joatea. Bertan, kontzertuaren ostean bideari ekin behar diogu. Agian bira osoan zehar izango dugun biderik luzeena dugu gaur gauean. 1300 kilometro desertuan barrena. Ilusio berezia egiten dit desertuan gidatzeak. Gogotsu nago. Atzo, Frank-ekin egon nintzen gidatzeaz hizketan. Bera ere zaletu amorratua da. Desertuan flipatu egingo nuela esan zidan. Ikaragarria dela izarrak nola ikusten diren bertatik. Gidatzen asko entretenituko nintzela.

Bere tailerrera joan eta bere anaiak egin digu arrera. Aitarena da tailerra eta bi semeek egiten dute lan bertan. Potentzia ikaragarriko motorrak egiten dituzte bertan. Gure furgoneta begiratzen duten bitartean Frank-ek bere kontxea utzi digu disko denda batera joateko. Bertara joan, diskoak begiratu, batzuk erosi, gureak saldu eta bere kotxea arrankatzerakoan arazoak hasi dira. Kotxeak ez zuen arrankatzen. Hau panorama! Utzi diguten kotxea ere izorratu ahal dugu? Carlos Sainz dirudigu! Berari deitu eta normala dela esan digu. Bere kotxea, tailerrean sobratutako piezekin egina dagoela eta trukoa du arrankatzeko. Mila aldiz saiatu ostean (pintzekin eta guzti) ez dugu lortu. Azkenean, furgoneta handi bati lotu behar izan dio arrankatzeko.

Arratsaldea tailerrean pasa dugu. Konponketa, uste baina gehiago luzatu zaigu. Baina furgonetarekin arazoa izateko egunik egokiena zen gaurkoa! Presa handirik ez dugun eguna, eta konfiantzazko tailer batean. Zorionekoak gu. Oso prezio onean egin digu dena gainera Frank-en familiak. Oso eskertuta agurtu gara. Abendu inguruan gurera bisitan etortzeko plana egin dugu berarekin.

20110720_alburquerque_0538

3 ordu terdiko bidaiaren ostean iritsi gara San Antoniora. Kantina antzeko batean da kontzertua eta iritsi garenerako lehen taldea jotzen ari da. Thrash zaharra egiten dute. Oso ongi egin ere. Bigarren taldea, neskek osatutako taldea da, hauek ere kontzertu txukuna eman dute. Hauen ostean, beste talde bat eta gero gure txanda da. Kontzertu beroa izan da. Jendea oso gertu nabaritu dugu eta dantzan bukatu dute gure saioa. Gustura gaude. Baina, hemen ohikoa den bezala, kontzertua bukatu eta tita batean itxi dute taberna. Oraindik ere izerditan gaudelarik, zerbait afaldu, antolatzaileengatik agurtu eta errepidera goaz berriz. Gaur ez dago lo egiterik. 1300 kilometro ditugu Alburquerquera. Beraz, hit the road (jack)!

Desertuan barrena Uztailak 20, astelehena

Furgonetan eman dugu eguna. Gau osoa gidatzen eman ostean, eguna ere, horretan eman dugu. Alburquerquera iritsi garenerako arratsaldeko 18:30ak ziren. Gaur kontzertua arratsaldez dugu. Hiri bertan Canibal Corpse eta Exumed taldeen kontzertua baitago. Jende gehiena bertara joango delakoan, aurreratu dute gure kontzertua. Bidai gogorra bezain interesantea izan da. Gure kasetez gain, irratiak oparitu dizkigun mexikar abestiak, musika klasikoa etab izan dugu bidaide.

Bidean, internet ere begiratzeko astia hartu dugu. Bertan, bi lagun kexaka nituen idazten ditudan egunerokoak luzeegiak direlakoan. Zer pentsatua eman dit honek bidean (denari bueltak emateko denbora dago 1300 kilometroko bidean jeje). Bizitza arinegia egiten ari garela iruditzen zait. Dena geroz eta laburragoa da. Testuak twit dira gaur egun. Argazki pare bat eta hitz gutxi, erraz jan dezagun. Mastikatu gabe tragatu dezagun. Dena lehen kolpean jasotzeko modukoa egiten dugu jada. 8 minutuko bideo bat ikusteko ere jada ez dugu tarterik. Lehen kolpean eta arin sartzen dena bakarrik onartzen dugu. Hau, harremanetara ere pasa dela iruditzen zait, elkarrizketak ere geroz eta arinagoak ez ote diren beldur naiz. Normala iruditzen zait nire “kronika” hauekin aspertzea. Ez naiz idazle abila. Ezta historiak kontatzen abilidade berezirik duena ere. Baina tira, aspertzen bazarete… sentitzen dut. Beti dago ez irakurtzeko aukera!

Desertuak interes berezia sortzen zidan. Baina bide txikiagoak ere espero nituen. Pelikuleroegia zen agian nire aurreiritzia. Baina tira, oraindik , egunotan, ibilbide motzagoa dugunean, bide txikiagoetan galtzeko aukera izango dudan esperantza dut. Autopista antzeko bide batetik etorri baikara uneoro eta Monegros eta inguruaren antzekoegia egin zait paisaia. Lehorragoa espero nuen. Baina asko gustatu zait. Hain bakarrik sentitzea, polita da. Gasolinarik gabe geratzearen beldur hori. Hain gertu laguntzarik ez dagoela jakitea. Bere puntua eman dio.

Kontzertua ere zoragarria izan da. Post-rock talde batek eman dio hasiera gaurkoari. Oso talde interesgarria. Inoreneroni gogoratu dit momentu askotan. Bigarrenak doom musika eigten zuten. Hauek oso astunak egin zaizkit. Bi abesti luzez osatu dute beraien zuzenekoa. Musika mantsoa asko gustatu ahal zait. Baina errepikakorregia egin zait gaurko taldea. Gure saioa ederra izan da. Jendea pixkanaka berotu da eta aretoan zeudenak oso gustura antzeman ditugu. Ez zegoen jende gehiegi. Zaila zen gaurkoa. 4 kontzertu zeuden hiri berdinean eta gu ez gaitu inork ezagutzen. Asteartea da gainera! Baina bertaratu direnak oso ondo pasa dute eta hori asko da guretzat. Bukatu ostean, taldekideak Canibal Corpse eta Exumed ikustera joan dira. Ni, lehertuta nago eta etxera noa zuzenean. Kontzertuan izan diren gazte batzuek beraien etxera garamatzate. Hantxe beraiekin kontu kontari eta musika entzunaz agurtu dut eguna. Egunerokoa idatzi, argazkiak errepasatu eta bihar Tucson-era ditugun 600 kilometroak egiteko gogoz.

Humilitate egunerokoa

asteazkena, 20 uztaila, 2011

Surf+Punk+HC+Balck Metal = VII.Gerrate Mundiala Uztailak 16, Larunbata

Pure Hell taldearen bideoak ikusten lokartu nintzen atzo. Howie-k bere etxera erman gintuen. Atzo komentatu nizuen talde mitiko horretako kitarjolea. The Pallbearers taldeko kitarjolea. Bertan, musika eta bideoak jartzen hasi zen. Ez da lehen aldia, biran zehar, etxera eraman gaituzten lagun askok jarri digute musika ordu txikietan. Gu lotarako ere ia indarrik ez dugunean. Ni, bigarren abestirako lokartu nintzen. Gaur goizean, bere lagunak etorri direnena, esnatu naiz, ate joka aritu dira, beste inor altxa ez denez, nik ireki diet atea. Gainean neke asko genuen akumulatua eta tartean esnatu garen arren, 15:00ak ziren esnatzerako. Gaur, kontzerturik ez genuenez, Houston-era joateko asmoa genuen. Baina atzo gauean, Howie-k esan zigun Creepy Fest-en pare bat talde erori zirela larunbaterako eta jo ahalko genuela. Zoragarri. Gaur, Siberia eta Hi Ho tabernetan. Bata bestearengatik 60 metrora daude. Siberian da lehen kontzertua, ondoren jarraian Hi Ho tabernan eta horrela txandaka 11 talde pasa arte. Gu, 11enak izango gara.

