Hardcore kontzertua Putzuzulon

28 apirila, 2019

Maiatzaren 1ean, asteazkenean hiru talderen kontzertua edukiko dugu Putzuzulo Gaztetxean.

Antidoto talde Madrildarra biran etorriko dira Zarautzera, diska berria aurkezten gainera. Beraiekin batera Oñatiko Lokuria eta Zarautz eta Errenteria artean kokatzen den Paniko taldeak edukiko ditugu. Kontzertua 21:00tan hasiko da.

Oporraldien aurreko irratsaioa

16 apirila, 2019

Aste Santutako oporraldien aurreko saioa prest dugu ZarataZarauzko lagunok. Gonbidaturik ez dugu izango baina hirukotea prest izango gara zarata apur bat ipintzeko.

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Krixpin gabeko irratsaioa

9 apirila, 2019

Aste honetan ere ZararaZarautz saio berri bat dugu azken aldian lortu ditugun nobedadeekin. Hala ere Krixpinen baja edukiko dufu 21:30etatik aurrera.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Ernia eta Arrotzak Putzuzulon

2 apirila, 2019

Apirilaren 11ean kontzertu benetan interesgarria dugu Zarauzko Putzuzulon. Arraio Irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, bi talde izango ditugu gaueko 21:30etatik aurrera. Lehenak, etxean jokatzen duten Ernia taldea dira. Bigarrenak berriz, Europar biran ateara behar duten Arrotzak taldea izango da, LP berria aurkezten gainera.

Ramones taldean inguruko bigarren saioa

2 apirila, 2019

Aste honetako ZarataZarautz irratsaiora Garmne itzuliko zaigu. Ramones taldearen inguruko monografiko batekin hasi zen duela hilabete inguru eta aste hontan jarraituko dugu taldearen diskografia errepasatzen. Beti bezela, guzti hau 21:30etatik aurrera izango duzue entzungai.

Irratsaioa entzun nahi baduzue podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotea ZarataZarautzen

26 martxoa, 2019

Aste honetan ZarataZarautz irratsaioa egiten dugun hirurok egongo gara,inongo gonbidaturik gabe. Presta zaitezte ordu eta erdiko zarata dosirako.

Hirukotea ZarataZarautzen

12 martxoa, 2019

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik izan baina ohiko hirukotea musika itzela jartzen egon gara.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Tipex eta Holy Nuns Putzuzulo Gaztetxean

5 martxoa, 2019

Martxoaren 7an Tipex eta Holy Nuns taldeak zuzenean ariko dira Putzuzulo gaztetxean, Zarautz herrian.

Balentziar punk doinuak dantzatzeko aukera emango digu Tipex taldeak. Talde nahiko berria da Tipex eta jada LP elegante bat dute kalean. Kartela ixteko Holy Nuns hirukotea egongo da, urtebete eta gero berriro oholtza gainera igotzeko desiatzen. Punkrock doinuak donostialdetik!

“Larga vida a RIP” liburuaz ZarataZarautzen

5 martxoa, 2019

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan liburu bat izango dugu hizpide. RIP taldearen inguruan berriki kaleratu den liburuaz jardungo gara, “Larga vida a RIP” izena duena. Horretarako liburuaren egileekin jardungo gara eta noski, zarara apur bat ere entzungo dugu. Gogratu guzti hau 21:30etatik aurrera izango dela.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Hirukotea ZarataZarautzen

26 otsaila, 2019

Beste astearte zararatsu baterako prest gara ZarataZarautz irratsaioan. Hasiera batean Juanmaren bisita eduki behar genuen baina azken momentuko arazoak medio ezin izango du etorri. Baina lasai, ohiko hirukotea bertannizango da eta, 21:30etatik aurrera.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.