Managaitz eta Fly Shit taldeek diska aurkeztuko dute Putzuzulon

14 abendua, 2019

Managaitz eta Fly Shit taldeek elkarbanaturik atera duten LPa aurkeztuko dute Putzuzulon abenduaren 22an. Formatu berezia izango da gainera,bi taldeek eguerdiko 12:00etan joko dute eta. Honen ondoren gainera babarrun jan popularra egingo dute. Inork, bazkaritan geratu nahi badu, zaratazarautz@arraio.net helbidera idatz dezake.

NorkZer?! taldeko kideak gure irratsaioan

10 abendua, 2019

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan NorkZer?! taldeko kideak eduki ditugu. Aurten beraien bigarren lana den Isiltasuna suntsitu diska aurkezten eduki ditugu.+

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Bikotea ZarataZarautz

3 abendua, 2019

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan gure txanda izango da, gonbidaturik ez dugu izango eta.

Aste honetako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Bikotea ZarataZarautzen

26 azaroa, 2019

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan B jauna eta Lagun Izoztua edukiko ditugu azken aldiko nobedadeak jartzen. Guzti hau, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Ritxar gure irratsaioan

19 azaroa, 2019

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Richar edukiko dugu. Aspaldian gurera etorri gabe izan da Richar eta gustuko duen musika jarriko digu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Ekrixi eta Uther taldeak Putzuzulon

9 azaroa, 2019

Putzuzulo Gaztetxearen 14en urteurrenaren barruan, hardcore kontzertua edukiko dugu Gaztetxean bertan, asteartean, azaroaren 12an. Bertan, Londreseko talde bat edukiko dugu, biran datorrena, Ekrixi taldea hain zuzen ere. D-Beat Crust doinuak egiten dituzte. Beraiekin batera, ingurukoak diren Uther taldea edukiko dugu.

Uterzineko kide bati elkarrizketa

5 azaroa, 2019

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Uterzine kolektiboko Maritxu Alonso eduki dugu. Berriki kaleratu duten Mujeres Punks: Las pioneras de nuestra escena liburua aitzakia hartuta, elkarrizketa bat burutu diogu. Honez gain, liburuan ageri diren emakumeen musika taldeak ere errepasatu ditugu.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Humedecidos taldeko kideak irratsaioan

19 urria, 2019

Datorren astearteko ZarataZarautznirratsaioan, Humedecidos talde mitikoko bi kide edukiko ditugu. Berriki kaleratu den “1982-1984” LPari errepasoa egingo diogu Willy eta Danirekin, eta taldearen ibilbideari ere. Guzti hau, asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Zuzenekoei eskeinitako irratsaioa

8 urria, 2019

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan zuzeneko abestiak entzun ahalko ditugu. Talde ezberdinen kontzertuetako kantua izango dira protagonista 21:30etatik aurrera.

Irratsaioa podcatean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Conscripts eta Puro Odio taldeak Putzuzulon

20 iraila, 2019

Igande honetan, irailaren 22an bi talderen kontzertua edukiko dugu gaueko 21:00etatik aurrera.

Kanadatik datozen Conscripts taldea Europar biran dabil eta bere Punk eta Oi! Doinuak entzun ahalko ditugu. Beraiekin batera, Bermeoko Puro Odio taldea ere edukiko dugu.