Furgonetak egiten digun zarata arraro bat dela eta mekaniko baten bila jardun gara arratsaldean. Topatu dugun lehenak, motorra hozteko erabiltzen den likidoa galtzen dugula aipatu digu. Hori dela eta egiten digu zarata eta horregatik ez digu oso ondo heltzen korreak momentu batzuetan. Arazo handiegia ez dela esan digu, egun batzuk jarraitu ahal dugu, baina ahal dugunean begiratu eta nondik galtzen dugun begiratzea gomendatu digu. Bihar Houston-en jotzen dugu eta Astelehenean San Antonion. Beraz, kilometro gutxi ditugunez, Astelehenean eraman beharko dugu furgoneta tailerrera.

20110717_new_orleans_iii_0515

Lehen kontzertua bukatuta iritsi gara Siberia aretora. Jasotzen ari diren bitartean hurrengo kontzertua hasi da Hi Ho tabernan. Giroa bero dago. Baina The Sluts taldea hasi denean hasi da erotzen festa. Pogo bortitza sortu da ikusleen artean. Egun hauetan, New Orleans-en ezagutu ditugun lagun eta musikari guztiak daude hemen. Denak etorri dira gaurko zitara. Aspaldian hemen bizi garela dirudi. Jende pila ezagutzen dugu jada hemen. Atzo jo zuten taldekide eta ikusleen artean lagun asko egin ditugu. Jendea pixkanaka enteratzen hasi da gaur bertan jotzen dugula eta gogoz daude denak. Aretotik aretora kontzertuak aurreraka doazela eromena deskontrolatzen ari da. Punk Rock taldeak hasi dira eta surf musika egiten duen The Bills taldearekin ere eromenak jarraitu du. The Sluts taldeko kide berberak jotzen duten beste taldearekin ere eromena goraka doa. Black Metal taldearekin hasi da gerra. Pogo oso bortitza egoteaz gain zerbeza, botila, zakarrontzi, mikroen hanka,… milaka elementu dabiltza aretoan zehar egan. Gu, flipatzen ari gara. Jende asko eta sekulako giroa dago. Gure gusturako zertxobait biolentoegia den arren. Lehen zaurituak ere ari dira aretotik ateratzen. Txorkatila txikitu duen gazte bat, eskuan zauria egin duen beste bat, buruan kolpea izotzarekin lasaitu behar duen beste bat,… Ez dugu uste gure kontzerturako indarrik geratuko zaienik inori, baina ikusiko dugu.

Gaua aurreraka doa dantzan dabiltzan ikusleak kontzertuz kontzertu jarraitzen duten arren, ikuslearen zati batek etxerako bidea hartua du iada. 10 talde igaro dira orain arte eta inork ez du hemen ohikoa den errepertorio motza jo. Denek nahi dute ahalik eta gehien jo gaurkoan. Gure txanda ere iritsi da. Bada inor bizirik oraindik. Kuriosoa den arren, lehen aipatutako zaurituak lehen filan jarraitzen dute gerra ematen. Bata, gau oso dabil hemen. Atzo Checkpoint-en izan zen gu ikusten. Zoragarria iruditu zitzaiola eta DRI eta antzerako taldeekin konparatzen gaitu. Gau oso dabil, Albixu, gure baterijoleari piropoka (bueno, niri botatzen dizkit piropoak. Albixu naizelakoan, bateria nik bezala inork ez duela jotzen esaten dit uneoro. Egunero galdetzen digute, hiruzpalau aldiz, ea albixu eta biok anaiak garen. Biok , bizar luzea daramagu, baina anaiak izaterainoko antzik ez dugula uste dugun arren). Kontzertu aurretik, soinu teknikariari eta soinua guk jarri ahal genuen galdetu diogu. Nahiko modu petralean eman digu ezezkoa. Honek pixkat amorrarazi gaituen arren, kontzertuarekin hasi gara. Jendea gerturatu da, aurreko tabernako azken kontzertuaren ostean, jaialdiko azken kontzertua ikustera. Egunotan egindako lagun asko ditugu aurrean gozatzeko prest. Lehen abestitik dena (edo geratzen zaien dena behintzat) ematen ari dira. Gure lau abestiren ostean, orain arte, inoiz jo ez dugun Poison Idea-ren “Plastic bomb” abestia jotzea erabaki dugu. Pogoan dabiltzanak merezi dute. Sekulako festa sortu da bertsioarekin. Eskola zaharreko asko daude eta gustura hartu dute, mikrora ere gerturatu dira koroak egitera. Eta giro bikain honekin amaitu da kontzertua. Tabernaria etorri da gehiago jo ezin dugula esanaz. Hasieran, beste tabernariak, bi abesti gehiago jo ahal genituela esan digu, baina lehen black metal taldean abesten jardun denak (kamareroa baita), bertan behera usteko esan digu. Guk kasu egin diogu, jendeak jotzen jarraitzeko oihukatzen duen arren. Asko eskertzen da jendearen babesa, tabernariei kasurik ez egiteko esan eta jarraitzeko oihukatzen. Baina, berta behera utzi behar izan dugu amorruz. Amorru handiz, zeren, gu jotzeko prest geundenean, soinu teknikaria norbaitekin hizketan zegoelako, eta barrako musika kentzen ez zutelako, 5-10 minutu egon behar izan gara zain. Horrelako presa izanda, espabilatuago jardun behar zutela iruditzen zaigu. Talde guztiei ia 45 minutu jotzen utzi eta gero, guri horrela moztea ere ez zaigu oso justua iruditzen. Gutxienez, despeditzeko bat jotzen ustea ere ez dut uste gehiegi eskatzea zenik. Baina tira, horrela beharko du gaurkoan. Jendeak sekulako babesa ematen jarraitu digu dena jasotzen ari ginen bitartean. Hau, barruraino iritsi zaigu.

Dena jasotzean, Howie-k hotel batera eraman nahi gaitu. Bere etxean tokirik ez dagoela eta hotel bateko gela bat berak ordainduko digula. Guk , mila aldiz errepikatu diogu, hori ezin dugula onartu. Nahiago dugula lurrean lo egin. Eta ordaintzekotan guk ordainduko dugula. Baina gogor egoskortu da. Azkenean, berak nahi duena egiten utzi behar izan diogu. Hotelera eraman gaitu eta harrerakoarekin izandako arazo bat medio, azkenean, bere neskaren etxera eraman gaitu. Zoragarria Howie-k gurekin izan duen jarrera. Urte asko daramatza musika munduan, badaki zer den biran egotea, eta hau jakinda, ahalik eta erosoen egotea nahi zuen. Lagun handia egin dugu. Bi egunetan, zuen dena eman digu. Europara etortzeko gogoa duela ere esan digu. “lasai Howie! Hori gure kontu!! Hori egiña zagok!!!”

Wellcome to Texas Uztailak 17, Igandea

Berandu oheratu ginen arren goiz jaiki gara gaurkoan. 560 kilometro ditugu Houston-era. Ilusio berezia egiten dit Texas-en sartzeak. Hainbeste historio entzun izan ditugu estatu honen inguruan bizi osoan zehar… Muga egiten duten estatu guztiek dute xarma berezia. Historia bereziak. Gaur Houston-era goaz. Bertan, PLF taldean joten zuen (duela bi aste utzi baitu) Frank “Panchito”-k antolatzen digu kontzertua. Frank, 2006 urtean ezagutu genuen Leipzig-en. Zoro etxe okupatuan eman genuen kontzertua Erantzun taldearekin. Afganistan yeyes taldearekin batera egin genuen europar bira hartan, Fres, Erantzun taldeko abeslari gisa etorri zen gainera. Beranduago, 2008an, Donostiako Etengabeko Zarata jaialdian jo zuten PLF-ko lagunek eta han ere izan ginen beraiekin.

