Archive for the ‘Taldeak’ Category

Metralleta eta Ernia taldeek Beasaingo Gaztetxean joko dute

asteazkena, 1 maiatza, 2013

Metralleta eta Ernia taldeek Beasaingo Gaztetxean joko dute ostiral honetan, Maiatzaren 3an. Subeltz Gune Antiautoritarioak antolatuta, Diswar, Enolagay eta Teodora Barbarie taldeekin joko dute, eta honen ostean DJ Kreature eta DJ Koteilekun disko jartzaileak edukiko ditugu. Guzti hau gaueko 23:00etatik aurrera izango da baino lehenago afari beganoa edukiko du bertara gerturatzen den edonork.

kontzertua

Sokoa Salvation Fest jaialdia Orion

asteazkena, 17 apirila, 2013

Ostiral honetan, Apirilaren 19an, lau talderen kontzertua edukiko dugu Orioko Oilagorra lokalean. Lau taldeen artean Zarauzko Erantzun eta Ernia edukiko ditugu eta baita Orioko Can’t Explain eta Arrautz Ustelak.

erniaerantzun

Diskoiraa taldearen dokumentala laster kalean

asteartea, 9 apirila, 2013

Diskoiraa taldearen 2011ko Asiar biraren dokumentaltxoa egiten ari gara. Apirila amaierarako bukatua egotea espero dugu. Oraingoz, aurrerapentxo bat jarri dugu sarean. Dokumentala bera, Diskoiraak kaleratu behar duen azken LParekin banatuko da seguruenik.

Managaitzen kontzertua Putzuzulon

asteazkena, 20 martxoa, 2013

Igande honetan, Martxoaren 24ean, igandean, hardcore kontzertua izango da Putzuzulon. Bertan hiru talderen saioa izango dugu. Lehenak, etxean jokatzen duten Managaitz izango dira. Eta hauen ostean, Madriletik datozen Obediencia eta Norbegiako Lucky Malice.

KARTEL_mana_web

Beraz, Hardcore, Punk eta emakume ahotsez bustiriko igande arratsalde bat eduki nahi baduzue, hurbildu Putzuzulora eta bidali Errealaren partidua popatik hartzera.

Managaitz taldeak Mogambon joko du

osteguna, 7 martxoa, 2013

Managaitz taldeak Trintxerpeko Mogambo aretoan joko du larunbat honetan, Martxoaren 9an. Bertan, Iparraldeko Kuma No Motor eta Bartzelona aldetik datozen El Punto Devil eta The Crowd taldeekin egongo da.

kontzert martxoa 9


Managaitz eta Humilitatek kontzertuak dituzte

asteazkena, 27 otsaila, 2013

Managaitz eta Humilitate taldeek kontzertuak eskeiniko dituzte astebukaera honetan. Lehena Eibarren izango da ostiralean, Martxoaren 1ean. Bertan, KaosarenerasoaK, Annunaki Revenge, Mantala no eta Raiserrekin egongo dira Gaztetxean bertan.

eibar

Humilitatekoek berriz ere jarduna izango dute larunbatean. Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean joko dute Arrosa irrati sareak antolaturiko II. Irrati Topaketetan. Oraingoan, 24 Ideas Bartzelonar talde mitikoarekin eta berriz ere, KaosarenerasoaK taldearekin joko dute.

larunbata24ideas

Astebukaerako kontzertu sorta

asteartea, 19 otsaila, 2013

Astebukaera kontzertuz beterik datorkigu, bereziki Zarauzko talde batzuentzat, baina baita ere Putzuzulon bertan. Lehen zita ostegun bertan duzue Putzuzulon, eta gainerakoak jarraian dituzue.

Bergaran edukiko dugu lehen jomuga. Otsailaren 22an eta 23an, ostiral eta larunbatez, II. Tapoi Fest jaialdia ospatuko da Gaztetxean. Ostiralean, Managaitzek joko du KaosarenerasoaK, Hardflip eta HHD taldeekin batera.

Larunbatean berriz, Humilitate eta Erniaren txanda izango da eta oraingo honetan, Lukas Prest!, Layo Raser, eta Perras Salvajesekin izango da.

tapoifest

Igandean, otsailaren 24ean eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera hiru talderen kontzertua edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Venezuelatik, punk anarkista egiten duen Fracaso, Bartzelona aldeko Final Slum War talde zaratatsua eta Karkaba taldean ibiltzen ziren jendeaz osaturiko Gaitze taldeak edukiko ditugu bertan.

fracaso

Managaitz taldeak Zallako Gaztetxean joko du

asteazkena, 13 otsaila, 2013

Managaitz taldea, Zallako Gaztetxean joko du ostiralean, otsailaren 15an bertakoak diren Hil Aiari (diska aurkezten dute) eta Bilboaldeko J.A.N. taldeekin batera.

Kontzertua baino lehen ordea, Zallako 3 gazteren aldeko atxikimendu kanpainaren aurkezpena izango da. Ondorengo lerroetan duzue 18/20 Absoluzioa kanpainaren aurkezpeneko testua:

Bost urte igaro dira Zalako 3 gaztearen aurkako prozesu judiziala hasi zenetik, eta orain ezagutu dugu epaiketaren data. Berriz ere erantzungo dugu, alde batetik prozesuaren nondik norakoa salatu nahi dugu, bestetik asanbladan eta autogestioan oinarritzen diren proiektuen eta Gaztetxe eta gazte asanbladen garrantzia eta beharra aldarrikatu nahi dugu eta horretarako, pertsona ororen elkartasuna eskatzen dugu.

Ondorioz kapainia berri bat abiaraztea erabaki dugu eta otsailaren 15ean Zallako gaztetxean ekingo diogu kanpainiari, honen aurkezpenarekin. Horretarako konzertuak prestatu ditugu, Zallako Hil Aiari bere diska berria aurkezten, Alonsotegiko J.A.N. eta Zarauztik Managaitz tadeekin, gainera luntx bat egongo da. Prozesu honen azkeneko pausua epaiketa eguna aurretik Gazte Eguna izango da. Beraz maiatzaren 18a Zallako Gazte egun erraldoia egingo dugu eta Maiatzaren 20an epaiketa eguna izango da. Informazio guzti honen berri emateko bloga eta facebook-a duzue.

mandrazalla

Liburu aurkezpena eta Hardcore kontzertua Putzuzulon

asteartea, 29 urtarrila, 2013

Ostiral honetan, ekitaldi benetan interesgarria dugu Putzuzuzulon, liburu aurkezpen bat eta kontzertua edukiko duzue Otsailaren 1ean hain zuzen ere. Lehenik eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Josu Trueba edukiko dugu Putzuzulon Al Son del Punk argazki-liburua aurkezten arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Kuban dagoen Punk mugimenduari errepasoa egiten dio Truebak liburu honetan.

Eta honen ostean, sekulako kontzertua edukiko dugu. Gaueko 22:00etatik aurrera, Zarauzko Metralleta, Beasaingo Colapso eta Valentziatik datozen Tempesta edukiko ditugu.

Dictadura taldea Getarian

ostirala, 25 urtarrila, 2013

Dictadura taldeak Getariako Gaztetxean joko du igande honetan. After Defenestre Party izena jarri dioten kontzertuan, Hondartzako Hondakinak eta Hoax talde estatubatuarrarekin joko dute.