Bidea arin egin dugu, Frank-en etxera iristeko 800 metro falta direla furgoneta geratu zaigun arte. Hor, pixkat larritu gara. Arrankatzeko saiakera batzuk egin ostean, larridura kakalarri bilakatu da. Furgonetak zerbait serioa duela dirudi. Baina bat-batean, arrankatzea lortu eta Frank-en etxera iristea lortu dugu. Bihar bertan tailerrera eraman beharra dugu. Baina, Zorionekoak gu! Frank, mekanikoa da. Telebistan, hamaika aldiz, ikusi ditugun 600 metroko karreretako kotxeak egiten lan egiten du. Beraz, arazoa komentatu eta bihar bertan bere lantokira eramango digula esan digu. Esan diogunagatik, ez larritzeko aipatu digu. Guk uste genuenagatik izan dela dena, ez izozteko likidoaren isuriagatik. Beraz, berak egindako pizzak afaldu eta kontzertura goaz.

Areto txukuna da gaurkoan jo beharrekoa. Kanpoan, barbakoa bat egiten ari da mexikar jatorriko familia bat. Mexikar jatorriko jende ikaragarri bizi da hemen inguruan. Jatekoa eskaini digute baina gaur janez leporaino gaude (baten batek oilasko pixkat jateko aprobetxatu duen arren). Jendea ere gerturatzen ari da, lehen bi taldeak grindcore taldeak dira biak ere. Nabaria da PLF-k eskola sortu duela hemen. Ondoren Frank-en talde batek jo behar zuen. Baina, duela minutu gutxi, baxulariarekin eztabaidaren bat izan dute eta baxulariak alde egin du. Gure txanda orduan! Berehala prestatu dugu dena. Jada, egunero montatu eta desmontatzen, tita egiten dugu lan hau. Jotzen hasi eta jendeari gerturatzeko eskatu diogu. Jendeak kasu egin digu eta gertu gertu jarri dira. Soinu aldetik ere gustura gabiltza gaurkoan eta zuzeneko indartsua eman dugu. Egunero aldatzen den kantuen zerrenda dotore joan da gaur ere. Municipal Waste-ren bertsioarekin bukatu dugu, gehienetan bezala, eta ikusle askok abestu dute abestia. Abestia handia. Jende asko gerturatu da cd, kasette eta kamixetak erostera. Biran dauden taldeei babesteko ohitura handia dute. Eta egia esan, asko eskertzen da laguntza hau. Saltzen dugun gauza bakoitza, bidean jarraitzeko laguntza handia baita. Igandea da, eta jendea goiz etxeratu da. Frank-ekin zerbeza bat gehiago hartu eta bere etxera goaz. Etxerako eraman dugu barbakoan sobratu den arroz guztia. Badugu biharko bazkaria (baita gosari eta afaria ere!)

Etxean, biretako anekdotak kontatzen afaldu dugu (bigarren aldiz!). Bihar, Frank-en tailerrera joateko plana egin eta bagoaz lotara. Furgoneta konpondu eta San Antonion dugu kontzertua. Gero, kontzertua eta gero, lo egin gabe bideari ekin beharko diogu. Etzi jotzen dugun Alburquerque hirira 1300 kilometroko bidea dugulako. Desertuan barrena!

Humilitate egunerokoa

igandea, 17 uztaila, 2011

New Orleans euritan Uztailak 14, osteguna

Tantaka joan gara esnatzen taldekideok, ni izan naiz lehena esnatzen. Lurrean lo egin dut, gorputzak, lehenago esnatu nahi izaten du horrelakoetan. Egia esan gustura lo egiten dut lurrean. Bira honetan, egun gehienetan tokatu zati lurrean lo egitea. Baina ze letxe, birak, lurrean lo egiteko dira! Jeje. Denok esnatu eta etxetik ateratzea erabaki dugunerako denbora pixkat igaro zaigu. Motel hasi dugu eguna. Laku edo hondartza batera joateko gogoa dugu. Baina, zoritxarrez, hondartzak 150 kilometrora daude. Misissipi ibaian badira bainuak hartzeko tokiak, baina ez dakigu oso ziur non. Laku batez ere hitz egin digute, baina etxetik atera eta furgonetan sartu garenean euria hasi du. Baita hasi ere! Ezin asmatu. Naturan murgiltzen saiatu garen gutxietan euria egin digu. Euri zaparrada!

Beraz, besterik gabe, bazkaltzera joan gara, euria gelditu bitartean behintzat. “Fritanga” bazkari zikin baten ostean, euriak oraindik treguarik eman ez duela ikusita, gure ohiko plana egitera goaz. Hiriko diska denda bat bisitatzera. Ez da oso gustuko denda. Baina hemen ere xahutu ditugu dollar gutxi batzuk. Diska batzuk hartu dizkigu dendariak (ordaindu ez, jeje) eta bihar jo beharreko tabernara goaz. Taberna honetan, gaur kontzertua dago. Bihar jotzen dugun kontzertua jaialdi handi baten barruan da. Creepy Fest izena du jaialdiak. 4 egunetan zehar, 6 taberna ezberdinetan, 40 bat taldek joko dugu. Musika estilo guztiak nahasten dira: heavy, thrash, surf, pop, rock,… denetariko taldeak daude. Pinta bikaina du. New Orleans-en sekulako garrantzia du musikak. Taberna guztiek dute kontzertuak egiteko aretoa. Aretoa ez duenak, taula txiki bat du zuzenekoentzat. Paradisua gu bezalako musika zaletuentzat. Gainera, musika estilo guztiak entzun daitezke. Ez, New Orleans famatu egin duen Jazz-a bakarrik. Bihar kontzertua dugun tabernara iritsi gara. Garbigailu zerbitzua ere badu tabernak, beraz, gure arropa zikinak garbitzeko aukera bikaina dugu. Dugun izerdi usaina gainetik kentzeko aukera! Blues-country kontzertu bat dugularik zuzenean. Gora New Orleans!

Ordu erdi itxaron dugu garbigailuak bukatu arte, lehortzeko makinak aldiz ia ordu bete iraun du. Luzea izan da itxaronaldia, batez ere, blues country abeslaria isildu ere egin ez delako, eta azkenean luze egin zaigu! Jeje. Ia 20 mila urte arropak lehorgailutik ateratzeko zain eta bukatu duenean… arropak zeharo bustita! Hau da marka hau! Furgonetan zabaldu behar izan ditugu nola ahala. Hainbeste itxaron ostean, afaritako toki baten bila hasi gara. Begetariano bat topatu dugu, baina, 30 minutura itxi behar zutela eta beste norabait joan behar izan gara. Afaltzeko ere “fritanga mutturra” jan behar izan dugu. Hau nazka!.

Kuriosoa da New Orleans. Hiri osoan zehar daude kontzertuak eta taberna kuriosoak. Artista interesgarri ikusi ahal diren lekuak. Ikusleak, hainbeste aukera izanda, eta hainbeste kontzertu ikusita, kasu gutxi egiten diete kontzertuei. Dena den, bada Bourbon St izeneko kale bat. Turismo nazkagarriaren erakusgarri den kalea bat. New Orleans-ek bere puntu interesgarrienaren gisa saltzen du kale hau. Etxe oso eder eta tipokoez josia baitago (bi pisutako etxe txikiak dira. Lehen pisuan balkoi luze bat dutelarik eta handik beheraino poste luzeez apainduak. Egurrezkoak. Misissipiri buruzko pelikuletan eta ibai hertzetan ageri diren mitikoak. Blues-aren historian, marraztu eta argazkietan agertzen direnak) Polita oso. Zoragarria. Baina gaur egun pena ematen du. Dena, neoizko argiez josita dago. Turistak erakartzeko kartel erraldoi eta argiztatutako hitzez josia. Kalean zehar, taberna eta jatetxe bakoitzak, bi edo hiru xoxa miserableren truke lan egiten duten langile kuadrila du. Kaletik doan denei tabernara sartzeko keinuak eta txorakeriak egiten. Zein baino zein txorakeria handiago egiten. Kale guztian dauden tabernak, aurpegi gorridun turista mozkorrez beteak daude. Sexu zerbitzuak eta jolas erotikoak eskaintzen dituzte ia denek. Musika komertzial zikina eta karaoke nazkagarriak. Kaleak zaldiz ibiltzen diren poliziez josiak daude. Zigarroak erretzen dituzten bitartean kaleko turistekin ligatzen saiatzen diren poliziez beteak. Zaldi gizarajoek egindako kaka usainak apaintzen ditu kaleak. Hau, munduko edozein hiritan topa daitekeen kale konsumista garesti horietakoa da. Nazkagarria benetan. Baina tira, hau baino zerbait gehiago da New Orleans zorionez.

Ez da dena Jazz-a izango New Orleans-en Uztailak 16, Ostirala

Motel batean esnatu gara. Ordainduta lo egin dugun lehen gaua izan da. Atzo lotarako tokirik ez genuen lortu eta furgonetan lo egiteko bero gehiegi egiten zuenez, motel batera joan ginen gaueko ordu txikietan. Birentzat gela hartu eta 4rok sartu ginen. Egia esan, motel kutre bat nahi genuen. Ahalik eta merkeena. Aldizkari batean merkeenak zirela zioten motel batera joan ginen. Eta egia esan ez zitzaigun oso merkea iruditu. 60 dollar, bi lagunentzat gela. Baina ez genuen beste aukerarik, inguruko motel guztiak berdin balio zutenez bertan sartu ginen. Bi ordainduta eta bi polizoi gisan! Jeje Sartzean konturatu ginen oso oso txukun zegoela alokatutako gela. Bi ohe handi, komuna, dutxa, wifi,… 60 dollar gutxi eta dena da gela horrentzat. Baina, oinarrizkoago zerbaitekin ere erraz moldatuko ginateke.

20110713_augusta_0391

Euri zaparrada entzuten dugu leihotik kanpora. Hau horrela izanda, gaur ere hondartzara edo bainatzera joateko plana bertan behera geratu da. Interneten diska dendak begiratu eta arratsaldeko 4ak arte edo dendaz denda ibili gara. Kasette eta cd batzuk saldu digutu eta binilo eta kasette asko erosi. Gure furgonetako banda sonora elikatzen jarraitzen dugu. Gaurkoan, The doors, Pearl Jam, Acdc,… izan dira gure bidaiara gehitu zaizkigunak. Ez dira ez konpainia makala!

Arratsaldean, blues-rock kontzertu bat ikusten egon gara wifi zuen taberna batean. Gaur, kontzertua jotzen dugun tabernaren ondoan dago. Kontzertuagatik baino, wifi-agatik joan gara. Taberna honetan adibidez egunero 3 taldek jotzen dute. Egunero. Arratsaldea motel joan da. Euriak, asko moteltzen digu erritmoa. Kaletik bueltaka ibili ezinak taberna batean egotera kondenatzen gaitu. Jeje prezioak garestiak ez balira gusturago gozatuko genuke kondena. Baina New Orleans oso garestia da.

7 taldek jotzen dugu gaurkoan Cheakpoint Charlie aretoan. Hemen ere egunero daude kontzertuak eta 24 orduz irekita dute. Ordutegia gehiegi errespetatu gabe hasi da lehen taldea eta errepertorio luze xamarra jo dute. Jendez gainezka dago kalea eta aretoa. Kale berberean 300 bat metrora dagoen beste tabernan ere badira gaur kontzertuak “Cheepy Fest” izeneko jaialdi handi honen barruan. Guk jotzen dugun tabernan, 15 urteurrena betetzen duten talde mitiko batek ere jotzen du eta giro handia nabari da. Taberna inguruak topera bete dira. Gure txanda iritsi denerako, hasieran esan diguten ordutegia urruti geratua zen jada. Guk, tita prestatu dugu gure materiala eta berehala hasi gara jotzen. Hasi garenean jendea pixkanaka gerturatu da taulara eta berehala berotzen hasi da giroa. Kontzertu zoragarria izan da. Oso txukun jo dugu eta jendea oso gustura geratu da. Kantu eta kantu tartean, lotarako tokia behar dugula ere esan dugu. Materiala jasotzen ari garela, pare bat lagun gerturatu zaizkigu lotarako tokia eskaintzen. Hauetariko bat, lehen aipatutako talde mitiko horretako baxujolea da. Kontzertua asko gustatu zaiola eta zorionak eman dizkigu. Azken talde hau hasi aurretik ere, abeslariak eskerrak eman dizkigu mikrotik bertara jotzera etortzeagatik. Asko eskertzen dira keinu hauek. Azkenean 4ak dira kontzertua bukatu denerako. Ni, momentu batez, furgonetan sartu naiz eguneroko hau idaztera. Laister, lotara joateko aukera izango dugulakoan. Egunaren amaierara oso nekatuta iristen gara, eta gaur ere horrelaxe gaude, leher eginda. Baina irripartsu berriz ere. Zarata gau bikaina izan da. New Orleans-en jazz asko dago. Ikaragarri. Baina ez da dena Jazz-a izango New Orleans-en

Humilitate egunerokoa

osteguna, 14 uztaila, 2011

Atlanta hell! Uztailak 11, astelehena

Hotzez. 100 gradu farenheit egiten ditu kanpoan, baina hotzez esnatu gara. Aurrez azaldu dizuedan bezala, estatu batuarrak exageratu batzuk dira aire girotuarekin. Kanpoan 100 gradu eta etxe barruan 62 gradutara jarrita zuten aire girotua. Zakuan ederki sartuta egin behar izan dut lo, eta Albixuk nordiko eta guzti egin du lo. Hau erokeria. Barrutik kanpora dagoen aldaketak ere kanpoko giroa are eta gogorragoa egiten du. Eztarria ere asko izorratzen du gau osoa aire girotuarekin lo egiteak. Dena den, barrutik kanpora izaten ditugun aldeketek, han pulmonia sortuko ligukete honez gero. Baina hemen oraindik ez dugu ezta katarro bat ere harrapatu.

Gaur Atlantan jotzen dugu. Bertakoak dira, azkenaldian hainbeste entzun ditugun Mastodon taldekoak. Badakigu txorakeria bat dela, baina ilusioa ere egiten du, edo behintzat hiri hori ezagutzeko motibazioa handitzen du. Honetaz gain, Atlanta Hawks, saskibaloiko taldea bakarrik ezagutzen dugu. Ze kultoak gu!. 350 kilometro gidatu behar ditugu gaurkoan. 340 bihurgunerik gabeak dira. Atzo esan ziguten bidea aspergarria zela, baina ez dago errepide aspergarririk guretzat! Jaja (kamionerooo tour). Furgonetaren aurreko ezkerreko gurpila, barrukaldetik oso gastatua dugu. Gurpilak ondo zuzendu gabe egotearen ondorioa da eta lehertu aurretik aldatu beharra dugu. Gaur, goiza, horretarako hartuko dugu. 4 bat tailer ezberdin pasa behar izan ditugu zerbitzu hau egiten duen tailer bat topatu arte. Estatu Batuetan, denda eta zerbitzu guztiak, frankizia handiak dira. Multinazional handiak. Beraz, bakoitzak bere zerbitzu zehatzak eskaintzen ditu: janaria bada, menu programatuak, tailerrak, zerbitzu zehatzak, … nazkagarria da. Azkenean, kostata, baina topatu dugu gurpilak zuzenduko dizkigun tailer bat. Gurpila bera ere aldatu behar digu, eta olioa aldatzeko ere aprobetxatu dugu. Multinazional bat da oraingoan ere (harritzekoa!).

Eguardiko hiruak dira hau egitea lortu dugunerako. Beste ezertarako astirik gabe bagoaz Atlanta alderuntz. Arrazoi zuen atzo errepideak bihurgunerik ez zuela esan zigun gazteak. Horizontean galtzen da errepidea. Aldatxoren bat du baina ez besterik. Bidean laku eta ibai handiak gurutzatu ditugu. Polita Georgiako estatua.

Zuzenean iritsi gara kontzertuko tokira. “Archive Gallery” izena du gaur jotzen dugun tokiak. Hirigunetik aparte dagoen almazen handi bat da. Arte, zinema, musika eta bideo estudio eta hainbat gauza ezberdinetarako erabiltzen den gunea da. Iritsi orduko hasi dira beste taldeetako kideak iristen. Bostonetik batzuk eta Atlanta bertatik besteak. Pintak ikusita berehala antzeman dugu gaurkoan metal ikutua izango dutela taldeek. Denak berdin jantzita goazela esan ohi digute, baina, guk berehala nabaritzen dugu zein estilo egiten duen bakoitzak. Kuriosoa bai!. Sekulako beroa egiten du. Haizea oso beroa da. Hezetasun handia dago eta kanpoan egotea nazkagarria da. Archive Gallery ireki eta barruan oraindik ere bero gehiago egiten duela ohartu gara. Bertara sartu, eseri eta ezer egin gabe izerdi tantetan hasi gara. Hau ezinegona. Ez dakit nola aguantatzen duten bertakoek. Beraiekin hizketan, abuztua okerragoa dela diote. Texas-en izango gara egun gutxi barru, desertuan. Bai, zer pentsatua ematen digu. Jeje.

Archive gallery sekulako tokia da. Areto ezberdinak ditu. Handia da oso eta oso txukuna. Kuadro ezberdinez josia daude paretak eta kontzertu aretoan eszenatoki handi bat dago. 5 taldek joko dugu gaurkoan. Kontzertua hasi aurretik harreman ederra egin dugu Boston-eko taldearekin. Jatorrak dira oso. Aurreiritzietan asmatu dugu. Talde gehienak metal ukitu handia dute. Denak ere oso musikari onak. Ekipo oso handiekin jotzen ari dira eta metal eta rock psikodelikoa nahaste dute. Riff indartsuak, punteo ederrak,… asko gustatzen ari zaizkigu gaurko taldeak. Aipatu digutenez, metal eszenak, sekulako gorakada izan du hiri honetan Mastodon bezalako taldeak hain ezagun egin direnetik. Egia esan, betiko rock eta psikodeliarekin nahastutako metal progresivo eta indartsu hau gustoko dugu. Gainera, punk eta erritmo azkarragoak ere nahasten dituzte tarteka eta atmosfera bikainak sortzen dituzte. Gu, azkenak izan gara jotzen. Astelehena da, ez dago jende askorik, gainera taldekide batzuk beraien kontzertua jo eta aldegiteko ohitura dute Estatu Batuetan. Gure txanda iritsi denean jendeak nola erantzungo zuenaren kezka genuen. Oso musikari onak genituen aurrean eta musika mantsoagora ohituak daudenak. Denak ere lehen doinuetatik oso gertu eta gustura agertu dira. Kontzertu oso ona izan da. Egia esan, hain kitarra jole onak, kontzertu ostean zorionak eman eta hain gustura agertzeak ilusioa egin dit (kitarra jole txarraren komplejua agian).

Kontzertua bukatu, eta izerdia lehortzeko aukerarik gabe, kontzertu antolatzaileak taberna batera eraman gaitu. Gure gustuko musika jartzen omen dute, eta gaur, astelehena izaki, karaokea omen dago. Jende asko topatu dugu bertan, giro ona eta zerbeza merkeak. Karaokean jende asko dabil eta gu ere animatu gara abestien zerrenda begiratzera. Milaka abesti dituzte aukeran: pantera, riki martin, bad religion, shakira, the doors, queen, … bat aukeratu dugunerako taberna itxi behar dutela esan digute. Atera diogu zukua astelehenari. Gaueko 3ak dira eta nekaturik gaude. Lotara goaz, antolatzailearen etxera. Guretzat beste tokiren bat topatzen saiatu den arren ez du lortu, beraz, bere etxera goaz. Txikia dela dio. Horregatik ez zigun bertara eraman nahi. Baina furgonetan lo egin dugunontzat, etxea paradisua da! Bi segundu eta denok lotan!

Augusta no gusta Uztailak 12, asteartea

Atzo “berandu” xamar oheratu ostean, gaur, goizeko hamaika t`erdietan, Melanie, lo egin dugun gelako atean genuen esnatzeko esanaz. Ondo lo egingo ez ote genuenaren beldur zen, eta gu aldiz hotelik ederrenean izango bagina bezala lo seko oraindik. Bera, lanera joan da, guk, disko dendengatik galdetu eta bagoaz ohikoa den errepasoa egitera. Gustuko dugu disko dendan bisitatzea. Gaur Criminal Records denda bisitatu dugu. Sartu orduko konturatu gara zein disko denda den. Youtube-n ikusia genuen aurrez, Mastodon eta High on Fire taldeen kontzerturen batean. Musika ekipo osoa dute bertan kontzertuak egin ahal izateko. Diska interesgarriak dituzte, baina garestitxo guretzat. Dena den, dollar batzuk xahutu eta gure diska batzuk saldu dizkiegu. Eskertzen da diska dendek kopia gutxi batzuk erostea. Banatzaile handietatik aparte gauden taldeei ere babes minimo hori ematea.

Augusta da gaurko helmuga. Atzo pasa ginen hiri honetatik. Columbia eta Atlantaren artean dago. Beraz, gaur ere, ez dugu bihurgunerik. Bideari ekin aurretik, Vegetarian Soul izeneko jatetxera goaz bazkaltzera. Melaniek gomendatu digu. Sartu orduko usain arraroa atzeman diogu. Janaria eskatzeko karta banatu orduko ohartu gara judutarrak direla. Sekta itxura du honek. Baina jada atzera egiteko berandutxo da. Gustora bazkaldu dugu, dena esan behar bada. Aurreko egunetan baino garestiago, baina janaria goxoa zegoen. Oso goxoa. Bideari ekiterako beroa jasanezina da. Abuztuan, oraindik ere bero gehiago egiten duela esan digute. Orain kaleetan inor ez badago, abuztuan ez dakit zer izango den hau. Udan, beroagatik kaleak hutsak. Neguan, hotzagatik kaleak hutsak. Hau da hau bizitza hemengoa! Baina onartu behar dugu Atlanta asko gustatu zaigula. Mugimendu kultural handia ikusten da kaleetan eta azkenaldian pasatako hiri gehienak baina bizitza gehiago du. Bertako aireportua ere munduko mugituenetakoa omen da. Denbora gehiagorekin etortzeko gogoz, baina Augustara joan beharra dugu.

Momentu txiki batean egin digun ekaitzak haize fresko pixkat ekarri digun arren, beroa gainetik kendu ezinik gabiltza. Asko nekatzen du egun osoa izerditan egoteak. Augustara iritsi eta zuzenean jotzen dugun tabernara heldu gara. Soul Bar da taberna. Itxura zaharreko taberna erraldoia da. Gustoko ditugun pelikulen posterrekin apainduta daude alde bateko paretak, besteak, James Brown eta antzerako artisten posterrez beteta daude. Pinta bikaina du tabernak. Ahaztu zaigu esatea, baina, James Brown handia hiri honetakoa zen. Handia zela uste nuen orain arte, bere emaztea jipoitzen zuela kontatu didaten arte. Hori esan didatenean, “musikari handia baina pertsona bezala ustela” komentarioa idazteko asmoa nuen. Baina, ze ostia! Musikari handia izateko lehen urratsa pertsona ona izatea da. Beraz, mito bat erori berri zait, James Brown, The godfather of soul.

(Arratsaldea aspergarria izan da. Ez dago ezer egiteko hiri honetan, eta aspermen horretan hasi naiz gaurko egunerokoa idazten. Horregatik titulua. Baina orain, gaueko 2:13 direnean, iluntzean gertatutakoa kontatuko dut)

Arratsalde motelaren ostean, Amy, kontzertuko antolatzaileak, afaritarako pizza bat ekarri digu. Arratsaldean zehar, tabernan, edariak doan genituen eta hori eskertzeko detailea da taldeei edaten eta afaltzen emateko ere ohiturarik ez duten inguru hauetan. Jendea oso motel hasi da tabernara sartzen. Pixkanaka berotu da giroa. Oso motel. Tabernako jabea ere etorri da eta sekulako arrera egin digu. Jatorra Jason. Lehen taldeak soinu frogak amaitu eta minutu gutxira hasi dira jotzen. Talde interesgarria Scum 1040. Kontzertu bikaina eman dute eta giroa ere berotu dute. Gaur soinu ona dugu eta kontzertu ona emateko itxura dugu. Jendea taulara gerturatu da lehen abestitik, lehen gitarra kolpeekin jendea zoratu eta sekulako dantza hasi da. Batzuk lurretik, besteak airetik. Aire girotuarekin jotzeak, abestiak jarraiago jotzeko aukera eman digu. Oso kontzertu ona eman dugu eta jendeak sekulako jarrera erakutsi du. Irribarre handi batekin bukatu dugu kontzertua. Sekulakoa izan da. Kontzertu ostean jendea pozez txoratzen gerturatu zaigu. Eta detaile kurioso asko utzi dizkigute. Diska, kamixeta eta kasetak erosi dizkigutenek diru gehiago eman digute, gasolinarentzat. Lehenua taldekoak, tabernariak, kontzertua jotzeagatik emandako dirua guri eman digute gasolinarentzat. Ikusle askok, Amy, antolatzaileari, dirua eman diote guri emateko. Arriturik geratu gara jendeak gurekin izan duen jarrerarekin. Egia da, orain arte ere, orokorrean denek izan dutela oso jarrera positiboa gurekin. Biran izatea asko errespetatzen dute eta ahal duten moduan laguntzen saiatu izan dira. Baina, gaurkoa sekulakoa izan da. Augustara ia talderik iristen ez dela eta asko eskertu dute guk bertan jotzea. Gu ere oso eskertuta atera gara Soul Bar tabernatik. Antolatzaile eta ikusle askorekin elkartu eta Amy-ren etxera joan gara beraiek “after party” deitzen diotenera. Zerbeza batzuk erosi dituzte bidean eta etxean 13 bat lagun elkartu gara. Gau amaiera bikaina egun berezi honetarako. Kontzertu zoragarria eta lagun bikaina Augustakoak.

Azken finean, AUGUSTA ME GUSTA!

Humilitate egunerokoa

asteartea, 12 uztaila, 2011

Igandean beti igande Uztailak 10, Igandea

Jason-en etxean esnatu gara. Egunero toki ezberdin batean esnatzeak horixe du, esnatu eta batzuetan minutu pare bat behar dituzula non zauden ohartzeko. Gainontzeko kideak lo daudela, goiz esnatu naiz gaur ere. Euskal Herrikoekin hitz egiteko tartetxoa goizetan hartzen dut batzuetan, eta gaur ere horixe egin dut. Gainera, internetera sartzeko aukera dugunetan, birako egunak antolatzeko beharrezkoa dugu errepaso bat egitea. Konfirmatutako egunetako informazioa bildu, egun hutsetarako kontzertuak bilatu, emailak idatzi,… lan handia ematen du bira bat antolatzeak (zer esanik ez bi hilabeteko bira batek) eta horretantxe nabil goizean goizetik. Baina taldekideak ere berehala esnatu dira eta ohikoa den bezala, atzoko kontuan errepasatzen hasi gara, barre asko egiten dugu aurreko eguneko anekdotak eta momentuak gogoratzen.

baltimore_017

Columbia da gaurko helmuga. 350 kilometro besterik ez ditugu, beraz, presa handirik gabe aritu gara goizean. Errepidean dugun bidearen gehiengoa egin eta 100 kilometro faltan geratu gara restop batean bazkaltzen. Hemen jateko kontuan aukera asko dago. Restop ia guztietan duzu, hamburgeseria, jatetxe mexikarra, kamioilarientzako gosari jatetxeak,… eta ia denetan dute aukera begetarianoren bat. Baina denek sukaldatzeko “fritanga” estiloa hautatzen dute eta horrek pixkat nekatzen du. Dena erdi prekozinatua izate horrek jada pixkat nekatu nau. Badut gogoa etxera itzultzean gure estiloko bazkari eder bat prestatzeko. Jejeej biana tira… aguantatuko dugu (ze erremedio!!).

Kontzertua 19:00etan hasten omen zen. Guri, 20:00etako egoteko abisatu ziguten. Baina oso mutil puntualak gara eta lehenak izan gara etxera iristen. Etxekoak bertakoak baino lehenago alajaina! Jada konturatu gara hemen jendeak kontzertuetako ordutegiak nola betetzen dituen, beraz, ez gaitu bereziki arritu. Orokorrean beti joan izaten dira kontzertuetako arratsaldeak motel. Bai taldekide, baita antolatzaileak berandu agertzen dira, baina gaurkoan bereziki motel doaz. 19:00etan etxeko bi nagusiak bakarrik daude hemen. Jendea gerturatu denerako 21:00ak dira dagoeneko. Oso gazteak dira bertaratzen ari diren denak. Baita gainontzeko taldekideak ere. “umedadea!” gure taldekide batek esan duen bezala. Baina pinta ona du. Guri, bigarren jotzeko esan digute. Batzuetan, zaratarekin arazoak izaten dituztela eta guk kontzertua zihurtatu dezagun. Lehen taldea The Clash taldearen antzeko zerbait da. Kontzertu txukuna eman dute eta jendeari gustatu zaio. Salto handia izan da gero gu izatea agian. Jotzen hasi garenean, batzuek 3-4 abesti bakarrik entzun dituzte. Eta kanpoan zeuden batzuei ez zaie sartzeko gogo gehiegi geratu! Jejeje (modernoek esaten duten moduan: “ez dute gure artearen kontzeptua ulertu!!”). Ondoren beste bi taldek jo dute. Batzuek duela bi egun topatu genituen Fraifax-en, Virginian. Gustora hartu dugu berriz elkar ikustea. Besteak, surf musika egiten zuten. Nahasketa bitxia gaurkoa ere. Baina jendea gustora egon da. Gure kontzertuan ez gehiegi, baina orokorrean bai.

Pixkat tokiz kanpo egon garen sentsazioarekin geratu gara. Gogorregia gure musika gaur zegoen ikusleentzat agian. Edo agian, besterik gabe, ez zaie gustatu. Dena den, gure antzerako taldeen kamixetekin zeuden ikusle batzuk ere baziren kontzertuan, haiek gure kontzertua asko gozatu dute. Beste taldeekin sufritu dute gehiago! Jeje. Baina toki polita izan da jotzeko eta egun bikaina pasatu dugu. Bihar, Georgia, estatura goaz. Hain gustoko ditugun Baroness, Kylesa, Black tusk,… taldeen jatorrira. Horrek ere ilusioa egiten digu. Eta astelehena eta asteartea izan arren, Atlanta eta Augustako kontzertuez ongi hitz egin digute. Jotzen dugun tokiak ederrak omen dira eta giro ona izaten omen da. Goizean furgoneta tailerrera eraman behar dugu. Gurpilak ondo ajustatu beharra ditugulako, aurreko ezkerreko gurpila barrukaldetik gastatzen ari baitzaigu. Oraindik ere konpondu ez dugun pedalaren kontua ere egin beharra dugu, beraz, musika denda batetik ere pasa behar gara. Beti dago zer eginen bat biran! Eta azkenean, nahi baino denbora gutxiago! ejeje

Humilitate egunerokoa

ostirala, 8 uztaila, 2011

Errepideak entretenitzen du (nau) Ekainak 4, Astelehena

Gauean zehar, makina aldiz esnatu gara taldekideok. Bero handia egiten du furgonetan, kaleetan zarata asko dago eta jendearen joan etorriek gure hotelean oihartzun handia sortu dute. Izerditan esnatu gara, goizeko 5tak direla esan digu mugikorreko alarmak. “Riders on the storm” kantua dut mugikorreko alarma melodia gisa eta esnatze goxoa izan da. Furgonetan ez da ohe batean bezala deskantsatzen baina badirudi umorea ematen digula. Ordu oso gutxi eta gaizki egin arren umoretsu esnatu ohi gara. Bere grazia ere ematen diolako 4ak eta material guztia furgoneta honen barruan horrela moldatzeak. Motorra piztu eta bagoaz Baltimore aldera. Eguna jada argitu da. 670 km aurretik. Eta egia esan behar bada, ni gidatzeko gogoz nago.

Asko gustatzen zait eguneko lehen orduetan gidatzea. Taldekideak, pixkanaka, lokartzen hasi dira, nik, logurerik ezean, oso gustoko dut denak lo hartuta gidatzea. Ordu hauetan errepideetan dagoen lasaitasunarekin eta irratiaren laguntzarekin oso atsegina egiten zait bidai luzeak gidatzea. Ez dakit kamioilari sen hau nondik atera zaidan. Txikitan, oporretara joatean, aitari hainbeste ordu gidatzen ikustean flipatu egiten nuen. Nola aguantatze ote zuen hainbeste ordu bolantearen aurrean? Orain aldiz, horretaz ere asko gozatu daitekeela ikasi dut. Azken urteetan taldearekin gidatutako bira eta lurralde guztiak asko aportatu didate. Denak lo hartzen dutenean, hausnarketarako atmosfera berezia sortzen da. Nire barrukaldearekin elkartu eta paisaia hauez asko gozatzen dut, nire barruko gauzei bueltak ematen. Irratian, sekulako perlak jartzen dituzten kate bat topatu dut. Gainera, kuriosoa den arren, talde gehienen bi abesti jartzeko ohitura du Bostonen bertan bilatu dudan irratiak. Pearl Jam, Van Halen, Eric Clapton, The police… eta beste hainbat klasiko jarri dituzte lehen kilometroetan. Baina subidoirik handiena Maryland estatura sartzean izan da. Justu muga pasatzean, eta seguraski jada beste irrati batean, Yes taldearen “Roundabout” abestia jarri dute. Bolumena igo eta topera gozatu ditut abesti luze honek dituen doinu eta erritmo guztiak. Duela gutxi, nire lagun canadiar handi batek egindako oparia da abestia hau. Biran zegoela, etxean jarri zidan abesti hau etxean, orduztik momentu asko alaitu dizkit (bai, ez itxaron egunerokoa bukatu arte youtube-n abesti hau entzuteko).

Goiz ateratzeak asko lagundu gaitu. Trafikorik ez dugu harrapatu eta erraz egin ditugu Baltimorerako kilometro guztiak. Bertan, ohikoa bilakatu den pateada jo dugu. Egia esan, eta egiten duen beroarekin, kosta egiten den arren, ohitura ona da. Horrela, hiria ezagutzeko parada dugu. Portua, dabil jende gehiena. Militarren banda bat jotzen eta turistentzat eta haurrentzat atrakzio asko. Baina 3 km hurrunago joan gara gu portua gurutzatu ostean. Edgar Allan Poe idazlearen etxea bisitatzera goaz. Eguzkitan eta izerditan hantxe iritsi gara Poopletown auzora. Etxe txikiz osatutako auzoa. Beltzak dira nagusi hiri honetan, baina auzo honetan bizi dira finantza zentruan lan egiten ez dutenak. Asko gustatu zaigu auzo hau. Kaleetan haurrak urarekin jolasean, etxe atarietan jendea kontu kontari,… Finantzial zentru eta portu inguruko kontsumo ereduarekin alderatuta gustokoagoa dut hemen topaturikoa. Alai kasu egin digute atarietan topatu ditugunak. Edgar Allan Poe-ren etxera iristen ere aitona batek lagundu gaitu. Gaur itxita dago, beraz, bere bizitza laburbiltzen duten kanpoko plaka irakurtzearekin konformatu behar izan gara. Egia esan, barruan topatuko genuenarekiko interes berezirik ez genuen. Etxe arrunt bat ikusiko genuelako azken finean. Bidea eta Poopletown ezagutzea ederra izan da!

Berriz, portu aldera itzuli eta eguna bukatzen ari dela gure lagun Mough-ek Silver Spring herriko helbide bat eman digu. Mough, hurrengo egunetan kontzertuak antolatzen dizkigun laguna dugu. Silver Spring-era joan gara. Bertan, zerbeza lata hutsez, xaguren bat, eta zikinkeria ugari duen etxe batean lo egin dugu. Bertakoekin kontu gutxi batzuk egin, auzoan bueltaxka txiki bat, eta gure gaztetxe eta euskal herrian parte hartzen dugun mugimenduen antolaketa eta hutsuneez luze hitzegiten agurtu dugu eguna. Kanpoan, petardo eta itxaferoak zarataka jarraitzen dute. Zorionez, ahaztua genuen gaur Independentziaren eguna zela bertakoentzat. Ez dugu desfile patriotikorik txupatu behar izan. Kontu kontari banan banan lokartu gara, fondoan oraindik ere itxaferoren bat entzuten delarik.

Washingtonen ere eguzkiak dotore jotzen du Ekainak 5, asteartea

Ederki deskantsatuta jaiki gara zabortegi desordenatua dirudien etxean. Atzo gauean sukaldeko paelan ikusitako xagua iada lotara joango zen. Gauzak jaso eta bart internet zuela ikusi genuen kafetegi senegaldarrera goaz. Kanpotarren komertzioez osatutako auzoa da lo egin dun hau. Honek atmosfera berezia ematen dio, Vietnam, China, Senegal, Mauritania… mundu guztietako txoko ezberdinetatik etorritako jendeak osatzen du auzoa eta denda bakoitzak mundu ezberdin bat dirudi. Egun batzuetan ezin izan dugu internet erabili eta gure egun libreetarako kontzerturik atera den edo ez begiratzea tokatzen zaigu. Gosaldu eta gaurko irteerari ekingo diogu. Gaur, klasiko bat tokatzen da, Washington DC, Estatu Batuetako hiriburua.

Washingtonera iritsi eta berehala topatu dugu Kapitolioa. Ez dakigu garbi zer den, baina aski ezaguna egiten zaigu eraikina. Telebistan, mila aldiz ikusia. Handik gertu aparkatu eta bagoaz eraikin ofizial hauek ikustera. Eraikin guzti hauek erraldoiak dira. Impresio handia egiten dute eta sekulako beroa egiten duen arren, alde batetik bestera ibiltzeko gogoak ez dizkigu erraz kentzen eguzkiak. Kapitolioa ikusi ostean, Etxe zuriaren bila goaz. Denak gertu daude. 3 km-tako eremua antzerako eraikinez josia dago. Historia museoa (Smithsonia), Justizia Palazioa, Estatu Batuetako artxiboa, Natura historiaren eraikina,… Hurrunetik ikusi dugu obelisko erraldoia. Hain ezaguna den monumento honen inguruan dago etxe zuria, bertarantz goaz. Haren frentean dago Lincoln Memorian eraikin mitikoa eta eskubitara dago Etxe-zuria. Gaur ere, lehertuta eta izerdi patzetan (bai, beste behin), 6 bat kilometro egin ostean, bagoaz lo egingo dugun tokira. Takoma Park herrixka lasaiera. Bertan, gure lagun Mough-ekin elkartu gara. 2004en Donostiako Etengabeko Zarata jaialdian elkarrekin jo genuela ohartu gara. Strong Intention taldearekin etorri zen Mough biran, eta guk, Erantzun taldearekin jo genuen urte hartan. Zein txikia den mundua (bai, beste behin). Lehen aldiz, sukaldean afaria prestatuko dugu gaurkoan. Hemen, dena, kanpoan eginda erosteko joera dute, baina gaur sukaldatzeko plana egin dugu Mough-ekin. Dutxatu, labadora jarri eta deskantsatzera goaz. Bihar, Kontzertua dugu Baltimoren. Egun libreak ondo daude, baina kontzertuak behar ditugu guk. Zuzenekoen yonkiak.

20110705_washington_dc_i_0205

Zuritik beltzera Uztailak 6, asteazkena

Beroak lo gehiegi egiten utzi ez digun arren, ondo deskantsatuta jaiki gara gaurkoan. Egun osoan, kontzertuaz gain, zer egin gutxi ditugu, beraz, alarmarik gabe esnatu gara gaurkoan. Gaur ez da “Riders on the storm”-ik egon, gauez, euria egin duen arren. Mough handiak, gosaltzeko ogia eta hainbat gauzak erosi ditu eta aspaldiko partez gure gosarien antzerako zerbait egitera goaz. Hemen, ohikoa, Baggels-ak jatea da. Erroskila formako eta ogi boilo antzeko batean aurkezten den otartekoa da. Arraultza, hamburgesa (begetarianoak ere badira ia txoko guztietan), bacon-a (hau ere begetarianoa topatu dugu), tortilla,… eta antzerakoekin osatzen da. Frijitutako janari asko jaten dute hemen inguruan eta ni iada nekatzen hasi naiz zentzu horretan. Gaurkoan aldiz, Mough-ek ogi frantsesa eskarri digu. Guk, han jaten dugunaren antzeko ogia da. Faltan botatzen genuen egia esan. Europara joaten garenean bezala, ogirik gabe otorduak, ez dira gauza bera. Mermelada, mantekila, fruta, esnea (almendra eta soia esnea), kafea, eta musika ona. Ederra izan da gosaria! Aupa Mough, bost puxtarri hiretzat!

Kontzertura bitartean dugun zereginen barruan bi dira nagusiak: furgonetan piztu den piloto horri buruz tailerren batean galdetzea eta hemen erabili ahal izateko telefono mugikorrerako txartel bat erostea. Tailerra, etxe ondoan aurkitu dugu. Mekanikoan ordenagailura lotu du furgoneta eta berehala topatu du arazoa. Furgonetak, barruan duen ordenagailua da arazoa ematen ari dena. Etxeko ordenagailuek arazoak ematen dituztenean bezala honek ere piztu eta itzaltzea behar du. Hori, jabeak soilik egin ahal du. Jabearekin ez garenez ikusiko, ez dugu horretarako aukerarik, baina mekanikoak, ez kezkatzeko esan digu. Horrek, ez digula arazorik emango bidean zehar. Beraz, arazo bat gutxiago eta aurrera goaz.

20110705_washington_dc_i_0268

Telefonoarena egitea da hurrengo zeregina, baina bidean, lagunek gomendatutako diska liburu batera goaz. Baltimore-n dago, kontzertua dugun hiri berdinean, beraz, bertaratu eta eguna bertan pasako dugu. GPS-arekin berehala topatu dugu denda. Oso denda interesgarria gainera. Liburu pila topatu ditugu eta baita diskak ere. Kompratxoa egin, eta gure diskak ere erosi dizkigu dendariak. Beste liburu dendatxo baten helbidea ere badugu beraz, bertara goaz, han gainera internet omen dago eta jateko ezer ere bai, beraz, bertaratu eta telefonoarena han inguruan egitea erabaki dugu. Denda hau, kafetegi antzekoa da. Janari begano asko dute eta doan erabili ahal diren ordenagailuak. Fanzine eta liburuz josia daude ormak eta giro atsegina dago. Batzuk kontu kontari, eta beste batzuk, liburuak irakurtzen. Txoko goxo honetan aktualizatu dugu kure email postontzia eta lasai-lasai egon gara arratsaldean zehar. Baltimore hiria ezagutu genuen aurrekoan beraz, gaur ez dugu, oinez bueltaka ibiltzeko beharrik. Handik atera eta kontzertuko tokira goaz (bai ohartuko zineten bi egiteko genituela egunaren hasieran… eta jada bat ahaztu dugula. Horrelaxe daramatzagu egun batzuk)

Gaurkoa ere “bassement show” horietakoa da. Etxeko azpiko solairuan egiten diren kontzertu horietakoa. Gaur jo beharreko tokian gure ezagunak diren talde askok jo dute: Strong intention, Cop on fire, Nux Vomica,… Orain arte ezagututakoak baino askoz ere handiagoa da. Kontzertuak egiteko azpiegitura hobea du eta etxearen atze aldean dagoen patioak ere tokia bereziki egokia egiten du. Kontzertua 19:00etan hastekoa den arren, jende gutxi dabil hemendik bueltaka. Etxekoak, inguru garbitzen ari dira, guk, deskantsurako tartetxo bat hartu dugu jateko pizza zati batzuk ekarri dizkiguten bitartean. Nekatuta bezala gaude, erdi lo, aktibatu gabe bezala. Kontu kontari eseri garen gelan ere erdi lo hartu dugu. Pixkanaka, jendea etortzen hasi da, batez ere beste taldeetakoak, baina oso mugimendu gutxi ikusten da.

Zurien auzotik, beltzenera pasa gara. Barclays house, kontzertua eman behar dugun etxea, beltzen auzo batean dago. Auzo nahiko txiroa omen da. Kaleetan jende asko ikusten da. Denak etxeko atariko eskilaretan eserita. Pelikula yankietan, beti erakutsi digute etxe atarian eta kale izkinetan beltzak daudenean, gaiztakeriaren bat egiten ari direla. Kuriosoa da bizi osoan zehar pelikulen bidez sartu dizkiguten aurreiritziak. Nik gustoko dut hainbeste jende, gazte eta heldu, kalean kontu kontari ikustea. Zoritxarrez, guretzat, kaleak alde batetik bestera joateko bide besterik ez dira bilakatu. Kaleak bizitza egiteko gune bat direla ahaztu zaigu. Hemen, oraindik, kalea elkar topatu eta elkarrekin bizitza konpartitzeko guneak dira. Reclaim the streets!

Erdi lo eta motel jarraitzen dugu lehen taldea soinu frogak egiten hasi direnetik. Pixkanaka jendea gerturatzen ari da, baina oso pixkanaka. Mough eta New York-en ezagutu genuen gure lagun Melisa ere etorri dira kontzertura. Hauekin sotanora jeitsi, eta lehen taldea hastera doa. Black metala jorratzen du talde honek. Taldeko 3 kide neskak dira eta egia esan poza ematen du hainbeste mutilez osatutako eszena honetan pixkanaka geroz eta neska gehiago ikustea. Bigarren taldeko abeslaria ere emakumea da. Hauek, asko gustatu zaizkigu. Oso ahots potentez abestutako hc azkarra egiten dute. Interesgarria benetan. Jende dexente elkartu da dagoeneko, eta talde bakoitzak 20 minututxo jotzeko ohitura dagoenez, gure txanda berehala iritsi da. Ekipo guztia montatu (bai, hemen talde bakoitzak bere ekipoarekin jotzen du, ez da apenas ezer konpartitzen). Erdi lo geunden arren, montajea azkar egiteak espabilatu gaitu eta abesti erdi bat proba gisa egin ostean hasteko prest gaude. Kamixetak kendu (bestela gauero izerditan blai bukatzen dute eta ez dugu arropa gehiegirik) eta arratsaldean egin dugun abesti zerrenda berria hastera goaz. Gaur, hasteko: Sua antzokian!

Ikaragarria izan da. Lehen abestiko erdialdetik jendea sekulako pogoa dantzatzen hasi da. Kontzertu aretoa ia beteta dago eta sekulako dantza mugimendua dago. Nik, bateriaren ondora igo behar izan dut kitarra jotzera. Berehala berotu da oraindik ere “fresko” mantentzen zen aretoa eta bigarren abestian ere jendeak dena ematen jarraitzen zuen. Gure abesti guztietan sekulako giroa egon da. Hau da hau gozamena! Izerditan blai gaudelarik, zerrendaren amaierara iristen ari gara. Jendea txoratzen ari da. Municipal Waste-ren bertsioarekin bukatu dgu gaurkoan ere eta ikusleren bate ere gerturatu da gurekin koroak egitera. Gaur, sekulako pogoa egon den arren, ez da biolentoa izan. Eta hori oso gustoko dugu. Ez gara pogo biolentoen zale. Ikusleak aretotik ateratzen dituen pogoen zale. Gaurkoan ordea, denak zeuden dantzan. Kontzertua bukatu eta jende pila gerturatu zaigu kontzertua zoragarria iruditu zaiela esan eta kasu egitera: “awesome guys”, “you kick our ass”, “great show”… izerditan eta irriparre handi batekin gaude denok. Berotasuneik ihesi, terrazara goaz. Bertan eseri eta kontu kontari egon gara denbora luzez kontzertuan ezagututako eta aurretik ezagutzen genituen lagunekin. Erdi lo egotetik, sekulako kontzertua ematera pasa gara. Zuritik beltzera. Egia da, kontzertuak beti aktibatzen zaituela. Baina gaurkoa zoragarria izan da. Bihar Washington DC-n joko dugu. Irrikitan jada!